QWERTY eta tekladu barriak
Tekladu entrenatzailea: ‘Das Keyboard’ honetan, teklek ez daukie ezelako ezaugarririk, garbi dagoz. Horregaitik, erabiltzaleak posizinoa gogoratu behar dau eta, ondorioz, tekladuagaz idazteko daukagun abiadurea handitu egiten da. Enpresa egilearen esanetan, sistema honegaz erabiltzaileak bikoiztu egingo leuke idazteko abiadurea. Beste berezitasun bat: ez da behar indar bera tekla bat edo beste bat joteko. Tekladuaren bazterretan dagozanek erdi gunean dagozanek baino indar gitxiago behar dabe. Prezioa: 62,5 euro.
Tekladu iragazgatxa: ‘Zippy Technology’ enpresa japoniarrak garatua. Zenbat biderrez, ordenadorearen aurrean zeozer jaten edo edaten gagozala, janari apurren bat edo edariaren tangada batzuk jausi jakuz tekladura? Tangadak izan beharrean edari dana jausten bajaku, tekladua apurtu egingo da. Arrisku honi aurre egiteko, japoniarrek tekladu iragazgatxa asmau dabe: likidoa tekladuaren ganera jausten danean, teklen ganetik bazterretarantz doa eta handik kendu geinke.
Tekladu tolesgarria: gero eta PDA gehiago ikusten da edonon. Erabilteko, arkatz berezia behar da eta gatx egiten baku, hor daukagu konponbidea: tekladu tolesgarria. Lau zatitan tolestu geinke, ganera pisu gitxikoak dira (250 gramo) eta ez dabe behar ez pila ezta bateriarik.
Tekladu elastikoa: ‘Flexis FX100’ modeloa. Bic metxero baten neurrikoa da ondo tolestuta dagoenean. Boltsiloan sartu geinke eta eskuko telefono bidez SMSak bialtzeko erraztasuna eskaintzen deusku. Telefonotxuak Interneteko konekzinoa badauka, hor be gauzak erraztuko deuskuz.
Esku baterako tekladua: esku bakar bategaz gobernauko dogu gure tekladua. Hori xe da ‘FrogPad’ izenekoaren helburua. Hogei tekla daukaz baina ez jako ezer falta. Hori bai, esku trebea izan behar da.
Piramide formako tekladua: berezia, ezta? Piramide honetan (8” x 8” x 8”) ergonomia hartzen da kontuan: aurreko partean kontroleko teklak dagoz (shift, tarte-tekla, tabulatzailea) eta honeek hatzamar lodiakaz erabilten dira. Piramidearen beste alde bietako bakotxean lau zulotxu dagoz, hatzamarrak sartzeko. Hatzamar bakotxagaz hiru edo lau tekla kontrolau geinkez, alfabeto guztia osotuz.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Izen arraroa eta ez dozula inoiz entzun? Bai zera, zure tekladuko letren lehen ilarea ikustea baino ez daukazu ezkerrretik hasita: hor daukazu ba ‘qwerty’ hori.
Izen honegaz ezagutzen dira ia mundu osoko tekladuak. Ikusi daiguzan kontu honen nondik-norakoak.
1808an, Pellegrino Turri italiarrak idazmakinea asmau eban eta handik aurrera modelo ugari garatu ziran 1868. urtean Cristopher Sholes estadubatuarrak diseinautako modelora heldu arte. Baina C. Sholes-en hasierako modeloan teklak modu alfabetikoan ordenauta egon ziran. Tekla bakotxak mailutxu bat jasoten eban eta teklak nahiko arin jo ezkero, mailutxuak ataskau egiten ziran bata bestearen ganean. Hobekuntza moduan, alde batetik teklak hiru lerrotan ipini ebazan eta ikerketa bat egin eban zeintzuk ziran (ingelesez) sarrien erabilten ziran letrak jakiteko: bokalak eta D, H, T, N, S, R konsonanteak. Orduan ahalik eta urrunen imini ezkero, mailutxuen ataskoak murriztu egingo ziran. Hortik dator QWERTY tekladuaren diseinua.
Gero, Sholes-ek asmakizuna Remington enpreseari saldu eutson eta idazmakineak bulego eta leku danetara zabaldu ziran. Halanda guztiz be, bai konpetenzia eta baita erabiltzaileak be kexau egin ziran tekladuaren diseinua zala eta: ezkerreko eskua eskoikoa baino gehiago erabilten da nahiz eta gehienok eskoitiarrak izan. ‘A’ letraa, berbarako, ezkerreko hatzamar txikiagaz joten da (ez da bape praktikoa, ganera lehen idazmakinetan nahiko indartsu jo behar zan teklea letrea idazteko).
QWERTY diseinuaren aurrean beste batzuk be agertu ziran, garrantzitsuena DVORAK izenekoa (1932. urtean August Dvorak-ek eta William Dwaley-k aurkeztu ebena). Tekladu honetan esku biak erabilten dira maila berean, bokalak ezkerreko eskuaz eta konsonanteak eskoiaz erabilten diralako. Ikerketek esaten deuskuenez, idazten ikasteko azkozaz be errazagoa da eta gainera, idazteko orduan be, arinago idazten da modelo honegaz ‘qwerty’ sistemeagaz baino.
Esan dogunez, Remington enpresak erosi eban QWERTY diseinua eukan idazmakinea eta hortik aurrera leku danetan dago. Ordenadoreak garatzen hasi ziranean, tekladuek idazmakinen etxura berbera hartu eben (holan, bulegoetan idazmakinak kendu eta ordenadoreak erabiltea errazagoa izango zalakoan). Urte askoan egon da kontu hau aldaketa barik. Ordua izan da ba gauzak zeozer mobiduteko. Hona hemen adibideak.