Hiztegia.net, hiztegi danak klik batean
2004-05-07 00:00 sarean
Euskarazko hiztegi erabilienak eta hain ezagunak ez diran beste batzuetarako bideak jasoten ditu guneak: Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, Euskara-Katalana hiztegia, Euskara-Estoniera, Euskara-Okzitaniera, sinonimoenak...; klik bakarra egin beharko dogu hemetik aurrera hiztegi entziklopedikoetara eta gai zehatzen ganeko hiztegi eta glosarioetara ailegetako. Klik bakarra eta, ganera, batetik bestera errez pasau ahal izango gara. Euskarazko hiztegiez gan, oso erabilgarriak diran Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak be dagoz gunean.
Corpusak be badauka bere txokoa eta laburdura eta akronimoaekaz osotutako hiztegiez gan ...
Argazkiak buruan eta ordenagailuan
2004-05-07 00:00 sarean
Bizitzan zehar pasetan jakuzan gauza garrantzitsuak buruan gordeta eukitea izaten da onena, baina denporeak aurrera egiteagaz batera, memoriak txarrera egiten dauala garbi dago. Horregaitik ba, gogoratu beharreko momentu horreetan argazkiak ataratea izaten da normalena. Ganera, badagoz inok aginduta egongo balira legez, derrigorrezkoak diran ohitura batzuk be: Parisen, Eiffel Torrea atzean daukagula...klik!; New York-en, Askatasunaren Estatuagaz...klik!; umea, lehen urtebetetze egunean kandeleari putz egiten dagoala...klik!; Nork ez daukaz etxeko albumean holako argazkiak? Ba, gero eta jente gehiagok. Izan be ...
A ze parea!
2004-05-07 00:00 Kulturea
Manuel Hidalgoren nobela batean oinarrituta, Karlos Paneraren eskutik 'A ze parea!' antzezlana estreinauko da apirilaren 19an eta 20an Bilboko Bilborock aretoan. Patxi Ugalderen laguntzinoagaz euskeratutako bersino honetan Maria Dondiz, Andoni Agirregomezkorta, Katrin Schlegel eta Asier Ormaza aktoreak ibiliko dira antzezpen lanetan, Maskarada Taldekoak danak be.
Umorea dago obrearen oinarrian, batez be bikotearen artean egoten diren tirabiren ganean sortzen diran egoerak daukazalako kontagai. Komuneko papela nork kanbiau, oporretan nora joan, gauean parrandan urten edo etxean geratu...; horreek dira antzezlanean jorratzen diran ...
Euskaldunok mendian
2004-05-07 00:00 Euskaldunak munduan
Udabarrian denpora ona egon arren, giroa, barriz, ez dago bare Nepalen. Gerrilla maoristearen eta armadearen arteko burrukak edonoiz eta edonon dagoz, eta tensino handia sortarazoten dabe. Egoerea holan ba, gatx egiten da bertan egoteko eta mendira igoteko baimena jasotea, baita egonaldia bera be. Aurten, Nepalgo Turismo Ministerioak 40 baimen emon dauz, munduko 19 herrialde desbardinetako jenteari. Mendizale gehien Everesten egongo da, eta mendi hau igoten hiru euskaldun saiatuko dira: Joseba Sanz bilbotarra, Jon Goikoetxea ibartarra eta Iosu Feijoo gasteiztarra. Azken ...
Nicotina
2004-05-07 00:00 Zinemea
Ez da aparteko filma. Komediari jagokozan osogaiak hartuta be, atal honetan be ez da lar argia. Scorsese eta Quentin Tarantinoren moduko zinegile ezagunei hartutako maileguek, ganera, ez deutsie laguntzen. Martin Salinasen gidoiak buztartu dauzan egoerak atseginak, desatseginak eta batzuetan, barregarriak be izaten dira, beste barik. Edozelan be, “Nicotina” lasaitasun handiz ikusi daiteken pelikula bat da. Hugo Rodriguez-en bigarren film luze hau igesbiderako zine aproposa da.
Merituen ganean berba egiten hasten bagara, Mexikoko zinearen urregorrizko mutila, Diego Luna, aitatu behar da ...
