Euskaldunok munduan  IV. urtea // 125. zenbakia

Ricardo Maguregi hil da, Erbesteko Eusko Jaurlaritzearen ordezkaria Venezuelan, Agirreren garaian


Bizkaie!

Ricardo Maguregi, Jose Antonio Agirre, EAEko lehenengo lehendakariaren agintaldian Venezuelan Erbesteko Eusko Jaurlaritzearen ordezkari izandakoa, pasa dan astean hil zan. Maguregik 90 urte ebazan eta oso gaixorik egoan azken aldian.

Eusko Jaurlaritzeak Jose Maria Garateren ordez Venezuelan ordezkari lanetan euki eban sasoian, Maguregik bultzada handia emon eutson atzerriko Eusko Jaurlaritzeari eusteko diru bilketeari.

Venezuelako Ontzigintza Eskolea sortu eban algortarrak 1940an, bere anaia Ramon Maguregi kapitainagaz eta euskal ontziteriako beste kapitain batzuekaz batera; horregaitik, handik urte batzuetara Rafael Caldera presidenteak 'Francisco de Miranda' dominea emon eutson.

'Alcoa' ontzi-enpresaren buru izan zan Caracasen Maguregi, eta ospe ona izan eban Venezuelara heltzen ziran euskaldun guztiei laguntzeagaitik.