Musikea  IV. urtea // 113. zenbakia

Al Foster bateria-jole mitikoa Zarauzko Nazinoarteko VI. Jazz Mintegian


Nazinoarteko mintegiak mundu mailan ospe handia dauen izar bat konbidatzen dau urtero. Aurtengo edizinoak Al Foster Quartet taldea konbidau dau, Al Foster bera baterian dala, Kevin Hays (pianoa), Eli Degibri (saxoa) eta Doug Weiss-egaz batera.

Alderdi akademikoaz ganera, kalean hainbat emonaldi eskainiz jazza edade guztietako jenteari hurreratzea da jaialdiaren helburua eta hori lortzeko gogoagaz, Al Foster Quartet, Victor de Diego Group, Gonzalo Tejada "Special Trio", Mac Jeara's Band, ikasleen comboak, mintegiko big-band eta irakasleen kontzertu batek osotzen dabe jazzaren proposamen erakargarria.

Bizkaie!

Al Foster bateria-jole mitikoak eskainiko dauen ikasgaia izango da Zarauzko Nazinoarteko VI. Jazz Mintegiaren erakargarritasun nagusia. Ganera, jazz akordeoi ikastaroa da garagarrilaren 25etik 30era bitartean egingo dan mintegiko barrikuntzetako bat. Jaialdiaren antolakuntzaz arduratzen diranek 125-130 ikasle ingururen parte-hartzea espero dabe, eta izena emoteko epea bagilaren 12an amaitzen dala gogorarazo dabe.

Iñaki Salvador piano-jolea buru dala, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia arduratuko da hirugarren urtez jarraian mintegiko zuzendaritza pedagogikoaz; egituraketea ondokoa izango da: hiru jazz maila (hasierea, erdi maila eta aurreratua), bi ikastaro (jazz akordeoia, konposizinoa eta jazz moldaketea), eta Hari-Instrumentuentzako Musika Moderno eta Inprobisazino tailerra.

Zarauzko Udaleko Kultura Sailak abian jarritako kultur ekitaldi honetan ohikoa dan lez, nazinoarte mailan oso ospetsua eta izen handikoa dan irakasleria izango da. Gauzak holan dirala, aurten, ondokoak izango dira, besteak beste: Al Foster (bateria), Ana Finger (ahotsa), Bob Sands (Big Band), Didier Ithursarry (akordeoia), Doug Weiss (kontrabaxua), Eli Degibri (saxoa), Guillermo Klein (konposizinoa eta moldaketak), Jackie Berecochea (tronpeta), José Agustín Guereñu (baxu elektrikoa), Joaquín Chacón (gitarra), Kevin Hays (pianoa), Oriol Saña (hari-instrumentuak), Joan Diaz , Victor de Diego eta Xavier Fort (hasiera eta erdi mailako jazza).