Musikea  IV. urtea // 127. zenbakia

'Return of the champions': Queen taldearen disko barria


Bizkaie!

Queen Britainia Handiko talde legendarioa disko barri bategaz dator. Taldekideak luzaroan egon dira bakotxa bere aldetik baina oraintsu bira berezia egin dabe eta horren emoitza edo ondorioa izango da 'Return of the champions' izeneko diskoa.

Lan bikotxa da datorren astean, irailaren 12an argitaratuko dana. Londreseko Sheffield Arenan maiatzaren 9an emon eben kontzertuan grabau eben eta Queen taldearen abesti ezagunenak biltzen ditu, besteak beste, "We Will Rock You", "We Are The Champions" eta "God Save The Queen". Horrezaz ganera, taldeari buruzko film bat be atarako dabe laster DVD formatuan. Aurretik, barriz, estreinaldia egingo duabe irailaren 14an Leicester Squareko Vue West End aretoan.

John Deaconek biran parte hartzeari uko egin ostean, Brian May eta Rogers Taylor Queen taldeko kideak Paul Rogersegaz batera ibili dira. Azken horrena izan da lan gatxena, 1991n hil zan Freddy Mercuryren hutsunea betetea, hain zuzen be.