'Egokitasuna hizkuntzearen erabileran'

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Kulturea
BARIKUA, MAIATZAREN 7a 16:00 Harrera eta dokumentazino banatzea. 16:30 Aurkezpena: Esti Izagirre (Mendebalde Kultura Alkarteko zuzendari barria). 16:50 Triptikoaren azalpena: Jesus Mari Txurruka. Lehenengo Ekitaldia Moderatzailea : Manu Ormazabal 17:00 Berbaldia: Iñaki Martínez de Luna: Euskerearen erabilera egokirako gizarte baldintzak. 17:30 Berbaldia: Pello Esnal: Egokitasuna hizkuntzearen erabileran: oinarrizkoak. 18:00 Itaun-erantzunak. 18:10 Atsedenaldia. Bigarren Ekitaldia Moderatzailea: Juan Luis Goikoetxea 18:40 Berbaldia: Asier Larrinaga: Hizkuntza egokitasuna telebistan. 19:10 Berbaldia: Juan Manuel Etxebarria: Euskerearen gaurko ...

Labeleko euskaldunak

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Euskerea berbagai
Ubedako mendilerrotik joan egin baino lehen, azken batean bi aldarrikapen daukaz testu honek: alde batetik, euskaldunok egin behar doguzan euskera gaitasun azterketak ez dirala oso egokiak, bai behintzat barriz aztertu beharrekoak. Beste aldetik, betiko aldarrikapena ekarri gura neuke atzera, erdaldunei egiten ez jaken hizkuntza probaren konparazinoa. Neuk 4. Hizkuntza Eskakizuna lortu gura neuke, baina lehenago aitatutako arazo administratiboaren parte naz. Ez dakit bihar, etzi, urte betera edo Halley kometa barriz agertu aurretik egingo dan itzultzaile izateko oposizinorik Euskal Autonomia Erkidegoan ...

El Abrazo Partido

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Zinemea
Ariel (Daniel Hendler) gaur egungo Argentina nahasi eta dekadentean bizi dan gazte bat da; beraren inguruan dan-dana aldatzen doa, herrialdeak bizi dauan krisialdi sakonean biziraupena zelan edo halan ziurtatu behar dalako. Gorabehera honeen ondorioz, asko Europako jatorria berreskuratu guran dabilz, baina ez euren izakerea edo nortasuna sendotzeko, ezpada helburu burokratikoagoak jadesteko, berbarako Europako paradisura heltzeko aukera emongo deutsen antxina-antxinako nazionalidade bateko pasaportea. Pelikula honek daborduko hain gaztea ez dan Arielen nortasuna eregiteko ibilbidea erakusten deusku, bizitzan guztiz ohikoak diran pasadizo ...

Abusuko denpora-banketxea

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   txutxu-mutxuan
Denpora txekeak Trukaketea eraginkorra izango dala kontroletako, zerbitzu bat beteten dauanari taloi bat emoten jako horretan emondako denporea eta ordu kopuruak egiaztetako; hau da, agiri horren bitartez, tarte bereko zerbitzua jasoteko eskubidea dauka. Txeke horreek hilero-hilero berrikusten dira, emon eta jasotako denporan 20 ordutik gorako alderik ez dagoala konprobetako. Euskal Herrian esperientzia hau nahiko barria dan arren, antzeko esperientziak abian dagoz 80ko hamarkadatik makina bat herrialdetan “Time Dollar” izendazinoaren pean, esate baterako Zeelanda Barrian, Kanadan, Australian edo AEBetan. Bazkiderik gehienak ...

El 7º dia

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Zinemea
Domekako gau ilun baten orain dala 14 urte inguru egoera krudela bizi izan eben Extremadurako herri txiker baten. Anaia bi, eskopetea eskuan eukiela, herri horretako plazara joan eta kalean egozanen kontra egin eben tiro; emoitzea, benetan, bildurgarria izan zan: bederatzi hildako eta hamabi zauritu. "El 7º día" jazoera lazgarri horreek irudikatu baino gehiago horreetan inspiretan da indarkeriaren eta gorrotoaren zuztar ezkutuetan sakondu eta horreen inguruko azterlan interesgarri bat egiteko. Filma ez da sartzen azalpenak emoteko ohiko akatsean, baina ahalegin handiak ...

Gorka Ostolaza Lea Artibain jaun eta jaube

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Bertsolaritzea
Maiatzeko finalak Kontuak holan, maiatzean zehar ezagutuko doguz eskualdeetako txapeldunak zeintzuk diran. Hemen dozue egutegia: Busturialdea: maiatzaren 8an, Gernikako Elai-Alai aretoan, 17:00etan. Bertsolariak: Amaia Jauregizar, Amaia Uribe, Onintza Enbeita, Ander Elortegi, Anertz Muniategi, Iker Belaustegi, Xabier Enbeita eta Jon Rementeria. Enkarterri: maiatzaren 15ean, Muskizko Kultur Etxean, 19:00etan. Arratia: maiatzaren 16an, Zeanuriko Kultur Etxean, 18:30etan. Bilboaldea: maiatzaren 21ean, Basauriko Ibaigane Kultur Aretoan, 19:30etan. Ipar Uribe: maiatzaren 22an, Getxoko Andres Isasi musika eskolan, 19:00etan. Durangaldea: maiatzaren 29an ...

