Loditasunagaz jo ta ke

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Jan edanak
Zein izan leiteke gure pisu egokia? Gu makinak izan ez arren, objektibotasuna zeozelan bilatu behar dogu eta kalkuluak egiteko orduan indize erabilienetako bat IMC deitutakoa da ('Gorputz-masaren Indizea') edo IQ (“Quetelet Indizea”) legez ezagutzen doguna: IMC edo IQ) = pisua(Kg)/ [altuerea(m)]2. Pisuaren sailkapena IMC-aren arabera. (SEEDO 2000) IMC balio limiteak (Kg/m2) Pisu gitxiegi <18.5 Normopisua 18.5-24.9 Gehiegizko pisua (Lehen Gradua) 25-26.9 Gehiegiezko pisua (2. Gradua: aurreobesidadea) 27-29.9 Obesidadea (Lehen Maila) 30-34.9 Obesidadea (II. Maila) 35-39.9 Obesidadea (III. Maila): morbidoa. 40-49.9 Obesidadea (IV. Maila): mutur-muturrekoa. >50 Persona europear birik batek IMC > 25Kg/m2 dauka eta gizonezkoen %10 eta emakumezkoen %15ek IMC>30Kg/m2; datu horreek, gure gizartean oro har ...

Profiterolak esne-tela eta txokolate beroagaz

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo profiterolak egingo doguz. Lapiko batean ura eta gurina jarriko doguz sutan. Gurina berotasunagaz desegiten danean, uruna ganeratuko deutsagu eta dana indarrez irabiau, masa konpaktu bat lortu arte. Horretarako, sutan jarriko dogu eta maseak ez dau lapikoaren hormetan geratu behar. Hau da pausurik inportanteenetarikoa. Segiduan, lapikoa surtatik atara eta arrautzak banaka botaten joango gara irabietan itxi barik. Ostean, masea “manga pastelera” batean jarriko dogu, muturtxu kiribildu bategaz formea emon eta laban sartzeko. Labako plaka hotz baten gainean kipula-papela ...

Mahastizaintza ekologikoa

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Jan edanak
Produktu ekologikoaren zigilua eta legalizazinoa lortzeko pausuak Pausuak bai mahastian, bai ardaoaren produkzinoan be emon behar dira. Mahastiari jagokonez, ondokoak kontuan hartzea komeniko da: Antxinako tratamentuak berreskuratu dira, horreei erabilpen mugak eta araudi barriak ezarriz. Gauzak holan, mahastizaintza ekologikoan, ezin daiteke ongarri artifizialik, ezta herbizidadik, ez pestizidadik edo produktu kimikorik erabili. Landarearen gaixotasunak osatzeko eta ongarritzat erabilten diran produktuak naturalak izatea derrigorrezkoa da. Horrezaz ganera, mahatsondoetan ongarri organikoak erabili behar dira, eta gehienetan ongarriak mahatsondoaren hondarretatik sortutakoak izango dira: mahatsaren ...

Bihar da ba...

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Antxinakoak Geurera
6 Maite azaba za(har)ren legiak jantza ta jolas garbiak Aupa mutilak gora Euskera Gora euzkotar guztiak Urteak aurrera joan ahala, Santa Ageda abestuteko ohitureak zentzu kulturaletik harago zentzu politikoa be hartu eban batzuetan. Francoren sasoian euskal nortasuna erabat zapalduta eta zigortuta egoan eta euskereagaz eta Euskal Herriko ohiturakaz lotutako edozein ekintza sarri bihurtzen zan askatasunaren aldarrikapenerako ekintza. Eta Agate Deunaren ohiturea be ez zan horretan albo batera geratu. Horregaitik, berrogei urteko diktadura baltz haretako urteetan, Santa Ageda kantua ...

Euskera ona, zuzena eta egokia

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Euskerea berbagai
Euskera ona deitzen jako Euskal Herriko baserrietan entzun geinkenari: “lagunak egin dabe”, "jaizu jan, jan barik jun barik jaira", “merijendie janda jun da Jon” edo “dindandune dend(a) ondon dau” lako esaldiak errez entzun geinkez Bizkaiko euskaldun helduen artean. Holako euskereari ona esaten jako, hori dalako ahoz-aho, belaunaldiz-belaunaldi geuganaino ailegau dana. Normalean, hauxe izaten da euskaldun barrien prozesuan emon beharreko azken pausoa, euskaldun zaharrek konturatu barik lehenengo emoten dabena. Euskera ona, ostera, ez da beti zuzena izaten. Izan be, aurreko ...

M-N EZTEN taldearen agurra

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Musikea
Bizkaie!

