XIII. CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da
2006-10-25 02:00Aurtengo edizinoan hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatuko dira. Euskerearen eta zientziaren arloko hainbat adituk osotuko dabe epaimahaia eta 2007ko martian egingo dan sari-banaketan emongo da irabazleen barri.
Zientzia-dibulgazinoko XIII. CAF-Elhuyar sarietan izena emoteko epea maiatzean zabaldu eben eta abenduaren 1ean amaituko da. Beraz, parte-hartzaileek oraindino badaukie denporea zientzia-dibulgazinoko artikuluak bialtzeko. Aurtengo edizinoan hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatuko dira. Sariak honeek izango dira: lehenengo saria, 1.000 euro eta oroigarria; bigarren saria, 500 euro eta oroigarria; hirugarren saria, 300 euro eta oroigarria; gazteentzako sari berezia, 300 euro eta oroigarria.
Euskerearen eta zientziaren arloko hainbat adituk osotuko dabe epaimahaia eta 2007ko martian egingo dan sari-banaketan emongo da irabazleen barri. Honakoek osotzen dabe epaimahaia: Mikel Álvarez, medikua eta Gurutzeta Ospitaleko zuzendari nagusia; Cristina Alberdi, Inasmet-eko marketin- eta komunikazino-arduraduna; Koldo Nuñez, Geologian doktorea, Elgoibarko IMHko zuzendaria eta zientzia-dibulgatzailea eta, azkenik, Enrique Ortega, Fisika Aplikatuan katedraduna eta Euskal Herriko Unibersidadeko ikertzailea.
Lan irabazleak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian eta www.zientzia.net web gunean argitaratuko dira.
Oinarriak eta aurreko edizioetako lan irabazleak www.zientzia.net eta www.elhuyar.org webguneetan ikus daitekez.
Zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak
Beasaingo CAF enpreseak babestuta, zientziaren dibulgazinoa sustatzeko sariak sortu zituan Elhuyarrek orain dala hamahiru urte. 1994tik, urtero aurkezten dira zientzia-dibulgazinorako CAF-Elhuyar sariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!