Sojea, lekale aberatsena
2005-07-29 00:00 Jan edanak
Soja produktuak
- Uruna: ogia eta opilak egiteko.
- Soja-orioa: ez dauka proteinarik ezta isoflabonarik be.
- Soja edaria: gurean soja-esnea esaten deutsagu. Ez dau behi-esnea ordezkatzen eta batzuetan kaltzioagaz eta bitaminakaz aberasten dabe behi-esnearen propiedade nutrizionalen parean jarteko.
- Tofu edo soja mamia: gaztaiaren antza dauka eta jatekoak preparetako osogai lez erabilten da saltsak eta bestelakoak egiteko.
- Tamari: garia, sojea eta gatzagaz egiten dan saltsea da.
- Tempeh: soja-pasta fermentatua da. Okelearen antzera eginda jaten da.
- Soja-kimuak: entsaladetan eta pureak egiteko erabilten da.
Amaia ...
Gazpatxoa
2005-07-29 00:00 Jan edanak
Gazpatxoa
Osogaiak (4 lagunentzat)
¾ l. ur.
4 tomate heldu.
berakatz ale bi.
4 koilarakada oliba-orioa.
2 koilarakada ozpin.
gatza.
albahaka-orri bi.
50 gr. ogi siku.
Moldeko ogia: 4 ale.
Zelan egin
Lapiko batean, aurreko egunean preparauko dogu nahastea. Horretarako, esan dodan legez, lapikoan jarriko doguz osogaiak; ura, tomateak sei-zazpi zatitan ebagita, berakatz txikitua, oliba-orioa, ozpina, albahakea eta ogi sikua. Dana hozkailuan sartu eta egun batetik bestera itxiko dogu bertan. Hurrengo ...
Ardaogintzea eta mahastizaintzea arautzeko lege proiektu barria Nafarroan
2005-07-29 00:00 Jan edanak
Edozelan be, aztertzen gagozan Foru Legeak lau atal ditu:
- Lehenengo atalean, legearen eremuak eta definizino orokorrak zehazten dira.
- Bigarrenean, mahastizaintzea eta mahats mueten inguruko erregistroa arautuko da.
- Hirugarrenean, Nafarroan eginiko ardaoen gaineko babesa bermatuko da, berton egindako ardaoak eta beren beregi, Nafarroa edo Errioxa izendapena dabenena (Nafarroan egindakoak) eta baita Cavarena be. Horrezaz ganera, bidea egiten da gaur egun jatorrizko izendapena dana etorkizunean kalifikatua izan daiten.
- Laugarrenean, konsumitzaileakanako babes sistemea arautzen da eta legea beteko dala bermatu; kontuak kontu, betebeharrak ...
Kapsula-hotela
2005-07-29 00:00 Bidaide
Bezeroak, izena emon ostean, harreragileak azaltzen deutsozan oinarrizko oharrak entzun behar ditu: bakotxaren sexuari jagokon solairuan egon, kapsula barruan ez erre, goizeko hamarrak baino lehenago urten... Ostean, zapatak leihatila baten itxi eta, ortozik, jagokon solairura joan behar da, bigarren leihatila baten bila. Han, beste giltz batek gela handi bat zabaldu (hainbeste giltz dagoz eta zeozelako trankilidadea emoten dau). Han, ‘lo egiteko leihatilatxua’ dago. Bertan itxi daitekez norberaren gauzatxuak edo ekipajea. Baina...! Guk gure gorputzek eroan leikiezan beste motxila daroaguz (ganera ...
Bon Joviren disko barria irailaren 19an jarriko dabe salgai Europan
2005-07-29 00:00 Musikea
Bizkaie!
Felix Fromm Sextet alemanek irabazi dabe Getxoko Jazzaldiko Talde Lehiaketea
2005-07-29 00:00 Musikea
Bizkaie!
Jorge Lopez de Guereñu: ‘murala obra soziala da'
2005-07-29 00:00 BarriketanEuskerearen eta euskal kulturearen ganeko ikastaroa Boisen
2005-07-29 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Jazz ekitaldiak Gasteizen eta Baionan
2005-07-29 00:00 Musikea
Gasteizen, buru-belarri jazzaldian
Gasteizen daborduko bete-betean dagoz jazz jaialdian sartuta. Garagarrilaren 10ean hasi zan eta 16ra bitartean izango dabe zaletuek euren gustuko musikea entzuteko astia.
