Euskaldunok munduan  IV. urtea // 122. zenbakia

Urgabe Irlandan eta Des-Control Kalifornian


Bizkaie!

Urgabe talde bizkaitarra, aurreko urteetan legez, lanez josita dabil.
‘Edan hemendik’ diskoa argitaratu baino lehenago, ‘Kartzelako gutuna’
singlea irrati guztietan egon zan entzungai. Horren erakusle da Euskadi Gazteak antolatutako ‘Gazteak’ sarietan izentapena jaso izana (kantarik onenari jagokon atalean). Kanta horretan, Gernikako Gatibu taldeko Alex Sarduik ekarpentxua egiten dau, ahotsa sartuz.

Aurten, herri askotako jaietan izan dira eta bazterrak alaitu dabez euren musikeagaz. Baina pasa dan astean, euren lurretatik urrun ibili. Izan be, abuztuaren 2an mugaz bestaldeko kontzertuei ekin eutsen Irlandan.

Irish Basque Comittees arduratu da kontzertuen antolakuntzaz eta guztira bost ekitaldi eskaini dabez: abuztuaren 2an, Dublinen. Abuztuaren 3an, Ti Chulainnen. Abuztuaren 4an West Belfasten (arratsaldez) eta Derryn (gauez) eta abuztuaren 5ean Belfasten. Lanik ez jake falta izan eta etxera bueltan datozenean, bertoko plazak be eurei itxaroten egongo dira.

Des-Control Kalifornian

Des-Kontrol talde arrasatearra be, abuztuaren lehen hamabostaldian kanpoan ibiliko da, Estadu Batuetako Kalifornian hain zuzen be.

Taldeak bost kontzertu eskainiko ditu Kaliforniako uri garrantzitsuenetan. Bueltan, euren hirugarren diskoan buru-belarri sartuko dira. Ostean, urrian, Alemania-Austria bireari ekin beharko deutse, Señor No taldeagaz.

Hona hemen Arrasateko Des-kontrol streetpunk taldeak Kalifornian eskainiko dituen kontzertuen egunak eta lekuak:

Abuztuaren 10ean, Stockton
Abuztuaren 11n, Monterey
Abuztuaren 12an, San Francisco
Abuztuaren 13an, Santa Cruz
Abuztuaren 14an, San Jose