Taking Lives
2004-05-07 00:00 Zinemea
FBIko ikertzaile bikain batek, Illeana Scott (Angelina Jolie) agente bereziak, ez dauka aparteko konfiantzarik hiletak argitzeko ohiko tekniketan. Beraren metodoak psikologiaren eta jokabideen azterketa zehatzetan oinarritzen dira, ez dira bape konbentzionalak, baina bai guztiz eraginkorrak. Agente honen gaitasunaren jakitun egonda, Quebec-eko Montrealeko polizia buruak deitu behar izango deutso, serieko hiltzaile bati arrastoa jarraitzeko.
Irakurri dozuenez, argumentua ez da lar originala, baina bai guztiz egokia protagonisteak kamerearen arretea eten barik bereganatzeko. Estadu Batuetan produzidu ohi diran ekintza film horreetariko bat da ...
Hego Euskal Herria estaduaren buruan ongizatearen parametroetan
2004-05-07 00:00 txutxu-mutxuan
Kultur desbardintasunak
Eskolaratze tasen kasuan, alde handirik egon ez arren, oso egoera desbardinak ikusi daitekez hezkuntza eta kultur maileari jagokonez. Hego Euskal Herriaren adierazlea Espainiako batez bestekoa baino % 36 handiagoa dalako. Daturik apalenak, ostera, Gaztela-Mantxan eta Extremaduran daukiez, horreen adierazleak batez bestekotik % 24 beherago dagozalako.
Astialdi, kultur eta hezkuntza aukerarik handienak, barriz, Kataluniako herrialdeetan dagoz, bai Katalunian bertan bai Balear Irletan. Arlo honetako eskaintzarik apalenak, barriz, Andaluzian, Galizian eta Murtzian topetan dira.
Azkenik, biztanleriaren hazkundeari jagokonez, Hego Euskal Herriak modu ...
Euskal Herria mugarik barik
2004-05-07 00:00 Euskerea berbagai
Azkenean, hainbesteko zaletasun eta gogo artean, Euskal Astea sortzeko ideia be euki eban baten batek. Zortzi egun euskeraz bizitzeko, euskerea ezagutzeko eta Euskal Herria Montrealera hurreratzeko. Michel Usereauk eta Charles Martinek euskal musikeari buruzko berbaldia emon eben; Richard Bourhisek 2001eko inkesta soziolinguistikoa aztertu eban; Daniel Turp, Zuzenbideko irakasle eta Parti Québécoiseko diputadu eta kanpo hartu-emonetarako arduradunak Euskal Herriaren eta Quebecen arteko hartu-emonez eta antzekotasunez berba egin eban. Esan beharra dago horreez ganera, ezinbestekoa izan dala bi urteetan kanpoko ikasle euskaldunen ...
'Dbkatuak'. Nok
2004-05-07 00:00 Musikea
Taldean batu diran lagunak beste talde batzuetan jardundakoak dira; lekeitiar bakarra Paul Erdozia da eta ganerakoak gipuzkoarrak, nafarrak eta kataluiniarrak dira, Podri eta Laia abeslariak, Joseba, bajua, Gusa, kitarra jolea, Juanmi, kitarra jolea eta Paul, bateria.
Paul, Etsaiak taldea desegin eta gero, Amorotoko baserri batean daukan Musikorta estudioan hasi zan beharrean, kantuak sortzen. Taldekide guztiakaz, barriz, 2003ko abuztuan hasi ziran bete-betean. Durangoko Azokarako, kantu bakarreko single bat atara eben eta ordutik gurago izan dabe taldea sendotu, gauzak behar dan moduan ...
Araba Euskaraz 2004: ‘Uzta hartu, uztartuaz’
2004-05-07 00:00 Kulturea
Bastidako Ikastolan orain 25 urte hasi ziran umeak ikasten. Sasoi haretan, 7 ikasle egozan, haur eta lehen hezkuntzan. Gaur egun, barriz, 130 baino gehiago dira, baina eraikinak bera izaten segiduten dau. Horregaitik ba, Araba Euskaraz Jaialditik atarako daben diruagaz ikastola barria eregi eta edegiteko asmoa daukie antolatzaileek.
