Unai Basurko Getxora heldu da goizaldean
2006-10-25 02:00 Euskaldunak munduanMunduari bira emoten hasi eta hirugarren egunean etxean bueltan dogu portugaletearra benetako urakanak ‘Pakea’ ontziko genova eta trinkete belak apurtuta eta masta be kaltetuta. Edozelan be, kalteak ez ei dira hain larriak eta 48 orduko tartean barriro itsasoratzeko prest egon daiteke.
Munduari bira emoten hasi eta hirugarren egunean etxean bueltan dogu portugaletearra benetako urakanak ‘Pakea’ ontziko genova eta trinkete belak apurtuta eta masta be kaltetuta. Edozelan be, kalteak ez ei dira hain larriak eta 48 orduko tartean barriro itsasoratzeko prest egon daiteke.
Haize indartsuakaz abiatu zan pasa dan domekan Getxotik Velux 5 Oceans estropadea baina lehen itsas miliak bildurgarriak izan dira nabigatzaileentzat; 70 korapiloko haize boladek (120 kilometro ordukoak) eta 14 metroko olatuek triskantzea eragin dabe eta abiatutako sei itsasgizonetatik bik baino ez dabe jarraitzen: Bernard Stammek (‘Chemine Poujoulat’) eta Kojiro Shiraishik (‘Spirit of Yukon’), hain zuzen, daborduko Atlantikoko uretan.
Itsasoak eta haizeek ontzietan eragindako kalteak tarteko, Alex Thomson (‘Hugo Boss’) atzo gauean heldu zan Gijongo portura, Mike Golding (‘Ecover’) A Coruñako portuan dago eta Sir Robin Knox Johnston (‘Saga Insurance’) A Coruñara gaur heltzea espero da. Estropadako arautegiaren arabera, 48 orduko zigorra jasoko dabe porturatu behar izan daben itsasgizonek.
Pasa dan domekan Getxotik abiatu ez ziren bi nabegatzaileei jagokenez, Graham Daltonek bihar ekingo deutso Velux 5 Oceans estropadeari eta Tim Troy, barriz, astelehen goizaldean abiatu zan Getxotik La Rochellera. Bertan belaontzia konpontzeko asmoa dauka estropadeari ekin aurretik; dana dala, astebeteko epea baino ez dauka eta datorren domekarako ontzia konpontzerik ez badauka agur esan beharko deutso bakarka, geldialdi bigaz (Australiako Fremantle eta AEBko Norfolk) munduari bueltea emoteko asmoari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!