Musikea  IV. urtea // 125. zenbakia

'Aidalai' Mecanoren diskoa berrargitaratuko dabe


Bizkaie!

2005eko urtarrilaren 30ean, 'Aidalai' diskoak argia ikusiko dau barriro, Mecanoren azkeneko estudioko diskoaren berrargitalpena izango da. Jatorrizko diskoan egozan kantuakaz batera, aurrez kaleratu bako 'El 7 de septiembre' kantuaren moldaketa akustikoa sartu dabe.

'Aidalai' lana 1992an merkaturatu eben lehenengoz eta honako abestiak ditu, besteak beste: 'Bailando salsa', 'Dalai Lama', 'Naturaleza muerta', 'Sentía', 'Tu', 'El uno, el dos, el tres' eta 'El fallo positivo'. Hiru milioetik gora disko saldu ebezan orduan eta gaur egun be sano arrakastatsua izan daitekela pentsetan dau diskoetxeak.

Disko horregaz Sony-BMG etxeak dagoeneko berrargitaratu ditu Mecanoren estudioko lan guztiak, izan be, hori baino lehen berrargitaratu ebezan 'Mecano', 'Donde esta el pais de las hadas', 'Ya viene el sol', 'Entre el cielo y el suelo' eta 'Descanso dominical'. Halan da be, proiektua ez da holan amaituko, laster 'Mecano Obras Completas' bildumea kaleratzeko asmoa dago eta.