Estadu Batuak Irakeko laberintotik urten ezinik

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   eretxia
Argi dago, nire ustetan, Estadu Batuetako gobernuak ez ebala ondo pentsau zeintzuk izango ziran gerrearen ondorioak. Ezin da ukatu gaur diktadore basati bat gitxiago dagoala munduan, baina lan handiak dagoz oraindino egiteko pakea Iraken benetakoa izan daiten. Estadu Batuak, konturatu barik, laberinto bihurrian sartu dira. Ez eben ondo pentsau non sartzen ziran, zein zan egoerea eta zelan konpondu Irakeko arazoak. Pekatu horren penitentzia uste baino gogorragoa izango dala eguneroko albistegietan ikusten dogu. Iñaki Atxutegi

New Yorkeko Eusko Etxeak http://www.EENY.org abiarazo dau

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Euskaldunak munduan
Luis Foncillasesn esanetan, EENY webgunea ez da gune politikoa ezta politikea egiteko gunea be; gure herriaren alde ona eta positiboa ezagutarazotea da asmoa baina horrek ez dau esan gura politikako barri interesgarriak baztertuko doguzanik edo politikea gauza txarra dala pentsetan dogunik. Igaz New Yorkeko Eusko Etxeak 90. urteurrena ospatu eban eta orduan Foncillas jn.ak adierazo eban zeozelan euskal kulturearen erreferentzia izatea lortu gura dabela New Yorken eta egunkari elektroniko jaiobarria beste pausu bat da konpromiso edo asmo horretan; jakina ...

Patxo Telleriarentzat euskerazko egile onenaren Max Saria

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Kulturea
Sariak jasokeran, Animalario Taldeko Guillermo Toledo, Alberto San Juan eta Andres Limak eskerrak emoteaz gan, idatzi bat irakurri eben Madrileko martiaren 11ko atentaduak gogoratuz. Gerrea danon etxeetan lehertu zala eta bonbak bardin joten dabela Bagdaden edo Madrilen adierazo eben; urruneko gerrarik ez dago, danok nahasten gaituan gerra bakarra baino. Joan Manuel Serrat musikariaren doinuak tarteko, Max Sarien VII. Galan aurreko edizinoetan baino giro hobea izan zala esan daiteke eta gerrearen kontrako eretxi eta jarreren erakusleku be izan zala. Bizkaie!

Hego-ekialdeko ugartean (III)

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Bidaide
Heriotzearen inguruko bizimodua Timorren atzera eta aurrera ibiltea gogorra da. Azpiegiturarik ia-ia ez dago eta garraioak oso txarrak dira. Berbarako, hamalau bat ordu behar dira Bili eta Kupang arteko 200 kilometroak egiteko. Bidaiarien artean, geugaz batera txarri bat, zenbait oilo eta kakarraldo ugari joiazan. Bape duda barik, ez zan izan gure bizitzako bidaiarik ederrena. Balin, 60 eguneko abenturearen ostean, deskantsua hartzea erabagi genduan; Ujung Pandang, Sulawesiko uriburura hegazkinean joan ginan. Gure asmoa heriotzea oinarri dauan Toraja kulturea ezagutzea zan, geureagaz ...

Buenos Aires eta Tangoaren kaleak (II)

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Euskaldunak munduan
Buenos Airesera heldu gara, edo Baires-era, hemen esaten deutsien moduan. Entzun izan doguna bete da: uriak Europako urien antza dauka. Halan da be, Buenos Aires argentinarra da batez be. Tangoa hemen sortu zan eta usaindu egin zeinke ia. Musikea eta jantzea hemengoena baino ezin zan izan. Carlos Gardel Frantzian jaio arren, kantetako eukan modu ederragaz Argentinako giroa suspertu eban. Berak kantau ebazan oraindino ezagunak diran kantak, eta Buenos Aires hain ondo azaltzen dabenak. Tangoa nostalgia da, bihotzeko mina, galdu danaren ...

Ume eta nerabeen artean ahozkotasuna indartzeaz (II)

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Euskerea berbagai
Halanda ze, jakintza arlo bakotxean hizkuntzea erabilita landu beharreko testu muetak (ahozko testuak barruan dagozala) identifikau, batu, sailkatu eta landu ahal izateko bideak egin beharko dira. Era honetara, Hizkuntza arloko beharginen arteko lankidetzea ganerako jakintza arloetako beharginen ekarpenakaz buztartu ahal izango da, efektu biderkatzailea euki daian. Eskolea ez da bakarrik ikasgelea eta ezinbestekoa da arlo akademikoaz ganera ikaslearen beste bizitza esparruetan be eragitea euskerea indartzeko eta zabaltzeko. Bada, gela barruan landu beharrekoaren osogarri, eskolaz kanpoko esparruak, eskola barruan ez doguzan ...

