Musikea  IV. urtea // 126. zenbakia

Lan barriak udagoienerako


SEÑOR NO

Rockanroll banda historikoak Bukowski txoko donostiar ezagunean grabautako disko barria kaleratuko dau laster. Disko akustikoa izango da taldearen beste alderdi bat erakutsiko dau, lirikoagoa, zuzenagoa.

Hilaren amaieran Europako birea hasi aurretik, irailaren 10ean Barakaldon eta 16ean Durangoko Kafe Antzokian izango dira zuzenean.

ASGARTH

Hiru urte pasau dira daborduko Añorgako taldeak hirugarren diskoa argitaratu ebanetik. Metalzale askoretzat albiste pozgarria izango da hau, izan ere, hainbat aldaketaren ostean, laugarren lana preparetan dago Asgarth. Aurrekoa legez, Galar-Espartzako Sonido XXI estudioan dagoz, Javi eta Juanan San Martin anaien laguntzinoagaz. Zemendira arte itxaron beharko dabe jarraitzaileek hamahiru kanta berriok entzuteko.

Gotzon Uribe eta Bizkaie!

MIKEL URDANGARIN: Dana

Mikel Urdangarinek, Kirmen Uribe idazlearen olerki batean oinarrituta, idatzi ditu DANA diskoko Ezin esan kantearen berbak. Musikea be, ondo baino hobeto jarri deutso eta esaldi bakotxarentzat doinu aproposa aukeratu dau zornotzarrak.

Bingen Mendizabal (kontrabaxu elektrikoa), Rafa Rueda (gitarrak), Fernando Sayela (bateria), Pablo Tato (saxoa) eta Mikel F. Krutzaga izan dira taldekideak.

Irailaren 14an urtengo dau kalera DANA diskoak. Bitartean, Ezin esan kanteaz gozetako aukerea egon badago.

ARIMA BELTZA

Arima Beltza talde elgoibartarrak Mungiako Lamiña estudioetan grabau dau laster, urrira aldera, plazara urtengo dauen hirugarren lana, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. Blues sustraietatik rockerantz jo dau oraingoan be taldeak eta, blues-a albo batera ixten ez badabe be, riff indartsuez osotutako hamar kanta topau daitekez lan barrian.

Taldean aldaketa ugari izan dira taldekideen joan-etorria dala eta. Lander Trinidad gitarrajoleak taldea itxi dau eta haren lekua Patxi Zabaleta aspaldiko lagun eta herrikideak hartu dau. Diskoan, berak joten dau gitarrea Aitor Badiolagaz batera Halanda be, Trinidad kanta baten entzun daiteke. Bateriari jagokonez, Jon Gurrutxaga abeslariak bete dau diskoan hutsune hori, Elur Arrietak ezin izan dau konposaketa-prozesuan parte hartu eta.

LOR

Elorrixoko laukote gaztea euren bigarren diskoa izango dana grabetan dago egunotan. Lehenengo lana 2003an plazaratu eben eta horrek hainbat lekutan zuzenekoak eskaintzeko aukerea emon eutsen. Grabazinoa euren herriko Berriozabaleta baserrian egiten dagoz eta, ostean, Berrizko Lorentzo Redords estudioetan borobilduko dabe emoitza. Lan barria urrirako izango da kalean.