Jan-edanak  IV. urtea // 124. zenbakia

Plagiziden hondakinak mahastigintzan eta enologian (I)

Produktu fitosanitario horreen erabilerearen ondorioak ardaogintzan honeek izan daitekez:

 Airearen kutsadura
 Hondakinak mahastietan, mahatsetan, muztioan eta ardaoan
 Hartzidurean eragitea, ardaoaren ezaugarri organoleptikoetan
 Kontsumitzaileakan eragin toxikologikoren bat izatea

Plagizidak lurrean ager daitekez, izan be, landareari botaten jakozanean, zati bat lurrera jausten da. Bestalde, euriak eta haizeak be alde batetik bestera eroaten dau produktua. Lurrera zuzen zuzenean botaten diranak be badagoz, herbizidak berbarako. Plagiziden biziraupena alde batetik mugatua da, epe zehatza daukie eta, bestalde, lurraren ezaugarrien arabera, lehenago edo beranduago desagertuko dira; lurraren pHa, materia organiko kopurua, koloideen izaera, hezetasuna, ezaugarri físiko-kimikoak... eragiten dabe produktuaren desagertzea.

Orokorrean, mahastietan erabilten diran plagizidek mobikortasun txikia daukie eta oso gatxa da lurrean 30 zentimetrotik aurrera sartzea. Bestalde, lurraren materia organikoa galtzen doan heinean, honegaz batera plagizidok be desagertzen doaz. Ondorioz, esan daiteke produktu honeek lurrean daukien mobikortasun eta iraupen txikiagaitik, bertan kutsadura muetaren bat sortzea oso gatxa dala, ia ezinezkoa, beti be zuzen erabilten badira.

Amaitzeko, esan beharra dago aitatutako plagizida sintetikoen ondorioak ebitetako azken urteotan izurriteen kontrola neurtzeko metodologia berria sortu dala, CIP dalakoa (Izurriteen osoko zainketea edo ‘control integrado de plagas’). Zainketa honen bidez, kontuan hartzen dira ezaugarri ekonomikoak, biologikoak, ingurumenekoak…

Osoko zainketeak ez dau esan gura mahastietan produktu kimikoak baztertu behar diranik, izan be, ezinbestekoak dira gaur egun. Baina bai mugatzen dau produktuen erabilerea, beti be lurraren eta mahastien berezko ezaugarriak ez galtzeko.

Imanol Sarasola,
enologoa

Mahastiak landatuta dagozan lurzoruen zabaltasunak eta ezaugarri klimatikoek sortzen dabez baldintza ezinhobeak mahastietan izurrite askoren garapena zabaltzeko. Plaga edo izurrite honeen ondorioz, uztea gitxitzeaz gan, galdu be egin leike.

Mahastiek izan ahal dabezan izurrite eta gaixotasunen kontrola dira, inausketa edo poda eta ongarrien erabilera zuzenagaz batera, uzta ona eta oparoa izan daiten kontutan hartu beharreko hiru ardatz nagusiak mahastigintzan.

Izurriteak, batez be, insektu, akaro eta nematodoek sortarazoten dabez. Gaixotasunak, ostera, honddoek (botritisa, mildiu-a...).

Izurrite egoera baten aurrean, nekazariak, derrigorrez, eskura daukan guztia erabili behar dau, besteak beste, plagizidak. Produktu honeek larregi erabili ezkero, hondakinak geratu ahal dira bai mahastietan, bai mahatsean eta azkenik, ardaoan be; horregaitik kontuan hartu behar da ardaogintza prozesuan pestizidak desagertarazo behar dirala.

Nekazaritza modernoa eta nekazaritza ekologikoa lotu barik hazten joan arren, ia derrigorra da produktu fitosanitarioen erabilerea, beti be uzta erregularra, ugaria eta kalidadekoa gura badogu.