Sarean  IV. urtea // 113. zenbakia

Trivial txapelketea on-line


Atxapunte

Danok olgau dogu nonoiz Trivialera. Hainbat gairen inguruko galderak, aukeren artean erantzun bakarra, koloreko fitxak, eskumarantz ala ezkerrerantz egingo dogun erabagi beharra... Bazkalostean edo arratsalde euritsuetan denporea pasetako erabili dogun jokoa aspaldi dago Sarean. Kontua da orain txapelketea antolatu dabela.

Joko tradizionalaren arauei jarraituz, milaka lagunek jokatu ahal izango dabe aldi berean eta euren artean lehiatuko dira. Maiatza eta bagila bitartean, zaletuek euren neuronak astindu beharko dabez kultura orokorraren inguruko itaunei erantzun zuzena topetako. Kontua da aurkariak lau, bost edo dozena erdi izan beharrean, milaka dirala. Horrek zeozelako emozinoa emoten deutso jokoari baina finalerako bidean estropozu egitea errazagoa da.

Antzeko kasua izan zan orain urte batzuk Monopoly jokoagaz. Kultura orokorreko galderak izan beharrean, finantzen inguruan asko jakin behar da joko honetako onenen artean onena izateko.

Hamazortzi urtetik gorakoa izatea nahitaezkoa da Trivial on-line txapelketan parte hartzeko. Izena emon behar da eta izen bakotxagaz astean behin jokatu ahal izango da. Bitartean, hobetu ahal izateko gunea erabili leikie parte-hartzaileek.

Irabazleak merezidutako saria lortuko dau: bi lagunentzat Kanadarako bidaia.