Sarean  IV. urtea // 127. zenbakia

Internet eta euskerea


Bizkaie!

Euskal Autonomia Erkidegoko 6 eta 14 urte arteko ume eta gazteen % 23,5k euskerea erabilten dau Interneten ibiltzeko.

Sarean ibilten diran EAEko herritarren artean, % 12,4k erabilten dau euskerea. Kopuru horren aurrean, gaztetxuena altuagoa da.

Zaleak

Interneten asko ibilten dira gure gaztetxuak:

- EAEko ume eta gazteen erdia baino gehiago (% 65) astero ibilten da Interneten, batez be olgetan.

- Azken hiru hilabeteotan EAEko 6-14 urteko gazteen % 90,9 ibilita dago Interneten.

- Gaztetxuen % 5,8, barriz, ez da inoiz ibili.

Gurasoen baimenagaz

Sarean ibilteko aukerea etxean bertan daukien gaztetxuen % 67 gurasoak baimenduta ibilten dira. Hori bai, gurasoen bi herenek mugatu egiten deutse seme-alabei amaraunean ibilteko denporea.

Ikastetxean bertan be sartzen dira asko Interneten, % 36,8 hain zuzen be. Beste lekuren batetik, barriz, % 3,8k dauka aukerea sartzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko 6 eta 14 urte arteko ume eta gazteen artean, % 23k euskerea erabilten dau Interneten. Gainontzeko herritarren artean, % 3,8k dauka aukerea.