Aramaixo, Arabako herri euskaldune
2002-10-15 00:00 Euskerea berbagai
Hemen Aramaixoko euskerearen ezaugarri danak ipinttie eziñezkue bada be, inportante batzuk behintzet emongo dittugu (gehixenak ezagunek die bizkaieran):
(1) u eta i ondoko a bokala e egitten da ixe beti: gura > gure; eguna > egune; ikara > ikera; izan > isen.
(2) e + a > ie: etxea > etxie; behar > biher.
Bigarren bokala e edo o bada, orduen ie, io: gazteena > gastiena; besteok > bestiok.
(3) o + a > ue: eroan > eruen; astoa > astue.
Bigarren bokala e edo o bada, orduen ue, uo: basoetan > basuetan; astook > astuok ...
Euskaldunak Argentinan
2002-10-15 00:00 Euskaldunak munduan
- 1877an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak foruak indarrik barik ixten zituan garagarrilaren 21eko legeari erantzun guran, Buenos Aireseko euskal herritarrek Laurac Bat alkartea sortu eben. Alkartearen helburuak honakoak ziran: Argentinako euskaldun behartsuei laguntzinoa eskaintzea eta pobreak eta elbarrituak laguntzea, Europarako bidaia erraztuz. Jakina, euskal kulturea zabaltzea be helburu garrantzitsua zan eta 1878an 'Laurak Bat' aldizkaria jaio zan; lehenengo euskal jaia antolatu eta 'La Euskarina' izeneko orfeoi-orkestrea osotu zan. Kontuak kontu, 1877an Buenos Aireseko Cangallo kaleko 410 zenbakian, 'Milan' kafetegian hamahiru gazte ...
Muñagorriren helburua: Bakea eta Foruak
2002-10-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Berastegiko altzeteak huts egin eban eta Muñagorrik bere aldekoak hartuta mugaz beste aldera jo behar iza eban. Horrek, ostera, ez eban Muñagorriren azkenik ekarri, eta aurrera jarraitu eban Baionan ezarritako Batzorde baten oinarrituta han eta hemen karlisten aldean egozan euskal buruzagiak bere proklamara batzen.
Espainiako gobernua, barriz, interesa galtzen hasi zan Muñagorrirengan eta beste bide batzuk arakatzeari ekin eutson gerrea amaitzeko eta karlistak menpean hartzeko. Muñagorrik Baionatik bultzatu ebana ondokoa izan zan: Karlosen kausea eta foruen aldeko euskaldunen jokerea bereiztutea ...
Udegoiena heldu de
2002-10-15 00:00 Bertsolaritzea
Udegoiena heldu de
1
Udegoiena heldu de
udegoiena heldu de,
dekonak gehiago gure;
lokotzak zabaldu dire
batu gaztainak sakure.
Dekonak gehiago gure,
batu gaztainak sakure.
2
Zeru ertzak gorri-gorri
zeru ertzak gorri-gorri,
intxaurrondoak lau orri.
Ai ene! maite politak
mosuek deustaz igorri.
Intxaurrondoak lau orri,
mosuek deustaz igorri.
3
Etxondoan gori-gori etxondoan gori-gori,
txutxu mutxuke atso bi,
narrue kenduko deutse
fulana ta benganori.
Txutxu mutxuke atso bi, fulana ta benganori.
4
Sabaien azpigarrie
sabaien azpigarrie,
hamar arroba txarrie;
gatzunaskan negurako ...
Arraunlaritzea krisian?
2002-10-01 00:00 BarriketanBermeoko Bizkai Buru Peñea: Athleticeko peñarik handiena
2002-10-01 00:00 BarriketanEuskal zinematografia osasuntsu ete dago?
2002-10-01 00:00 Kulturea
• Pozik egoteko arrazoiak
Euskal zinegileak beharrean dabilz geratu barik
Jaurlaritzearen izenean, Imanol Agote jaunak agindutakoa garrantzitsua da berez, eta itxaropentsu egoteko arrazoiak badagozala emoten dau. Ganera, euskal aktore, zine zuzendari eta zinegileak polito dabilz beharrean; oraintsu estreinautako Enrike Urbizuren 'La Caja 507' edo Imanol Uriberen 'El Viaje de Carol' filmak oso arrakastatsuak izan dira eta oso kritika onak jaso ditue. Alex de la Iglesia bilbotarrak '800 balas' bere seigarren pelikulea aurkeztuko dau egunotan, urriaren 3tik 13ra bitartean, Sitgeseko Nazinoarteko Zinemaldian ...