IJFO International Jazz Festival Organization dalakoaren barruan dago sartuta uriburu arabarreko jaialdia. Alkarte horrek Europako eta Ipar Amerikako jazzaldietan garrantzi eta kalidade handiena daukien jaialdiak batzen ditu.
Datozan egunotan Madeleine Peyroux, Jamie Cullum eta Cassandra Wilson izango dira Gasteizen, besteak beste. Ganera, musikeaz gan, mintegiak be egongo dira, New York-eko Juilliard School-egaz alkarlanean Vitoria-Gasteizko Jazzaldiak ...
Gabriel Arestiren mailua, Ean
2005-07-29 00:00 Kulturea
Esandako lez, barikuan bertan hasiko dira poesia egun honeek, garagarrilaren 15ean, ‘Poesia mailu bat da?’ itaunagaz eta Gabriel Arestiren etxEA izenburu orokorragaz. Eta jardunaldi honeek hasteko modua ez da makala izango: arrastiko 19:00etan, Beletxen, ‘Lauaxeta, poesia eta nortasun nazionala’ gaiaren inguruan egingo dabe berba Juan Luis Zabala, Igor Estankona eta Pako Sudupe idazleek, Xabier Mendiguren Elizegi moderatzaile dala. Ez da ahaztu behar Lauaxeta hil ebela ointsu bete dirala 68 urte, eta laster beteko dirala 100 urte Laukizen jaio zala ...
Astoa eta errotaria
2005-07-29 00:00 Bertsolaritzea
Astoa
Etxeko jauna, aspalditxuan
zugaz enabil gustora:
gelditu bage beti lanian
batera eta bestera,
lanaren truke lasto sikua
natorrenian etxera,
niriak ein dau asto onegaz
errukitzen ez bazara.
Errotaria
Aspalditxuan ikusten zaitut
lan egitiaz mindurik,
jatekoari atxaki emon
ta geldi egon gurarik;
ezer ein bage jan eta edan,
ez dozu gura besterik,
geldi ôteko etxe onetan
ez dogu bear astorik.
Astoa
Egun danetan beti lanian
bai dakizu nabillena,
zure zorroak ara ta ona
erabilten dodazana;
zuretzat dira irabaziak,
niretzat bakarrik ...
Deep Purple eta Television Gasteizen
2005-07-29 00:00 Musikea
Deep Purpleegaz batera, bigarren talde bat hurreratuko da jaialdira, Television New Yorkeko taldea. 70. hamardearen amaierako ezinbesteko taldea dogu hau be; punk, jazz, abangoardiko rock musikea eta bestelako estiloak era personal eta propio batean landu izan dabez beti. John Coltrane, Dylan, Velvet Underground edota David Bowie moduko talde eta artistak izan dabez erreferentzia moduan eta gerora –gaur eguneraino- hainbat talde barrirentzako eragin handia izan dira, kasuan kasu, Gang of Four, Pj Harvey edota The Strokes moduko taldeentzako. Television taldearen diskorik ...
Mario Angel Marrodan: malko bat, poema bat
2005-07-29 00:00 Kulturea
Joseba Gotzon
Kantautorea eta Marrodán Olerki Elkarteko presidentea
Top-Manta
2005-07-29 00:00 sarean
Diskografikek pirateoari leporatzen deutse diskoen salmentatan izan dan beherakadea. Bestalde, euren bigarren arerioa Internet-en bidez musika artxiboak persona batetik bestera pasetea da.
Hori dala eta, euren galerak murrizteko (edo atxaki horregaz) CD danei zergea imintea lortu dabe. Jakina, lobby indartsua da eta eragin handikoa. Nahiz eta legearen arabera bakotxaren erabilera personalerako kopia egiteko aukerea emon, zerga bat 'kanon' izenekoa jarri jake CD danei pirateoaren kaltea zelan edo holan konpontzeko.
Baina beste alde batetik (eta holako kontuetan normalean ez da esaten ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1781
1782
1783
1784
1785
1786
1787
1788
...
1898
1899
1900
1901
Hurrengoak ››

Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...