Jan-edanak  IV. urtea // 125. zenbakia

Orburuak txirlakaz


Orburuak txirlakaz

Osogaiak (4 lagunentzako)

 14 orburu
 0.5 kg. txirla
 2 berakatz-buru
 perejila
 1º ko oliba-orioa
 koilarakada bat urun
 3dl. arrain-salda

Zelan egin

Lehenengo, orburuak zurituko doguz, berakatza txikitu eta perejila txiki-txiki egin. Txirlak ur hotzetan pasau eta gatz apur bategaz jarriko doguz.

Hori preparetan dogunean, orburuak salda zurian egosiko doguz (ura+uruna+limoi zukua+gatza), hotzetik hasita. Egosi ostean, erditik ebagiko doguz, zati bi eginez.

Ostean, zartagin baten berakatz txikitua jarriko dogu oliba-orioagaz batera. Kolorea hartu baino lehenago, uruna ganeratu eta dana ondo nahastauko dogu. Perejil txikitua be bota ostean, arrain-saldeagaz bustiko dogu dana, txirlak bertan jarri, zartagina tapau eta txirlak zabaldu arte. Orduan, orburuak gaineratu eta dana batera berotuko dogu, gatzez puntuan jarri ostean. Holan, jateko prest izango dogu gaurko platera. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleak. Astiro-astiro, denporaldiko produktuak aldatzen goaz. Horregaitik, guk laster etorriko diran produktuak landuko doguz. Gaurkoan orburuakaz edo alkatxofakaz egingo dogu platera, txirlakaz batera. Saltsa berdea be egingo dogu eta ikusiko dozue zelako konbinazino ederra egiten daben.

Goazen ba gure txokora ea platera nola egiten den ikustera.