Zinea  IV. urtea // 122. zenbakia

Mostra Veneziaren aurrerapena


Joseba Terreros

Veneziako Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren 62. ediziona abuztuaren 31tik irailaren 10era bitartean izango da eta bertan gaur egungo Europako zinemaren ikuspegi zabala eskainiko dabe, Frantzia, Portugal, Italia, Alemania eta Britainia Handiko 54 pelikularen bitartez. Edozelan be, AEBetatik etorritako lan ugari be ikusgai izango dira. Ia 2.000 lan ikusi ostean aukeratu dabez antolatzaileek jaialdian parte hartuko daben lanak.

Hemeretzi pelikulek hartuko dabe parte lehiaketan, horreen artean, Brokeback Mountain Ang Leeren lana, Espelho magico Manoel de Oliveira portugaldarraren filma, eta Mary Abel Ferrararen pelikulea. Ganera, aktore ezagunen titulu bik be jardungo daben lehian, Goodnight and Good Luck George Clooneyk zuzendutakoa, eta Romance and Cigarettes John Turturrok egindako filma.

Lehiaketatik kanpoko atalean be, All the Invisible Children, zazpi zuzendari ezagunek egindako lana, eskainiko dabe. Spike Lee, Ridley Scott eta John Woo dira, besteak beste, pelikula horren zuzendariak. Era berean, La vida secreta de las palabras Isabel Coixeten azkenengo beharra ikusteko aukerea izango da.

Mostraren edizino honek zinema asiarraren inguruko ibilbidea be egingo dau. Seven Swords Tsui Hark txinatarraren lanak hasikerea emongo deutso jaialdiari, eta Perhaps Love Peter Ho-sun Chan hongkongarraren filma, bestetik, izango da amaierea emongo deutsona.

Jaialdian, ganera, Casanova Federico Felliniren lana eskainiko dabe; urte bian konpontze prozesuan egon ostean, lehenengo biderrez ikusi ahal izango da.