Ardaoaren onurak osasunerako
Europar ikerketa batzorde batek ikerketea egin dau gizakiakaz eta emoitzek eurek erakutsi dabe ardaoaren ezaugarri onuragarrien ganean eginiko hipotesiei onarpen zientifikoa eta enpirikoa falta jakela. Ikerketa hau hiru urtetan egin da eta Bartzelonako Clinic ospitaleak koordinat dau. Bertan, Frantzia, Italia eta Britainia Handiko instituzinoek parte hartu dabe. Horreez ganera, Elikagai eta Ardaoen ikerketarako Fundazinoak (FIVIN) be lagundu dau.
Ikerketa honen ondorioei jagokenean esan behar da gaur egun, neurriz edan ezkero, ardaoaren eta beste edari alkoholiko batzuen ezaugarri babesleak onartuta dagozala (30 gm. alkohol egunean gizonezkoa bada eta honen erdia, 15 gm., emakumezkoa izanda).
Onurak modu zientifikoan dagoz ikertuta. AEBetako Kardiologia Batzordeak onartua dauka edari alkoholikoak neurriz konsumidu dabezanen artean bihotzekoak jota gaixotzeko arriskua % 30 edo % 40 bajuagoa dala inoiz edaten ez dabenen artean baino. Horrezaz ganera, neurrian egindako alkohol konsumoak zirkulazino koronarioan eragin babeslea daukala be erakutsi ahal izan da.
Bestalde, gaur egun daukaguzan datuek dinoe ardaoaren eragin babeslea beste edari alkoholikoena baino handiagoa dala, etanolaren beraren osogaiak eta polifenolak daukazalako. Izan be, ardaoaren polifenolek LDL kolesterolaren joera oxidatiboa ebitau eta, ondorioz, arterioesklerosia atzeratzen dala erakutsi da.
Beraz, ardaoa elikagaitzat hartu behar da eta elaborazinoan ezaugarri organoleptikoak nabarmendu behar dira. Izan be, epe laburrera leitekeana da botilearen etiketan ardaoaren osogai polifenolikoa agertzea, konsumitzaileak ardaoaren polifenolen ‘ezaugarri medizinalak’ kontuan hartzeko.
Imanol Sarasola,
enologoa
Antxina-antxinatik, ardaoa herri askotako oinarrizko elikagaia izan da, batez be Mediterraneo aldean. Era berean, antxinatik esaten da ardaoa, beti be neurrian edaten bada, onuragarria dala osasunerako. Halanda be, arazo askoren sortzailea be bada, osasun, familia eta lan arazo askoren eragilea hain zuzen be.
Gehiegizko konsumoaren eragin negatiboa bistakoa izan arren be, gizarteak osasunerako onuragarritzat jo dau ardaoa baina, gehienetan, ezelako onarri zientifikorik barik.
Honen harira, azken bi hamarkadatan hainbat eta hainbat ikerketa argitaratu dira. Ardaoaren konsumoak eta beste edari alkoholiko batzuenak, neurriz beti be, hilkortasuna eta, batez be, hilkortasun kardiobaskularra murrizten dauela erakutsi da. Beste organu batzuentzako be onuragarria da ardaoa.