Azkena Rock Festivalen biharamona
Bizkaie!
Datorren urtera arte itxaron beharko dozue aurten Azkena Rock Festivalera joan ez zareenok. Bitartean, hona hemen aurtengo edizinoaren, laugarrena, nondik-norakoak.
Jai handi bategaz hasi zan festibala. Bertan, The Soulbreaker Company, Los Deltonos eta The Steepwater Band taldeez gan, 'jam session' bat egin eben goizaldeko ordu txikiak arte.
Jaialdia eszenatoki handi bitan egin zan eta Dj-ek be euren lekutxua euki eben. Ganera, bertara hurreratu ziranei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoagaz, azpiegitura egokiak izan dira aurten. Soinuz eta argiz jantzi zan Gasteiz eta musikeaz gozetako aukera parebakoa izan eben bertara hurreratu ziranek. Jateko astiagaz joandakoek be jatetxe berezia han ondoan euki eben.
Baina zer da festibaleko gauzarik garrantzitsuena? Musikea. Hona hemen edizino honetako kartela osotu daben taldeen izenak: Wilco, The Dwarves, Deep Purple, Drive-by Truckers, Masters of Reality, Split 77, Rose Hill Drive, Social Distortion, Towers of London, The Pogues, Television, Queens of the Stone Age, Bad Religion, Beasts of Bourbon, Brant Bjork & The Bros, Hash, Electric Six, Monster Magnet eta Juliette Lewis & The Licks. Izen lar danak gogoratzeko. Egun bi horreetan Gasteizen izan diranek akaso batenbat gogoan eukiko dabe...