Sarean  IV. urtea // 125. zenbakia

EHUn teknologia barriekaz lanean


Gotzon Plaza,
informatikoa

Orain 40 urte Sobiet Bartasuna eta Estadu Batuen arteko “Gerra Hotza” izeneko lehia sutsua momenturik beroenean egoan. Alde batekoak eta bestekoak saiatzen ziran euren gudarosteak ahalik eta indartsuenak izaten. Horretarako, hainbat eta hainbat enpresa, injineru eta ikertzaile lanean ebizen arlo desbardinetan baina helburu bardintsuagaz.

Horreetako enpresa bat gaurko Moldabia-n kokatuta egoan eta bere laborategietan mikrozuntz izeneko elementuak topau ebezan. Mikrozuntz honeek batez be Sobiet Batasuneko espioitzako hegazkinetako kamuflajea preparetako erabilten ebezan.

Baina bolada hori joan zan. Sobiet Batasauna desagertu egin zan eta lehen aitatutako enpresa horretako asko galdu ziran. Baina moldabiarrak EHU-koakaz hartu-emonetan jarri ziran orain dala hamar bat urte eta Unibersidadean ikertzaile talde bat sortu zan mikrozuntz horreek sakonago ikertzeko, Julián González Estévez Fisika Katedratikoaren agindupean.

Ondorioak: mikrozuntz horreek datuak gordetako daukien gaitasuna aztertu da. Ahaztu daiguzan disketeak (bost pulgada ta laurenetakoak bateren batek gogoratzen dauz?), CD-ak eta DVD-ak. Mikrozuntzak erabiliz hamar zentrimetroko batean hamar Mega gorde leitekez, eta holako zuntz bakotxa persona baten ule bakotxa baino bost bider meheagoa da. Beste abantaila handi bat: prezioa, zuntzak egiteko materiala hartu ezkero, gramo bategaz mikrozuntz kilometro batekoa lortuko dogu.

EHUkoek MCCgaz lanean dabilz eta lehen aplikazinoa topau deutsie mikrozuntzei: Eroski supermerkatuetan, produktu bakotxak holako mikrozuntz bat pegauta eroan ezkero, erositako produktuak (eta karroan daukaguzala) holako uztai baten azpitik pasau eta atoan jakingo dogu karroko produktuen prezioa eta jakina, erosketa osoaren prezio osoa be. Huskeria emoten dau baina aurrera pausu handia da denporea urrearen parekoa dan gizartean.