Euskerea berbagai  IV. urtea // 126. zenbakia

Euskaltzaindia, ICOSen XXII. Biltzarrean


 Patxi Salaberri: Nicknames, origin of some of the family names in Basque. Erdi Aroan erabilten ziran goitizenak euskaraz zelan abizen bihurtu diran (Andia, Gorria...).

 Andres Iñigo: Les noms: un exemple local de leur évolution. Nafarroako herri batean XVI. eta XVII. mendeetan abizen batzuek izan eben garapenaz.

 Henrike Knörr: Satznamen dans la toponymie du Pays Basque. Satznamen-ak aztertzen dira, hau da, esaldiz osotutako toponimo euskaldunak, Euridakarrena, berbarako.

 Jose Luis Lizundia: La normalisation onomastique à Euskal Irrati Telebista (EiTB). Euskal Irrati-Telebistan onomastikaren normalizazinoa zelan egiten dan.

 Mikel Gorrotxategi: La répression et la traduction des noms dans la dictature de F. Franco. Euskarazko persona-izenen eboluzinoa aztertzen da, II. Errepublikatik hasi eta Francoren diktadura izan ziran bitartean.

Euskaltzaindiako kideakaz batera, 22 herri eta nazino desbardinetako hainbat partaide izan ziran Pisan. Danetara, 48 txosten irakurri ziran, hogei ingelesez, zazpi frantsesez, hamalau italieraz eta zazpi alemanez.

Biltzarrak sei atal izan ebazan: Onomastika eta hizkuntzalaritza; Onomastika eta gizartea; Literatura onomastikoa; Ponte izenak; Izen geografikoak; eta bestelako izenak. Horreez gain, sail bereziak be izan ebazan: Onomastikak eta didaktika; Onomastika eta informatika; Onomastika eta komunikabideak; Terminologia onomastikoa; eta Ekimenak eta proiektu barriak.

ICOSen nazioarteko biltzarrak hiru urterik behin egiten dira. 1999. urtean Santiago de Compostelan (Galizia) egin zan eta, 2002an, Uppsalan (Suedian).

Pasa dan astean, Euskaltzaindia Pisan (Italia) izandako ICOS (International Council of Onomastic Sciences) alkartearen XXII. Biltzarrean izan zan. ‘Izenak denboran eta espazioan’ izenburua euki eban biltzarrak eta Euskaltzaindiak Onomastika batzordearen bidez hartu eban parte. Bost kide izan ziran han eta txosten bana aurkeztu eben.

Honeek dira ICOSen XXII. Biltzarrean parte hartu eben Onomastika batzordeko kideak eta txostenen izenburuak: