Kulturea  IV. urtea // 127. zenbakia

Euskerazko 319 libururen argitaratze eta itzulpenetan 574.570 euroko diru-laguntzinoa bideratu eban Eusko Jaurlaritzeak igaz


Bizkaie!

2004an Euskal Herrian euskeraz argitaratu ziran 319 liburutarako 514.000 euroko diru-laguntzako partidea bideratu eban Eusko Jaurlaritzeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako aldizkarian adierazotakoaren arabera.

Iaz, danetara 344 liburu argitaratu ziran euskeraz eta 25 titulu kenduta, 319 liburuk diru-laguntzinoa jaso eben. Danetara, 30 argitaletxe edota kultur etxeen artean kudeatu eben diru-laguntzinoa euskerazko liburuak argitaratzeko.

Bestetik, euskal liburuen itzulpenak egiteko beste hizkuntza batetara, diru-laguntzinoaren kopurua be adierazo da. Gauzak holan dirala, 2004an 32 liburu itzuli ziran gaztelerara, frantsesera edota inglesera eta itzulpen horreetan 60.572,70 euro erabili ziran.

Itzulitako liburuen artean aitagarriak litzatekez Joseba Sarrionandiaren 'Kolosala izango da' liburuaren gaztelaniazko itzulpena, Juan Carlos Etxegoien "Xamar" idazlearen 'Orhipean, gure herria ezagutzen' lanaren itzulpena gaztelerera, frantziarrera eta inglesera, edota igazko Euskadi Sarien irabazle izan zan Jokin Muñozen 'Bizia lo' lanaren gaztelaniazko bersinoa.