‘Oroimenean'’ erakusketea San Nicolas Euskal Etxean izango da irailaren 23tik 25era
Iratxe Ormatza
Joan dan abenduan ‘Oroimenean’ erakusketea sano arrakastatsua izan zanez, San Nicolaseko Euskal Zentroak erabagi dau datorren irailean bigarrenez jentaurrean imintea. Bertan ikusi ahal izango dira Argentinara joandako lehen belaunaldiko lagunen argazkiak eta beste hainbat bitxikeri. San Nicolas inguruko euskal emigranteen ekarpenak dira, batez be, han ikusiko diranak.
Erakusketearen bitartez, San Nicolas Euskal Etxeak errepaso zehatza eta zabala eskaini gura dau lehen euskal emigranteen ohitura eta kulturearen ganean, sasoi haretan emigranteek Argentinara eroan eben nortasun eta indarraren ganean. Aurreko erakusketearen haritik, oraingoak be “Oroimenean” izenburua dauka. Antolatzaileek helburuen artean dago euskal etxeko bazkide eta senideei esker ona erakustea, izan be, eurek dira ekarpenak egin dabezanak eta erakusketearen oinarrian dagozanak