‘Euskadiko Soinuak’ Berlinen
Aurtengoa Popkomm-en 17. edizioa izango da eta antolatzaileen esanetan 1.200 artista inguru batuko dira Berlineko kontzertu areto eta club ugaritan. 400 ordu baino gehiagoz zuzeneko musikeaz gozetako aukera bikaina izango da. Igazko datuak kontuan izanda, musika arloko 15.436 profesional eta 2.200 kazetari izan ziran. Munduko 40 herrialdetatik 1.600 enpresa be han izan ziran.
Aurtengo azokearen berezitasunik garrantzitsuena IMEA sariak dira. IMEA-k musika industrian sortu diran ideia aurrerakoi eta erabilgarrienak saritzen ditu.
Popkomm bera hiru area desbardinetan banatuko da:
1.-Stand eta erakustokiak.
2.-Nazinoarteko berbaldi eta kongresuen gunea.
3.-Kontzertuak eta zuzeneko musika Berlineko areto eta clubetan.
Popkommerako sarrerea profesionalentzat mugatuta dago. Enpresen % 70 Alemaniatik kanpokoak da. Hona hemen aurten egongo diren horietako batzuk: Galaxy Music, Sonopress, Bertus Distribution, Emi Music, Warner Music, Indi Media Group, Rough Trade Distribution, Rykodisc, Sony Bmg Music…
Gotzon Uribe
Datorren irailaren 14tik 16ra Berlin urian ospatuko da ‘Popkomm 2005’ musika azokea. Coloniatik Berlinera salto egin eta aurten bigarren urtea izango da bertan ospatuko dana.
Euskadiko Soinuak programea igazko urtean bertan be izan zan stand propio bategaz. Bertan batu ziran sektoreko euskal enpresa ugari, bai disketxeak eta baita management agentziak be.
Aurtengo edizinoan 13 euskal enpresa izango dira Berlinen: Brixton records, Discos Crudos, Distrolux s.l-Munster, Errabal, Gaztelupeko Hotsak, Goi Music, Kemen musikagintza, Metak, Música Autónoma, Muskerra ekoizpenak, Noizpop, Oihuka, Radiation eta Producciones Serrano.
Igaz Frantzia izan bazan, aurtengoan Espainia izango da herrialde gonbidatua eta hainbat kantari eta taldek joko dabe zuzenean Popkomm-eko kontzertuetan.