Euskadiko ekintzaileen potentzialaren inguruko bigarren txostena
2006-10-25 02:00Eusko Ikaskuntzak, Deustuko Unibersidadeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) ‘Global Entrepreneurship Monitor. Comunidad Autónoma del País Vasco. Informe ejecutivo del 2005’ izeneko ikerketa-proiektua aurkeztuko dabe Bilbon, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultadean. Proiektuaren helburua Euskadiko ekintzaileen jarduera konkretua ezagutzea da.
Eusko Ikaskuntzak, Deustuko Unibersidadeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) ‘Global Entrepreneurship Monitor. Comunidad Autónoma del País Vasco. Informe ejecutivo del 2005’ izeneko ikerketa-proiektua aurkeztuko dabe Bilbon, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultadean. Proiektuaren helburua Euskadiko ekintzaileen jarduera konkretua ezagutzea da.
Eusko Ikaskuntzako iturriek jakinarazo daben legez, prentsaurrekoan honako honeek izango dira: Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu Ana Agirre Zurutuza, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Javier Retegi, Euskal Herriko Unibersidadeko Ikerketarako erretoreorde Miguel Angel Gutierrez, Deustuko Unibersidadeko Nazinoarteko Hartu-emonetarako erretoreorde Julia Gonzalez Ferreras, Euskadiko GEMeko (Global Entrepeneurship Monitor) zuzendaria eta Ignacio de la Vega Espainiako GEMeko zuzendaria. Julia Gonzalez Ferrerasek proietuak Euskal Autonomia Erkidegoan lortutako emoitzak aurkeztuko ditu. Ignacio de la Vegak proiektuak Espainian lortutako emoitzak aurkeztuko ditu.
Orain dala urte bi jarri eben martxan proiektua Eusko Ikaskuntzak, Deustuko Unibersidadeak eta EHUk. Aurkeztuko daben bigarren txosten honen bidez, Euskadin dagoan jarduera ekintzailea eta joerak argiago ezagutu ahal izango dira.
Ganera, nazinoarteko proiektu honetan parte hartzen daben beste 35 herrialdeekaz konparau daitekez datuak. Txostenean, 36 adituri egindako alkarrizketak eta 2.000 persona ingururi egindako konsultak batzen dira.
Lanak, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta lurralde historiko bakotxeko egoerea deskribiduten dau nazinoarteko testuinguruaren barruan eta atal batzuk aztertzen ditu: ekintzaileen izaerea eta portaerea, negozio proiektuen finantziazinoa, emakume ekintzaileen egoerea, jarduera ekintzailea eta inmigrazinoa, enpresa barrien inpaktu ekonomikoa eta EAEko inguru ekonomiko, sozial eta kulturalaren egokitasuna jarduera ekintzaileak garatzeko, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!