Euskaldunok munduan  IV. urtea // 113. zenbakia

Argentinako presidente izan zan Arambururi omenaldia


Iratxe Ormatza

1955etik 1958ra Argentinako presidentea izan zan Pedro Eugenio Aramburu.
Argentinar askoren antzera, bera be euskaldunen oinordekoa zan. Juan Domingo Peron presidentearen kontrako iraultza militar baten ostean ailegau zan Aramburu gobernura. Aramburu bera jenerala zan, estaduko armada nagusiaren buru. Agintera ailegau eta hiru urte geroago hauteskundeak egin ebazan hurrengo presidentea aukeratzeko. Arturo Frondiz izan zan irabazlea.

‘Union Democratica Argentina’ eta ‘Agrupación Cruzada Conservadora’ alkarteek
omenaldia egin deutse oraintsu, hil ebenetik 35 urte bete diranean. Aramburu
1970eko bagilaren lehenengo egunean hil eben, egun bi lehenago bahitu eta gero. Bera izan zan modu horretan hil eben lehena, baina ez azkena. Izan be, 70eko
hamarkadan indarkeria herrian zabaldu zan eta lagun ugari hil ebezan.