Atom Rhumba bilbotarrak 'Backbone Ritmo' diskoa aurkezten dabiz buru-belarri

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Musikea
Historian atzera eginda, gogoratu daigun Atom Rhumba talde bilbotarrak 1997an 'Bilbo Hiria' Lehiaketea irabazi eta berehala 'Hormonal Riot' diskoa atara ebala; pare bat urte beranduago, 'Dirt Shots' izeneko diskoa etorri zan eta ordutik geratu barik ibili dira kontzertuak emoten musika aditu eta kritikoen onarpen sendoagaz. 2001ean, 'Chasin the Onagro' urteko disko onenaren zerrenda guztietan sartu zan; kritikoen goraipamenak jaso ebezan eta Frantzian zehar be kontzertuak emon ebezan. Bon

Zerbitzu sekretuak, behar baino sekretuagoak...

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   eretxia
Bonboikeri asko dago komunikabideetan ditxosozko transizino hori dala eta ez dala. Horrenbeste konfetti eta berba gozo erabilten badabez be, ez daigun ahaztu alde ilun asko dagozala. Zertako dagoz Zerbitzu Sekretuak? Zelako lanak egiten dabez? Pelikuletan ikusten doguzan modukoak dira espioi espainiarrak? Lan garbia egiten dabe? Ez dot erantzunik espero, azken finean zerbitzu sekretuek ez dabelako euren lanaren ganean askorik esaten. Hori bai, lerro artean irakurten badogu eta lantzean behin agertzen diran informazinoak benetakoak badira, ez dogu topauko espioiaren eredua gure ...

21 grams

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Zinemea
Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak arrakasta handia eskuratu eban 'Amores perros' film gogor eta indartsuari esker. Horren ondorioz, zuzendariak eta Guillermo Arriaga gidoilariak Hollywoodera salto egin eta bertan Oscar sarietarako makina bat izendapen lortu dituan lana aurkeztu deuskue. Pelikula honetan patuak loturiko hiru personen bizimodu gogor eta mingarria azalduko deusku, gizakion minik handi eta mingotsena agiri-agirian jarriz. '21 grams' drama gogor eta bortitza da, aparteko interesik ez ei dauen gidoi bat zuztarretik aldatzeko gauza izan dana. Amaierara ailegau arte, flash back-ez ...

Salgaiak be zelatan!

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   txutxu-mutxuan
Personen txandea martxan Objektuen ostean, personen txandea izango da. 2005ean AEBko 42 milioi lagunek jarraipen sistemaren bat eroango dabe aldean. Batzuen kasuan, holakoak derrigorrezkoak izango dira, berbarako baldintzapeko askatasunean dagozan presoen kasuan. Beste batzuk borondatezkoak izango dira, esate baterako seme-alabakaz arduratuta dagozan gurasoen kasuan. Sistema guztiak ez dira RFIDean oinarritzen, baina horren arrakastea ziurtatuta dago, aurki. Txip horretariko batek euro bat baino gitxiago balio dau eta beste teknologia batzuekaz, kasu baterako GPS bitartezko bilaketeagaz erabili leiteke gorabehera larregi barik. Begiluzea

Janet Jacksonen titia, internauten gustokoena

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   sarean
Asko izan dira hortik aurrera erreakzinoak. Berbarako, MTV musika-produktoreak parkamena eskatu behar izan deutso Super Bowl-aren erretransmisinoaz arduratzen zan CBS kateari. Baina egoerea ez da horretan bakarrik geratu. Interneteko bisitariek, irudia barriro ikusteko gogoagaz edo, gehien ikusi daben bideoa izan da. Lycos-en arabera, txapelketan bertan agertzen diran iragarkiak eurak baino gustorago ikusi izan da Janet Jackson-en titia. Gehiago esatearren: partiduan bertan biluzik futbol zelaia galapan pasau eban gizonak baino atentzino gehiago erakarri deutse internautei Michael Jacksonen arrebeak bularrean eroian izar ...

&#8216;Spam&#8217;-a orain sakelako telefonoetan

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   sarean
Telekomunikazino-enpresa japoniarrak, arazoaren garrantziaz jaubetuta, spamer-ei holako ekintzarik ez egiteko eskaria egin deutse. Holan, erabiltzaileek eurak eskatu ez daben mezu bat pagau dabela erreklamau ezkero, dirua bueltan emoteko konpromisoa hartu dabe publizidade-bialtzaileek. Ameriketako Estatu Batuetan Interneteko erabiltzaileek gura ez dabezan mezuak (4,9 bilioi inguru) borretan galdu dabezan laneko orduak dirala ta 8.900 milioi dolarreko galerak izan dira. Ganera, bertako jentearen esanetan, birusen arazoa baino larriagoa da ‘spam’-en kontua. Sakelako telefonoen bidez bialdutako mezuen kantidadeak azken urteotan gora ...