Egitasmoak ez jakez falta Bastidako Ikastolakoei. Arabako Errioxako produktu ezagunenean oinarrituko dabez dirua atarateko salmentak: ardaoan hain zuzen be. Ganera, erropak eta bestelakoak be salduko dabez. Holako eta bestelako kontuen ganean informazino gehiago ...
2003: Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (II)
2004-04-30 00:00 Bidaide
Mendebaldeko Timor
Mendebaldeko Timorreko esperientzia ederragaz gozau ostean, gure planetako herrialderik gazteenera egin genduan salto, Ekialdeko Timorrera hain zuzen be. Informazino larregi ez geunkan herrialdeak bizi eban egoeraren ganean baina bagenkian azken aldian sekulako saltsea izan dala bertan: portugaldar koloninazinoa, japoniar eta indonesiarrek egindako hilketak edota estadu barriaren eraketa ekarri eban 1999an hasi eta 2002an amaitutako independentziarako prozesua.
Herialdea ia-ia hondamendi egoeran topau genduan, pobrezia gorria eta herritar gehienen artean bizirauteko benetako arazoak ikusi genduzan. Ekialdeko Timor basamortu baten erdian ...
Olatz Arrieta: 'New Yorken bizkaierea entzuten dot gehien'
2004-04-30 00:00 BarriketanTonetti, Bilboko Casilda Iturrizar parkean eskulturea daukan pailazoa
2004-04-30 00:00 Kulturea
Jose Villak ezin izango eban jazoera hori ahaztu, baina zoriontasuna eta irribarrea erregaletan segidu eban urte bat gehiago. 1983ko uriolen ostean, Bilbon, bere ikuskizunaren erdian, pailazoa konturatu zan ikusleak apur bat motel egozala, amatauta legez. Nolo anaiaren heriotzea be hur egoan, eta beharbada horregaitik izango zan. Tonettik, baina, oihu egin eutsien: “Egin barre danok, egizue burruka orain arte legez, herri berezi baten parte zarie-eta, neurea legez sentiduten dodan herria”. Jentea aulkietatik altzau eta txaloka hasi jakon, zoratzeko puntuan. Tonettik omenaldi ...
Iguazuko ur-jauzietan (I)
2004-04-30 00:00 Euskaldunak munduan
Iguazuko ur-jauziak dagozan parkera joan gara. Iguazu ez da Amazonia, baina landaredia ugaria da, emonkorra, berde-berdea. Lurra landarez estalita dago. Brasiletik datozen Parana eta Iguazu errekek bat egiten dabe ur-jauzietan, eta batera doaz Rio de la Plataraino. Errekak zabal-zabalak dira eta hainbat ur-jauzi dagoz. Tupi-guaraniz, Iguazuk ur handiak esan gura dau, eta halan da. Ur-jauziak ikusteko hiru ibilbide egin dabez. Guk, goiko ibilbidea hartu dogu lehenago. Balkoiak eregi dabez ur-jauzien ganean eta ez dago metro bat baino gehiago gure hanketatik ...
Zisjordaniako hormatzarraren aurretik, hiru urteko alanbradak
2004-04-30 00:00 txutxu-mutxuan
Presondegi geografikoak
Azkenenengo hiru urteetan jazotakoaren ikurrik gogorrena aukeratu behar izango balitz, palestinarrek, duda barik, kontrol militarren ezarpen eta hormatzarraren eraikuntzea aukeratuko leukie. Garagarrileko txosten baten, OCHAk (Nazino Batuen larrialdietarako laguntzearen erakunde koordinatzaileari jagokozan sigla ingelesak), personen mobimentu libreak galazoten dauzan 396 kontrol zenbatu ebazan Zisjordaniako iparraldean baino ez.
Israelgo ejerzitoak erabilitako terminologiari segiduz, ideia eta asmoa da palestinarrak “kartzela geografikoetan” bizitzea. Kokaleku zehatz horreetan bizi behar izateak gizartearen goitik beherako eraldaketea ekarri dabe; astoak eta gurdiak ostera be agertu ...
Euskal Herri osoko eskola umeentzako lehenengo Bertso Paperen Lehiaketeak baditu daborduko irabazleak
2004-04-30 00:00 Bertsolaritzea
Azkenik, D kategorian (DBHko 3. eta 4. mailak), Arrate Illaro Etxeberria Leioako Betiko Ikastolakoa izan da irabazlea; horretarako, bere pentsamenduak eta sentipenak azaldu ditu gauez mendian galduta eta bakarrik egoala. Bigarren postua Silvia Etxanizi jagoko, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolakoa eta hirugarrena hutsik adierazo dau epaimahaiak.
