Euskal pina
Kontrako eretxiek judutarren aurkako ekintza naziakaz konparaten dabe. Zergaitik bereizi behar dira euskaldunak eta erdaldunak? Hain zuzen be, zergaitik diseinetan da 'euskeradunak' marketako pina? Ganera, zer pentsetan dau alkateak, era horretako ekintza gehiago lehenago egin izan ez danik? Euskal Herrian Euskaraz edo AEK erakundeen kamiseta, pin eta abarrek aspalditik izan dabe era bereko aldarrikapen izaerea.
Arrazoi horreek danak gitxi izango balira, askoren eretxirako askoz be ekintza garrantzitsuagoek eskatzen dabe administrazinoaren laguntzinoa, identifikazino soziolinguistikoaren propagandak baino: etorkinak euskerearen balio eta erabilerara parajetzeko kanpainak, euskal kultura eta espainola Euskal Herriaren eremuan orekatzeko ahaleginak, unibersidadeko ikasketak % 100ean euskeraz egiteko saiakerak... bihotzez eskertuko ebazan herriak.
Eretxi bien artean, ni neu harritu egiten naz holako ekimen bategaz: harritu, kostata sinistu neikelako gure herrian holako 'muturreko' ekintzak egin leitekezanik. Harritu, beharrezkoak diran 'muturreko' ekintzak horreek gure herri 'erdibidezalean' aplikau gura diralako. Harritu, funtzionario, zinegotzi eta behargin asko eta asko oraindino erdaldunak daukazan udaletxe baten inguruan gabizalako. Harritu, herriko kultur taldeek antolatzen dabezan ekimenei gero eta diru gitxiago emoten deutseelako Bizkaiko udalik aberatsenetakoa danak.
Euskal pina mingainean eroan behar da. Azkenean, ikusiko dogu zelan urteten dauen ekimenak, egia izan ezkero.
Akaso txutxu-mutxu bat besterik ez da izango.
Xabier Paia
Gure herrian, Algortan (herria berez Getxo da, baina eremu geografiko handiegia da txutxu-mutxu bakar baterako), azken asteotan txutxu-mutxu bat zabaldu da: Iñaki Zarraoa alkateak pin bat sortu gura ei dau euskaldunon adierazgarri eta bereizgarri izateko. Kaleko kontua baino ez da oraingoz, baina kondaira danetan pasetan dan legez, egiak be lekurik izango dau esanean. Ekimen barri horren arabera, euskaldun batek atoan jakingo dau bere aurrean dagoan herrikidea 'euskeraduna' dan ala ez. Getxo lako herri batean espero leiteken lez, barriak aldeko eta kontrako eritxiak sortu dauz jenteagan.
Aldeko eretxiek ondo ikusten dabe euskerearen alde egiten dan edozein gauza. Euskerea erabilteko erraztasuna ekarriko badau aldez aurreko identifikazinoak, dudarik barik, egin beharra dago. Euskeraz ez dakienari euskeraz eginda entzuten diran erantzunak ebitetako balioko dau. Egia esan, emoten dau horretarako sortu dala ekimena: 'háblame en cristiano', 'en castellano, que no te entiendo', 'ni ez ulertu euskeraz' esaldiak sano mingarri egiten jakuz jasan behar doguzanoi.
Pina erabili ezkero, tabernariak ez badauka bereizgarria paparrean zintzilik, zuzenean euskerea ez dan beste edozein hizkuntza erabili ahal izango dogu. Bestalde, erabateko euskalduntasunean bizi ez diranek euren erdipurdiko izaera indartu gurako dabe; pina jantzi ezkero, gitxi dakienak gehiago jakin beharko dau eta gitxi erabilten dauenak erneago euki beharko dau mingaina.