Jon Cortina jesuitea informazino bila Euskadin

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Euskaldunak munduan
Laurogehigarren hamarkadan, adopzinoan emondako ume horreen (gaur egun ez dira umeak jakina) arrastoak Europako eta Amerikako herrialde desbaerdinetan topau dabez, berbarako, Holandan, Frantzian, Guatemalan eta AEBetan. Egoerearen larritasunagaz jaubetuta, Cortinak bilaketeari ekitea erabagi eban, eta horrezaz ganera, El Salvadorreko gobernua Hego Amerikako Giza Eskubideen Auzitegira eroan dau. Beste alde batetik, gaur egun, teknologia barriek arazo honetan eskaini leikien laguntzinoa aprobetxau gura izan dau Jon Cortinak. Hori dala ta, laster Sarean egongo dan web gunerako informazino bila etorri da Euskadira. Atxapunte

Euskal diskoetxeak batuta

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Kulturea
Musikea eta kulturea alkarregaz Diskoetxeetako arduradunek behin ta barriro gogorarazo deuskue musikea eta kulturea ez dirala bide desbardinetatik doazen aparteko munduak. Euren esanetan, biak batera dagoz, eta gehiago esatearren, musikea kulturearen enbajadore moduan definitzen dabe. Hori dala ta, asko dira egin beharrekoak arlo honetan. Hasikeran zehaztutako helburuen artean, disko bakotxeko BEZ-a bajetea dago. Ganera, diru-laguntzinoak lortu gura ditue instituzinoetatik, hainbat proiektu barri martxan ipini ahal izateko eta egileakanako errespetua bultzatzeko. Lan horreek aurrera eroateko euskal diskoetxeen batasunak garrantzi handia izango ...

Hogei zinegilek film kritikoa errodau eta M-14 baino lehenago estreinauko dabe

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Zinemea
'‘Hay motivo'’ film honetan Prestige, Irakeko gerra, euskal gatazkea, zigor kode barria, inmigrazinoa, langabezia eta gaurkotasuneko bestelako gaiak be jorratuko dira. Wyoming-ek gogora ekarri dauen legez, 'eurek korneta eta klarina joz eta milaka emonaldi-ordu erabiliz kontetan deuskue zer dagoan ondo; guk, ostera, ordubete besterik ez dogu eskatzen. Atzean partidu politikorik ez dagoanez, lehenengo eta behin TVEra joko dogu, gure kate publikoa dalako'. Ganera, azpimarratu gura izan dau 'hauteskundeei eragiteko modu bat baino gehiago, herritarrak defendatu eta ikusten doguna adierazoteko modua ...

Euskerea gose, justizia eske

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Bertsolaritzea
GOSE GREBA Poz aurpegiak genduzan danok lehenengoko orduetan txiste kontari ibili ginen ur botila eskuetan. Astea hain luze joango zanik ez gendun inork pentsetan ta lotan danok janariagaz egin gendun amesetan. Ametsak amets ez genduan geuk horren gorputzaldi txarra kartelak egin, datuak kontau ta martxan barruko arra. Gose ginela esateko be lotsea euki beharra epaitegian euskera da ta gosez dagoen bakarra Hamar astean hainbeste jente batuko da borrokara urdailen hotsak egingo al dau epaitegian dardara... Baraualdiak osasunean sortu leike mila ...

Beijing, Pekin (II)

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Bidaide
Galarazotako Uria Galazotako Uria da, duda barik, munduan topau geinken arte ederrik garrantzitsuena. Sarrerako ateak pasau eta ia derrigorrezkoa da ahozabalik geratzea teilatu biribilei, brontzezko lehoiei eta edonon dagozan eskulturei begira. Giroan lasaitasuna da nagusi. Eta horretan zeresan handikoak dira sasoiko enperadoreenak izan ziran lorategiak. Halan da be, turisten kamara hotsek isiltasuna apurtzen dabe. XX. mendera arte enperadorearen eta bere kortearen eskuetan egon zan Galarazotako Uriaren sarrereak mendebaldeko munduan sarritan imitau dan jatetxe txinoen estilo bera dauka. Bestalde, teilatuak begiratu ...

Loditasunagaz jo ta ke

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Jan edanak
Zein izan leiteke gure pisu egokia? Gu makinak izan ez arren, objektibotasuna zeozelan bilatu behar dogu eta kalkuluak egiteko orduan indize erabilienetako bat IMC deitutakoa da ('Gorputz-masaren Indizea') edo IQ (Quetelet Indizea) legez ezagutzen doguna: IMC edo IQ) = pisua(Kg)/ [altuerea(m)]2. Pisuaren sailkapena IMC-aren arabera. (SEEDO 2000) IMC balio limiteak (Kg/m2) Pisu gitxiegi <18.5 Normopisua 18.5-24.9 Gehiegizko pisua (Lehen Gradua) 25-26.9 Gehiegiezko pisua (2. Gradua: aurreobesidadea) 27-29.9 Obesidadea (Lehen Maila) 30-34.9 Obesidadea (II. Maila) 35-39.9 Obesidadea (III. Maila): morbidoa. 40-49.9 Obesidadea (IV. Maila): mutur-muturrekoa. >50 Persona europar birik batek IMC > 25Kg/m2 dauka eta gizonezkoen %10 eta emakumezkoen % 15ek IMC>30Kg/m2; datu horreek, gure gizartean oro har ...

Hiru klasiko

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Musikea
Gotzon Uribe