Musikea  IV. urtea // 127. zenbakia

Musikale 2005, Bizkaian herririk herri


Saioa Torre Gereketa

Leioan, Sestaon, Basaurin, Erandion eta Zornotzan musikeaz gozetako aukerea izango da irailaren 16tik 18ra. Barikuan hasi eta domekara arte, Musikale 2005 edizinoan antolatutako ekitaldiek bizkaiko herri horreetako kaleak alaituko dabez.

Frantzia, Eskozia, Andaluzia, Katalunia, Portugal, eta Brasil aldetik etorritako taldeek eskainiko dabez kontzertuak eta, zelan ez, Euskal ordezkaritzea be izango da. Taldeak honakoak dira: Bagad Karaez (Bretainia), Bigodes Band (Portugal), Clan An Drumma (Eskozia), Jo Bithume (Frantzia), Kakal Band (Frantzia), Sergent Peperes (Frantzia), KalimbaƓ (Brasil), La Banda de la Maria (Espainia), La Panda de Verdiales (Espainia), Think of One (Belgika), Trikileku (Euskal Herria) eta Amama Luisa Brass Band (Euskal Herria). Berrogeta bost minutuz ibiliko dira herri bakotxeko kaleak animetan eta, ganera, beste bi formazinogaz batera eskainiko dabe kalejirea. Holan ba, emonaldi bakotxak, gitxi gorabehera, ordu bi eta erdiko iraupena izango dau.

Banda eskoziarrak, musika zeltea, perkusino brasildarra, jazz erritmoak, funka, hip-hopa, andaluziar kantak, trikitixea... danetarik entzun ahal izango da asteburuan Leioan, Sestaon, Basaurin, Erandion eta Zornotzan.