Montxo Armendarizen “Obaba” pelikulea Torontoko Zinemaldian estreinauko dabe
Bernardo Atxagaren eretxia
'Oso ederra da Armendarizek egin dauen lana, oso ondo islatu dau liburuaren mamina'.
Montxo Armendarizek egin dauen eleberriaren egokitzapena goraipatu egin dau idazleak eta filma lehen aldiz ikusi ebanean, poza sentidu ebala autortu dau.
'Ederra' eta 'aparta'. Bi adjektibo horreekaz deskribidu dau Bernardo Atxagak Obabakoak bere eleberriaren egokitzapena.
Errealizadorearen lana ez eze, aktore nagusien lana be goraipatu dau idazleak, horreen artean Juan Diego Boto eta Pilar Lopez Ayalarena.
Bizkaie!
Donostiako Zinemaldiaren arabera, Toronton egingo daben aurkezpena zinema txikietan izango da. Torontoko Zinemaldia irailaren 8tik 17ra bitartean izango da, eta bertan ikusi ahal izango da lehenengo aldiz Bernardo Atxagaren libruan oinarritutako pelikulea.
Halanda be, irailaren 17tik 24ra izango dan Donostiako Zinemaldirako iragarri dabe ‘Obaba’ filmaren estreinaldi mundiala.
Torontoko jaialdian egun batzuk lehenago ikusi ahal izango bada be, Donostiako Zinemaldikoek adierazo dabenez, ‘jakin izan dogu produktorearen bidez egun batzuk lehenago Torontoko Zinemaldian aurkeztuko dala, baina merkatu pase baten moduan eta zinema txikerretan. Hori dala-eta, nazinoarte mailako estreinaldi lez aurkeztuko dogu Donostiako Zinemaldian’.
Kanadako Toronton, ‘Obaba’ pelikulea Donostiako Zinemaldian agertuko diran hainbat pelikulagaz batera ikusi ahal izango da, berbarako: ‘Entre ses main’ Anne Fontainena; ‘October 17, 1961’ Alain Tasmanena; ‘Apriln’ Hur Jin-Honena; ‘Summer in Berlin’ Andreas Dresmenena eta ‘Something like happiness’ Bohdan Slamanena.