Euskal Herri osoko ganerako ikastola eta ikastetxeen artean ondokoek be hartu dabe parte, besteak beste: Geroa (Getxo), Begoñazpi (Bilbo), Loinazpe (Beasain), Luis Ezeiza (Eskoriatza), Urreta (Galdakao), Fabian Legorburu (Laudio), Ikasberri (Azpeitia), Urretxu (Zumarraga), Altzaga (Erandio ...
Ume eta nerabeen artean ahozkotasuna indartzeaz (I)
2004-04-30 00:00 Euskerea berbagai
Eta orain irakurle batek baino gehiagok esango deust, besteren artean, ikasleeakaz debateak egiten dituala edota antzerki saioak antolatzen dituala, askotariko gaiak hartuta ikasgelan azalpenak ahoz emoteko eskatzen deutsela ikasleei, galdera eta erantzunetarako tartea egoten dala eta abar. Halanda be, holakoak egin arren, mailen arabera ahozko testu mota desbardinak egituratuta, sailkatuta eta sistematikoki lantzeko preparauta ete daukaguzan da kontua, eta ez egiten doguzan ala ez. Era berean, askotariko ahozko testuak zelan produzidu ahal dabezan erakusten ete deutsegu ikasleei? Ze, heldulekurik eskaini ...
Lehenengo kristinauak Euskal Herrian
2004-04-30 00:00 Antxinakoak Geurera
Baina kristinautasunaren ideia horreek, herrian zabal eta ondo errotuta ziran beste sinesmen eta pentsakera batzuekaz topau ziran eta mundua aitzeko bi ikuspegien arteko “burrukan”, Kristinautasuna nagusitu zala esan geinke baina aurreko mendeetan indarrean egozan beste sineskera horreen hainbat ezaugarri hartuta. Holan ba, suak bere lekua hartu eban kristinauen ospakizunetan, antxinako kromletxak jentilakaz batzen dira eta horreen desagertzea Kixmi edo Jesukristoren etorrereagaz. Bardin ipini geinkez beste hainbat adibide, eta gaur egun Eleiza Katolikuak ospatutako jai guztietan topau leitekez aurrreko jai ez ...
Rapea amerikar saltsan
2004-04-30 00:00 Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzat):
- 800 gr. rape
- Kipula bat.
- Piper gorri erdi bat.
- Tomate heldu bat.
- Azanori bi.
- Baso erdi tomate saltsea.
- 2 dl. orio.
- Berakatz atal bat.
- 1dl. Cognac.
- 100 gr. langostino- edo zigala-buru.
- 1 l. ‘Fumeta’.
- 100 gr. gurin.
- 20 gr. urun.
Zelan egin
‘Fumeta’ egiten hasiko gara. Horretarako arrain hazurrak, orioa, gatza eta ura erabiliko doguz. Dana surtan ipini eta hogei minututan eginda dago. Gero, gorde egingo dogu.
Bigarrenez, lapiko batean orioa berakatz txikituagaz ipinten da. Berakatzak gorritzen ...
Elikagai Funtzional batzuk (II)
2004-04-30 00:00 Jan edanak
Gure inguruan salgai dagozan Elikagai Funtzionalak
Esnea
·Kaltzio, Bitamina A eta D bitamineagaz aberastutako esneek gure hazurrak egoera onean mantentzen laguntzen deuskue, batez be, edadeko personei eta menopausia ostean dagozan andrazkoei.
·Omega-3 koipeakaz aberastutako esne gaingabetu edo deskrematuek gaixotasun kardiobaskularrak ebitetan laguntzen deuskue; gehienbat euren dietan arrain urdin nahikoa jaten ez daben personei.
·Esne gaingabetuen kasuan mantenugai bat gehitu beharrean kendu egin jake, koipea hain zuzen be, eta honegaz batera kolesterola eta A eta D bitaminak. Esne mota horreek gaixotasun ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1799
1800
1801
1802
1803
1804
1805
1806
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...