Bordeleko ardaoen ganean
2002-10-01 00:00 Jan edanak
Hona hemen, kalidade mailearen ganeko azalpena:
Bordeleko kalidade mailan ardaorik arruntenak, AOC Bordeaux eta AOC Bordeaux Supèrieur izenpean botilaratzen dira. Ardao honeek zuriak eta baltzak izaten dira eta, nahiz eta esan ardao arruntak dirala, ez da ahaztu behar jatorri deiturako ardaoak dirana. Honeen artean, kalidade/prezio erlazino oneko ardaoak topau geinkez. La Gironde departamentuko ardao honeek, beherago aztertuko doguzan deituretan sartzeko aina kalidaderik ez daben ardaoak izaten dira legearen arabera. Baimendutako mahats muetak ondokoak dira: Baltzen atalean, Cabernet Sauvignon ...
Londres
2002-10-01 00:00 Bidaide
Kontuak kontu, alde ezkorrak bazterrean itxita, Londres uri erakargarria da edozeinentzat, txiki, handi, gazte, heldu zein edadekoentzat. Arkitektura eta museo zoragarriez ganera, paseoan ibilteko parke ederrak, Covent Garden, Nothing Hill edo Picadilly Circus lako leku magikoak, Portobello roadeko azokea, dendak, bobbyak, pisu biko autobusak eta bestelakoak topauko dozuez. Egunez nahikoa jirabira egin ez badozue eta kantsau ez bazarie, gauez be badagoz disfrutetako aukerak; hori bai, patrikerea ondo beteta eroatea komenidu da. Esandakoak esanda eta ikusitakoak ikusita, Londres gustau ez bajatzue ...
Euskeraz eskolan eta kalean
2002-10-01 00:00 Euskerea berbagai
Gogoetarako
• Leioako ereserkia:
Santimamitik Artatzako muturrera,
Lamiakotik Peruriko bazterrera
zabaltzen zaren herri goxo, sentibera...
Zahar eta gazte, guztiok batera
kantari gatoz zuri agur egitera
Lamien kabi kuttun eta oparoa,
San Juan suaren bizi txinparta beroa.
Jende gaztea zugan hezitzera doa,
gaurko bultzakadak baitakar geroa,
munduari zabaltzen diozun leihoa.
•Adituen eretxiak
Jose Maria Satrustegi (Euskaltzain Osoa, idazlea, antropologoa):
- 'Gure benetako sustraia euskalkia da eta gurasoak arduratu behar dira etxeko euskerea erakusten umeei'.
Koldo Zuazo (Idazlea):
- 'Erabat ahulduta daukagu geure hizkuntza sena ...
Orkatz (Capreolus capreolus) solomoa plantxan errea, txokolate saltseagaz
2002-10-01 00:00 Jan edanak
Errezeta honetan ez dago aparteko sekreturik, akaso saltsea behar dan moduan egitea, hortxe egon daiteke sekretua. Hori bai, txokolate baltzagaz egindako saltseaz ganera, orkatz solomo erreari intxaur zuritu batzuk ganetik botatea be truko polita izan daiteke; oso testura egokia emongo deutso jatekoari. Egin aprobea, eta on egin.
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria
Bizkaiko Bertsolari Txapelketea 2002 (Irailaren 28tik abenduaren 8ra)
2002-10-01 00:00 Bertsolaritzea
Egutegia
Kanporaketak (guztiak arratsaldeko 17:30etan):
- Irailaren 28an, Arrigorriagako Lonbo Aretoan.
- Urriaren 5ean, Mallabiako frontoian.
- Urriaren 13an, Ondarroako Kiroldegian.
- Urriaren 19an, Amorotoko frontoian.
- Urriaren 27an, Gernikako Santanapen.
Finalaurreak (honeek be arratsaldeko 17:30etan):
- Zemendiaren 17an, Igorreko frontoian.
- Zemendiaren 24an, Bermeoko frontoian.
- Abenduaren 1ean, Getxon, Algortako Getxo Antzokian.
Finala:
- Abenduaren 8an, Bilboko Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 5etan.
Arrigorriagako kanporaketea
Arrigorriagan Gorka Ostolaza izan genduan nagusi, eta 344.5 puntugaz finalaurreetarako txartela patrikeran dauka. Bigarren Oihana Bartra, 326 puntugaz eta hirugarren Igor Muniategi ...
Landare eta animalia jatorriko koipe gehiago
2002-10-01 00:00 Jan edanak
Jateko orduan zein aukeratu, margarinea ala gurina?
Bien arteko desbardintasunik handiena kolesterola da: gurinak kolesterola dauka eta margarineak ez (nahiz eta odoleko kolesterola murrizten laguntzen ez dauen).
Elikagaia bera egiteko orduan, gurina preparetako esnearen koipeari eragiten deutsen transformazino industriala, margarinak sortzeko orioari eragiten deutsena baino txikiagoa da, besteak beste, orioaren molekulak hidrogenau egin behar diralako. Arrazoi horregaitik eta gusto hobea daukalako persona batzuek gurago izaten dabe gurina.
Azken buruan, nire aholkua ondoko hau da: orain arte aitatu doguzan berezitasunen arabera ...
