Zinea  IV. urtea // 113. zenbakia

“Hable con ella” hamarkadako pelikularik onena da, Time aldizkariaren ustez


Joseba Terreros

Time aldizkari estatubatuarrak adierazo dauenez, “Hable con ella” Pedro Almodovarren pelikulea da hamarkadan egin dan filmik onena. Richard Schickel eta Richard Corliss zinema-kritikari ezagunek azken 9 hamarkadetako filmik onenak aukeratu dabez.

“Metropolis” (1927) Fritz Langen filma 20ko hamarkadako pelikula onena dala uste dabe, eta “Dodsworth” (1936) William Wylerren lana 30ko hamarkadako onena. “Citizen Kane” (1941) Orson Wellesen pelikulea 40ko hamarkadan filmatutako lanik ederrena dala pentsetan dabe kritikariek. Ganera, “Ikuru” (1952) Akira Kurosawaren pelikulea 50ko lan guztien artetik bereiztu dabe.

Zerrendan agiri diran beste beharrak ondoko honeek dira: “Persona” (1966) Ingmar Bergmanen filma, “Chinatown” (1974) Roman Polanskiren pelikula; Krysztof Kielowskiren “Decalogue” (1988) eta “Pulp Fiction” (1994) Quentin Tarantinoren pelikulea.

Time-ren eretxiz, “Hable con ella” film apurtzailea da, eta Almodovar zuzendari eta gidoilari bikaina. Film horri esker, Mantxako zuzendariak karrerako bigarren Oscarra irabazi eban, gidoirik onenaren saria jadetsiz.