Donejakue baldosea Bilbon
Bizkaie!
Bilboko Udalak baldosa bereziak jarri ditu urian zehar Santiago Bidearen Itsasaldeko Bidea edo Ipar Bidea nondik nora doan erakusteko. Danetara, 60 baldosa jarri dabez, San Frantziskon, Zabalburun, Autonomian, Basurton, Aita Donosti Plazan, Basurton eta Altamiran, besteak beste.
Baldosea zeramikaz, granitoz eta marmolez eginda dago eta testu bat irakur daiteke bertan: Santiago Bidea. Alberto Corazonek sortu eban Bilboko grafiaz idatzita dagoz eta ibilbidearen norabidea erakusten dute.
Historialarien arabera, Iparraldeko Bidea izan zan Santiago Apostolua hil ostean sortu zan lehenengoa. Horregaitik, antxinako ohitura hau berreskuratu guran, Bilbao Artek egindako diseinu esklusiboz egindako baldosak jarri dabez urian.
Baldosez gan, horma-irudi bi jarriko dabez, bata BegoƱako baselizan eta bestea San Anton Zubiaren pareko Santos Juanez plazan. Holan, bisitariek uriko mapea ikusi ahal izango dabe.