Euskerazko liburuen udabarria

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Kulturea
Azkenik, Utriusque Vasconiae argitaletxeak Ur Apalategiren Gure Gauzak SA liburua argitaratu dau. Zazpi urte narratibazko lanik plazaratu barik pasau ostean, euskal literaturgintzan oinarritutako nobela baltz bat ekarri deusku oraingoan. Eta gogoratu, ganera, Erein argitaletxeak Pako Aristiren Urregilearen orduak gaztelaniara itzuli barri dauala, Jose Luis Padrónen eskutik: Las buenas palabras izenburua ipini deutsie. Ereinek jakinarazo deuskunez, Liburu Egunerako ez, baina maiatzeko lehenengo asterako liburu barri bi argitaratzeko asmoa dauka: batetik, Karlos Linazasororen Mendekuaren graziaz ipuin liburua eta, bestetik, beste zarauztar gazte ...

Almendra eta esne-krema kopea, arroz prijidu eta oliba-orio espumeagaz

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Jan edanak
Osogaiak (lau lagunentzat)  200 gr. almendra hautsa.  125 gr. esne.  3 gr. gatz.  20 gr. arroz prijidu.  200 gr. oliba-orio  Berakatz-atal bat.  Gindila zati txiki bat.  50 gr. esne-gain edo esne-tela. Zelan egin Lehenengo almendra kremea landuko dogu eta horretarako kazulatxu baten almendra hautsa, esnea eta gatza ipiniko doguz. Irakiten dauanean eta behin almendrea ondo deseginda dagoanean, kopatxuetara botako dogu nahastea, erdiraino betez, arroz prijidu eta oliba-orio espumearentzat lekua itxiz. Kopatxua hotzitzen ...

Espainiako ardao konsumoaren 2003ko datuak

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Jan edanak
Beste alde batetik, etxeetako konsumoak gora egin eban % 3,7, baina ez aurreko datua konpensetako beste. Dirutan ardao honen fakturazinoa 1.198,22 milloi eurokoa izan zan, aurreko urtean baino % 0,16 gitxiago. Mahaiko ardaoei jagokenez, ardao konsumoaren % 66,6 ordezkatzen dabe eta azken urteotako beheranzko jokerea nabarmendu behar da. 2002an personako 19,7 litro konsumidu baziran, 2003an 18,8 litro izan ziran. Ardao mueta honen prezioak be behera egin eban % 0,8an hain zuzen be. Bataz beste 1,15 ...

Kaleko kondairak

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   txutxu-mutxuan
Planteamentua, bilbea eta amaierea Oso ugariak izan arren, kaleko kondairak berehala ezagutu daitekez. Narrazino itxia daukien kontakizunak dira, planteamentu, bilbe eta amaierearen egitura klasikoari jarraitzen deutsielako. Istorioaren barruan nahiko elementu zantarrak izaten dira eta, kasu askotan, mezu xenofoboak edo arrotza dan guztiari bildurra adierazoten dabenak. Arabiarraren eta Koka-kolearen istorioaren modukoak dira edo txinatar jatetxeetan dagozan katu urritasunaren zurrumurruen ingurukoak. Ahoz aho zabaltzen dira eta azkenengo sasoian mezu elektronikoz be bai. Eta sarritan oso eraginkorrak dira eta persona guztien belarrietara heltzen ...

Imagining Argentina

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Zinemea
"Imagining Argentina" maitasun istorio batetik tiraka abiatzen dan thriller politiko bat da, Argentinako errukibako diktadura gordinean girotua. Carlos Rueda (Antonio Banderas) Buenos Airesko ume antzoki baten zuzendari arduratsua eta gogotsua da. Argentinako diktadura kriminalak Carlosen andrea bahituko dau; izan be, Cecilia izeneko kazetari honek artikulu bat idatzi dau zibilen desagerpenak salatuz. Carlosek eta beraren alabeak ez dabe etsiko eta Ceciliaren bila hasiko dira. Horixe da gitxi gorabehera film honen abiapuntua, thriller etxurea hartzen dauana, baina, egoereak agintzen dauanari jarraituz, dramatik ...

El principio de Arquimides

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Zinemea
Sonia (Marta Belaustegi) moda munduko goi exekutibo arduratsua da, seme gaztetxu eta gizonagaz egoteko ia astirik ez daukana. Rocio (Blanca Oteyza) Soniaren auzokide eta laguna da, maila profesionalean ondo preparauta dagoana, baina suerterik ez eta beti ibilten izan da behin-behineko beharrak beteten. Bakotxak besteak daukana gura dau. Soniak lasaitasuna behar dau semeagaz eta senarragaz egoteko eta Rociok gizarte-onarpena eta independentzia ekonomikoa behar dauz. Eta horra hor Arkimidesen printzipioa, izan be, flotetea edo ez flotetea ez da materiaren ezaugarrien ondorio hutsa ...