‘Telefoninoa’ danontzat
Espainia mailan be hor dago Movistar-en (Telefonica) zerbitzu barria: gazteentzako eskuko telefono barria, Motorola C-65 modeloa. Baina gurasoek badaukie zer esana modelo honen inguruan: deitu ahal doguzan telefono zenbakiak mugatuta zagoz, Internet-era sartzeko orrialdeak be murriztuta dagoz, telebistako lehiaketatara edo programatara mezuak igortea be mugatuta dago eta gurasoek telefonoa eta umea non dagozan jakiteko lokalizazino zerbitzua dauka. Antza danez, uri barruan berrehun metroko gorabehereagaz jakin geinke non dagoan eta uritik kanpo badago, lau edo bost kilometroko tartea dauka.
Enpresako bozeroaleek esan dabenez, telefono honetan be joko bi sartu dira, edukatiboak, ‘hizkuntza arloa eta matematitak lantzeko lagungarriak’. Ganera, umeak babestuta egongo dira ze ‘helduen zenbakiak’ daukiezan telefonoak (eta Internet webguneak) galarazota egongo dira.
Berba asko eta danak politak. Baina istorioaren beste aldea be ikusi behar dogu: negozioaren aldea, jakina. Merkadu zati handia osotzen dabe gazte eta umeek, eta inortxok ez dau gura zati hori galdu. Lehenago Italiako datuak aitatu doguz baina estadu mailakoak be ez dira urrunekoak: pasa dan urtean egindako inkesta baten arabera, hamar eta hamalau urte bitarteko umeen % 45,7k badauka holako telefonotxoren bat. Horreen artean, % 78k telefono bat baino gehiago euki ditu eta ia % 50k egunero igorten ditu SMSak.
Danak datoz diruaren usainera. Beste adibide bat, Estadu Batuetako Walt Disney konpainiarena: han be, gero eta edade txikiagoagaz hasten dira umeak teknologiaren arlo honegaz. Horregaitik sortu dabe Disney enpreseak eta Sprint enpreseak (ahots eta datuak Internet bidez igorteko munduan aditua dan enpresea) ‘Disney Mobile’. Enpresa barri honen helburua familia osoarentzako diseiautako zerbitzuak eskaintzea da. Hemen be, berba borobilak. Egia: Disney izenaz aprobetxauta, etxeko txikienengana heltzen dira (euren gusaroen oneretxiz) komunikazino zerbitzuak eskainiz, hau da, telefonotxoak (jakina, Disney enpresearen diseinuagaz, koloretsuak ganera) saldu guran eta, zelan ez, komunikazino zerbitzua saldu guran.
Tramankuluek eurek prezioa daukia baina, enpresentzat baliogarriena egiten diran deiak eta bialtzen diran SMSak dira.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Italian nahiko arduratuta dagoz gai honegaz, bertako biztanleria Europa mailan eskuko telefono gehien daukana dalako. Eta ez bakarrik helduen artean. Azken inkesten arabera, umeak be mundu honetan sartu dira buru-belarri eta horrek sortarazoten dau ardurea: bost eta hamairu urte bitarteko umeen artean, hamarretik hiruk holako tramankuluren bat daukie, eta zazpi eta hamaika urte bitartekoen artean, bitik batek.
Modea da eta umeak publizidadeari dala eta, moda honen morroiak dira. Sikologoak eta soziologoak arduratuta dagoz, umeen arteko hartu-emonak aurrez aurrekoak izan beharrean 'telefoninoaren' bitartez egiten diralako. Umeak gizarteratze-prozesuan traba itzela egiten dabe aditu honeen ustetan.
Baina ez daigun pentsau hau Italian bakarrik pasetan danik. Hainbat herrialdetako kontua da, Euskal Herria barne. Berbarako, enpresa batek Britainia Handiko lau eta zortzi urte bitarteko umeentzat eskuko telefono berezia diseinau eban. Telefono sinplea da eta 100 euroan dago salgai. Baina gobernu britainiarrak ikerketa bat egin ondoren (‘National Radiological Protection Board’, eskuko telefonoek umeakan egin leikiezan kalten ganekoa), enpresa honek gelditu egin behar izan eban salmentea.