Euskerea berbagai  IV. urtea // 127. zenbakia

Euskal barnetegien arrakastea


Emakumeak gehiago

Bai barnetegietan zein ikastaro trinkoetan, emakumezko gehiago egon dira gizonezkoak baino. Barnetegietan, ikasleen % 65 emakumeak izan dira eta, trinkoetan, % 69.

Ikastaroetan parte hartzera animetan diranen artean, hamarretik lauk daborduko zeozelako mailea dauka eta askoren helburua EGA ataratea da. Halanda be, ia euskerarik ez dakien askok jo dabe barnetegietara. Gehienak unibersidadeko ikasleak dira eta administrazinoan behar egiten daben asko be badagoz.

Bizkaie!

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Habe erakundeak garagarrileko eta abuztuko hilabeteetan antolatutako barnetegien ikastaroetan 1.778 personek hartu dabe parte. HABEk Euskal Autonomia Erkidego danean zehar daukaz euskerea irakasteko ikas-guneak.

Igazko urteko udeagaz konparauta, gorakadea izan dala jakinarazo dau HABEk. Barnetegiak 18 izan dira, igaz baino bat gehiago eta, eskainitako ikastaroak 143 izan dira, 2004ko udan baino 12 gehiago. Danetara, 114 ikasle gehiago egon dira.

Ikastaro trinkoek (gehienak sei ordukoak) izan daben arrakastea aitagarria da, izan be, 2.921 ikaslek (igaz baino 300 gehiago) emon eben izena uda hasieran. Euskerea ikasteaz gan, ekintza ludiko asko be egin ahal izan dabez ikasleek.

Aurten, urtarrilean hasi eta orain arte euskerazko ikastaroetan 37.458 personak hartu dau parte, pasa dan ikasturtean baino 2.121 lagun gehiagok.