Sarean  IV. urtea // 125. zenbakia

Longhorn = Windows Vista


Gotzon Plaza,
informatikoa

Azkenean agertuko da bai baina horretarako datorren urterarte itxaron beharko dogu. 2001ean Windows XP kaleratu ostean, hor egon dira Microsoft enpresakoak jo eta su sistema operatibo barria preparetan. Orain arte jaio bako sistema barri honek “Longhorn” izena eukan baina oraintsu esan deuskue Microsoft-ekoek bere benetako izena: Windows Vista.

Windows Vista honen “beta” bersinoa (aprobak egitekoa dana) kalean dago daborduko baina ez mundu guztiarentzat, 10.000 programatzailerentzat baino. Euren lana, sistema horregaz saioak egitea eta akatsak eta hobetu leitekezan arloak topetea izango da, 2006. urtean erabiltzaile guztientzat prest egongo dan Windows Vista hau kaleratu baino lehenago.

Windows Vista Beta honek badaukaz nobedadeak, batez be, segurtasunaen arloan, sistema osoaren segurtasuna baieztu eta ziurtatzen dauen teknologia dakarrelako eta teknologia horregaz erabiltzaileak ordenadorea kontrolpean eukiko daualako (teorian). Horretarako (eta hau ez da barria, Apple edo Linux-ek be egiten dabelako) ekipoaren administradoreak erabagiko dau zein personari emon baimen bereziak eta nori ez, berbarako fitxategiak borretako edota programa barriak ekipoan instaletako.

Honegaz lotuta, Windows Vista honek fitxategiei ipinten deutseguzan klabeak txip berezi batean gordetan dauz eta gainera, klabe horreek kodeatuta gordetan dauz. Era horretara, gatxagoa izango da kanpotik informazinoa eskuratzea.

Orain arte Windows XP sistema operatiboari egin jakon barriketa nagusienean (Service Pack-2, SP2 izenekoan), segurtasuna izan zan ardats nagusia eta adibide moduan, Internet saretik gure ordenadorera sartzen dan informazinoa zelan edo halan kontroletan da, su-ebazle edo firewall izeneko bat ekarrelako. Windows Vista sistema operatiboak ideia bera lantzen dau baina hobetuta eta honi beste gehigarri bat atxikita, ordenadoretik Sarera urtetan daben datuak kontroletako. Holan birusak (sartzen diranak) eta gure ordenadoreko informazinoak (urtetan dauenak, berbarako gure IP helbidea) teorian kontrolpean eta babestuta egongo dira. Horrezaz ganera, Vista honek programa arriskutsuak edo kaltegarriak (normalean, Saretik gure baimenik barik deskargautakoak) borretako tresnak be badakarz.