Gero eta internauta gehiago, gero eta muga eta eskubide urraketa gehiago
2002-10-01 00:00 sarean
Bihar edo etzi zer?
Internet etenik barik hazten dagoan mundua da; aukera barriak ia-ia segundoro azaltzen dira eta, jakina, gauza asko arautu barik dagoz eta arazoei sortu ahala emon behar jake konponbidea; iruzurrak eta legez kanpoko jarduerak asko ugaldu dira Interneten eta, horrenbestez, zuhur ibiltea da onena. Gobernuak oso arduratuta dagoz eta espezialistarik onenak kontratetan dabez hasi baino egin ez dan iraultzeari aurre egiteko; bien bitartean, kasino informatikoak eta joku sexualak gune erabilienetarikoak dira, negozio iturri galanta diralako, ezelako duda ...
Artzantzearen etorkizuna kolokan?
2002-10-01 00:00 eretxia
Dionisiok ez dauka arrantxorik, baina bai 300 behi, mila ardi eta lau zaldi. Tomalesetik milia bira bizi da, egurrezko etxe baten; alderdi batetik Ozeano Barea ikusten dau eta bestetik mendiak. Horrek guztiorrek Euskal Herria ekarri ohi deutso gogora. Urtebetean multinazional baten arpegia izan da. Publizidade arpegi bat izan da eta horrek miloe bat dolarreko saria emon deutso. Amerikar amesa, kasu honetan, bete egin da.
Joseba Terreros
Euskaldunak kolonizatzaile eta konkistatzaile
2002-10-01 00:00 Euskaldunak munduan
Gai honen harian, Lascurain ikertzaile mexikarrak ondokoa baieztatzen dau: 'Hernan Cortes eta beronen senideen inguruko talde extremadurar-andaluziarra kenduta, Mexikoren bizitza kolonialeko hasikerako urteetan espedizino kolektiboan heldutako talderik jentetsuena eta eraginkorrena euskaldunek osotutakoa zan, bape duda barik.'
Koldo Isusi Zuazo
Lekeitio eta frantsesen kontrako gerrea
2002-10-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Argi eta garbi erakusten dabena zera da: 1815ean indarrean ziran handikien ikuspegia, erregea eta erlijinoa, horretarako eginda dagoalako.
Honek guztiak, ostera, ez dau esan gura bestelako interesik ez dagoanik. Alderantziz, balio handiko agiri bat da eta, duda barik, argitara emon beharko litzatekena ikerketa sakon bategaz batera, ondo baino hobeto erakusten deuskuz-eta sasoi bateko mentalidadeak eta historia kontetako moduak. Eta gaur eguneko historia egiteko modua baino okerragoa ez dalako, beste era batekoa baino.
Iñaki Goiogana,
Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.
'Ona ardua, nahastau arte burua'
2002-09-15 00:00 Kulturea
Handiagoak entzun behar doguz
Ezer baino lehen, osasunerako ona dala atxakia aurretik ipinita, kontsumoaren alde egitea eta, ondoren, barriz, gehiegizko kontsumoak kalte egin leikela eta kalte gehiago egingo deutsela edateko ohiturarik ez dabenei esatea kontraesan garbia da. Guzurretan ibili beharrean, esan daiela egia kanpaina hori pentsau dabenek: asmoa jenteak gero eta garagardao gehiago edatea baino ez da; jakina, bakotxak bere negozioa jagoten dau, eta hor konpon!. Informazinoaren edo desinformazinoaren gizarte honetan, bakotxak badaki edo jakin behar leuke behintzat bere gorputzagaz ...
Kazako okelea
2002-09-15 00:00 Jan edanak
Batzuentzako materia prima
beste batzuentzako hobbya
danok dakigu zein dan ehizaren
mundu liluragarria
oilagorra basurdea oreina
eperra edo erbia
konformetan naz jaten badogu
kontetan dogunaren erdia
joka baitoaz natura eta
sukaldearen kabia
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria
Uda ostean, ordena barriro
2002-09-15 00:00 Jan edanak
Uda sasoian, kanpoan sua egin eta erreta preparautako arrain eta okelak be ez geunkez ahaztu behar, eta eguraldiak hainbeste laguntzen ez deuskunean be geure etxeetan, bigarren platerak erreta jateko ohitura onari eutsi beharko geunskio.
Udagoiena sartzen doanean, egunak freskotxuagoak izango dira, eta orduan ezin hobeto sartuko jakuz lekaleak. Ez ahaztu astean bizpahiru bider jatea komenidu dala.
Udan izan dogu bai gehiegikeriatxu batzuk egiteko aukerea eta orain, ostera, jateko kontuetan, erregulartasunak eta orekeak emoten dauen ongizateaz be disfrutau daigun.
Larraitz Artetxe ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1783
1784
1785
1786
1787
1788
1789
1790
1791
1792
1793
1794
1795
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa