‘Grand Slam’ lortzekotan
2004-04-23 00:00 Euskaldunak munduan
Egindako guztia gitxi ez bada be, gehiago gura dau orain 43 Bilboko Otxarkoaga auzoan jaio eta Iruñean bizi dan gizonak. Hiru seme-alaba daukaz, 24, 22 eta 15 urtekoak. Honeek hazita egon arte aita ez da mendirik mendi hasi, baina 1998an lehenengo gailurrera igo zanean, ikuspegi desbardina begitandu jakon. Gitxika baina lotu barik kontinente guztietan bidaiatzen hasi zan. Espedizinoak karuak dirala autortzen dau, baina erakunde publiko zein pribatuen diru laguntzinoagaz eta etxean dagoanean egiten dauazan lanetako soldateagaz ‘kapritxoak’ pagetako beste eukiten ...
'Rómpeme con mil caricias, cielo rómpeme'
2004-04-23 00:00 Musikea
Doctor Deseo taldearen 'Rómpeme' birea:
- Apirilaren 30ean, Iruñeako Artsaian.
- Maiatzaren 1ean, Bergarako Jam Aretoan.
- Maiatzaren 7an eta 8an, Bilboko Kafe Antzokian.
- Maiatzaren 14an, Donostiako Zibbido Aretoan.
- Maiatzaren 22an, Gasteizeko Kinvara Aretoan.
- Maiatzaren 28an, Tuterako Noboo Aretoan.
- Bagilaren 5ean, Ondarroako Kafe Antzokian.
- Bagilaren 24an, Galdakaon.
- Garagarrilaren 17an, Valentzian.
Koldo Isusi Zuazo
"Tontatxu"
2004-04-23 00:00 Bertsolaritzea
Doinua: Markesaren alaba
1
– Arrastion, Enkarni.
Pruden etxean dau?
– Gaur be kanpoan dabil,
txokora urten dau;
goxetik eskapata,
berandu ailegau
ta ni beti bakarrik,
hau biximoduau!
2
Gurasoek ninduen
Prudenegaz batu,
"Tontatxu" deitzen eusten
ta ni konformatu;
gizon aberatsagaz
aitak egin tratu,
holan bihurtu nintzan
sueteko katu.
3
– Tontatxu, zu ez izan
horren negartia,
aurretik daukozu-ta
bizitza guztia;
ganera animatu
lei oilotokia,
olgetako ganeaz
badator lukia.
4
– Koloreak atara
deustazuz kolpean,
halandaze gaztea
naz zure ustean… ...
Ekipaje galduaren bila
2004-04-23 00:00 txutxu-mutxuan
Abiadan ibiltearen ondorioak
Aireportuetako beharginek dinoen modura, hegazkinak urteteko ezarritako ordutegiak hain dira estuak, ze erritmo bizi-bizian jardun behar izaten dabe; ganera, biltegietan jente asko batu ohi da.
Aena konpainiak orain dala pare bat urte garbitu behar izan eban Madrilgo aireportuko biltegi bat, osasun arazoak zirala eta. Han danetarik topau eben: hanka ortopedikoak, usteldutako pernilak, hortzordeak, ordenagailuak eta denporearen porasuz guztiz hondatutako bestelako gauzak.
Biltegi horreetan, hainbat beharginek galtzen diran ekipajeak zabaltzeari ekiten deutsie, jaubearen ganeko datu esanguratsuren bat topau ...
Penelope Cruz eta Tom Cruiseren artekoa amaitu da
2004-04-23 00:00 Zinemea
Gaur egun, Cruise “Ezinezko Helburua” filmaren hirugarren zatia preparetan dabil eta Cruz Marokon dago “Sahara” izeneko akzino pelikula bat grabetan.
Edozelan be, zurrumurruek askotan esan daben lez, bien arteko maitasun kontu hau muntaia bat baino ez da izan, Cruisen homosexualtasuna ostentzeko eta modu horretara mito erotiko modura zabalduta daukan irudiari kalte ez egiteko. Horren truke, Penelope Cruzek Holliwood-eko aktore boteretsuenetariko baten babesa jaso dau, eta horrek ikaragarri lagundu deutso zinearen mundu lehiakorrean aurrera egiten.
Joseba Terreros
Girl with a pearl earring
2004-04-23 00:00 Zinemea
Delft, Holanda, 1665ean. Griet gazte eta ederra Johannes Vermeer margolari ospetsuaren etxean sartu da beharrean. Azken horrek, Griet-ek argi eta koloreetarako daukan intuizinoaren jakitun egonda, pinturean eta sedukzinoaren munduan murgiltzen ahaleginduko da. Bien bitartean, Maria Thins-ek, Vermeer-en amaginarrebak, Griet gaztea artistea inspiretako gauza dala ikusita, bien arteko hartu-emonak baimenduko dauz, suhia margolanen produkzino urria handitzeko gauza izan daiten.
Ikusten dan legez, argumentua sano ernagaria da, honako hau edertasunaren bila abiatzen dan kontakizuna dalako. Ganera, pelikulea girotzeko beharrak, eszenografia eta tempusa ...
Bi zutabe gitxiago euskerearen etxean
2004-04-23 00:00 Euskerea berbagai
Andolin 1953ko abenduaren 6an jaio zan Santurtzin. Euskal literaturan lan handia egindakoa, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria be izan zan, baita Euskaltzaindiako partaide azken hiru urteetan. Aralar alderdiko kide be bai, Bizkaian Senadurako aurkeztu zana ganera. Hizkuntzalaritza Orokorraren irakasle titularra zan EHUn, Gasteizko kanpusean. Filologia Erromanikoan lizentziau zan Deustuko Unibersidadean, 1975ean. 1980an, Iowa-ko Unibersidadean egin eban magistergoa Hizkuntzalaritza orokorrean. Doktoregoa, ostera, Californiako unibersidadean Los Angelesen (UCLA), 1986an. Euskararen Aholku-batzordearen kide izan zan 1997tik 2002rarte. Eta hau dana gitxi izango bazan, Andolin ...
Euskalkien erabilerearen ganeko Euskaltzaindiaren adierazpena
2004-04-23 00:00 Euskerea berbagai
Adierazpena
‘Adierazpen honen asmoa da euskara baturako eta euskalkietarako esparru eta joko-arau zehatzagoak ezartzea edo berrezartzea; horreen bitartez euskaldun guztiok eroso eta eraz egon gaitezan egunero euskerea erabilten dogunean. Horretarako, oinarrizko lau abiaburu honeek proposatzen dira:
1.1. Begirunea izatea. Euskeraz berba egiten daben hiztunen egoera desbardinei begirunea zor jake, hiztun horreek euskalkiak erabili nahiz euskera batua erabili. Hortaz, hiztunen artean ez da bereizkeriarik egin behar euran jatorrizko hizkuntzearen ondorioz, euskalkiaren ondorioz edota zuzenean euskera batua ikasi izanaren ondorioz.
1 ...
Justizia, erreformearen beharrean
2004-04-23 00:00 eretxia
Baina ez daigun ahaztu sozialistek be erruaren "zati" bat badaukiela. Gogoratu daigun Alfonso Guerraren esaldi gordina: "Montesquieu hil da". Beste era batean esanda, Estaduko botereen arteko komunikazinoa ezinbestekoa da. Holan, Gobernurako urteten dan gehiengoa islatu egiten da ganerako botereetan, besteak beste epaileen eta fiskalen gobernu erakundeetan. Zelan bermatzen da, orduan, epaileen independentzia?
Ez dira makalak Zapaterok aurrean daukazan erronkak. Baina garrantzitsuenetako bat Justiziaren benetako erreformea da. Ez dot esaten epaile hau edo hori kendu behar danik. Erreformea sakonagoa eta benetakoa ...
Bolivia (V): Uyuniko Gatzagearen inguruak
2004-04-16 00:00 Euskaldunak munduan
Hurrengo goizean goizetik izartu gara: lau ta erdietan. Ingelesak termometroa atara dau kotxeko bentanatik: hamar gradu zero azpitik! Hotzaren hotzagaz ezin izan dau euki denpora gehiago kanpoan benetan zenbat gradu dagozan jakiteko. Gorputza gogortuta daukagu, baina geiserrak ikusteko altzau egin gara. Ia bost mila metrotan dagozan putzu handiak dira eta irakiten dagoz, berrehun gradu baino gehiagotan. Ataraten daben lurruna lainoa baino zarratuagoa da, eta hara jausi ezkero, bero-bero egoteko aukerea eukiko dozu, baina gero ezin izango deutsazu inori kontau!
Kotxean ...
Bizkaiko bertsozale gazte eguna 2004
2004-04-16 00:00 Bertsolaritzea
Aspertzeko tarterik ez
Bertsolari gazteen eguneko egitaraua:
- Goizeko 11:00etan: Triki-bertso poteoa herriko tabernetan zehar.
- 15:00etan: Bertso-bazkaria.
Aurkezle: Xabier Paia.
Bertsolariak: Bizkaiko eskualde guztietakoak.
- 20:00etan: Zaharra Berri Tour (Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Urangaren eskutik).
- 22:30etan: Oliba Gorriak taldearen kontzertua.
- 23:30etan: Etxabe anaiak taldearen erromeria.
Bazkarirako txartelak eguna baino lehen eskuratzea komeni da eta, horretarako, bakotxa bere eskualdeko bertsolari gazteakaz hartu-emonetan jartea da biderik zuzenena.
Bestalde, Bizkaiko bertsozale gazte egunaren aurkezpen ekitaldian, bertsolari gazteek jakinarazo ...
E-postea spametik babestu
2004-04-16 00:00 sarean
Goodmail Systems Inc eta Yahoo! enpresek, euren aldetik, beste bide bat jorratzen dabiz: bialtzen dan e-posta bakotxagaitik dirua kobretea da proposatzen daben bidea. Sistema honegaz internautek eta enpresa batzuk (GKE-ek, dirua irabazteko ez diran enpresek eta antzekoek) doan bialduko dabe e-posta kopuru zehatz bat. Hortik gora, barriz, pagau egin beharko dogu hain garrantzitsua bihurtu jakun zerbitzu horregaitik.
Dana dala, sistema hau Interneten ideiaren kontra joango litzateke, muduko persona danen arteko konekzinoa eta hartu-emon politikearen kontrakoa dalako, eta aditu batzuk zentsurearen ...
Antzerkiaren (eta anai txikerragoen) Nazinoarteko Eguna
2004-04-16 00:00 Kulturea
Antzerkia Alkarrizketea da. Ezin da bakarrik aktuau, basamortu baten erdian: aktuetako, lagun bat behar da, zuri begira egongo diran personak behar dira. Antzerkia Alkartasuna da: batera aktuau behar da”, idatzi eban Boalek, beste gauza batzuen artean.
Baina badago oraindino txikerragoa dan beste anaia bat be, edo arrebea, edo ahiztea, edo nebea: txotxongiloen antzerkia. Aurten, martiaren 21ean, Txotxongiloen Nazinoarteko Batasunak (UNIMA) Finlandiako Sirppa Sivori-Asp aktore eta zuzendariari eskatu eutson nazinoartera zabalduko zan mezua idazteko, Txotxongiloen Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna zala eta:
“Txotxongiloen ...
Tatin tartea
2004-04-16 00:00 Jan edanak
Osogaiak (6 errazinotarako)
Errege sagarra (reineta).
Azukerea.
Ura.
Gaileta-masea egiteko
300 gr. gurin.
300 gr. azukera-hautsa (glas azukerea).
300 gr. arrautza zuringo.
300 gr. urun.
Zelan egin
Lehenengo gaileta-masea egingo dogu, jalgiten itxi behar da eta. Bitartean, katilu baten osogaiak botako doguz, aurreko zerrendako ordena bera segiduz. Hau da, lehenengo gurinea pomada eran botako dogu. Gero, irabiagailuagaz lagunduta, astiro-astiro azukerea gehituko deutsagu; arrautza zuringoa ostean, eta akabuen uruna. Ondoren, hozkailuan itxiko dogu masea ...
Alex Txikon: 'mendian 10 bat litro edan behar dira egunean'
2004-04-16 00:00 BarriketanEslovakia, Danubioko tigrea
2004-04-16 00:00 txutxu-mutxuan
Industriako lanpostuen % 67,2ri eragingo deutso EBren zabalkundeak
Europako Batasunaren (EB) zabalkundea “mehatxua eta aukerea” izango da hemengo ekonomiarentzat. Mehatxua, eskulana «lau bider merkeagoa» dalako Sortaldean. Aukerea, 75 milioi bezero gehiagoko merkatu baten lehiatuko diralako enpresak. Zabalkundearen ondorioak aztertu dabez Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzeak. Dinoenez, EAEko industri lanpostuen % 67,2ri eragingo deutse; inbersinoen % 67,6ri eta esportazinoen % 74,4ri.
“Egoera gatxetatik beti ondo urteten dogu”, adierazo eban Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak, ikerketearen aurkezpenean. Zabalkundea “desafioa eta test-a” ...
La mala educacion
2004-04-16 00:00 Zinemea
Almodovar familiak eginahalak egin dauz film hau goratzeko, baina, egia esan, ez deutse ezelan be erantzuten sortutako itxaropenei, Pedro Almodovar-ek gomuta eta zapaldutako sensazinoen ganean grina eta irrika handiz berba egin arren. Ondo preparautako kanpaina izan da, arrakastea ziurtatu dauana estreinaldia izan baino lehenago. Pelikulearen traman Pedro Almodovar-en “alter ego” dan Enrique personaiak dinoan moduan, “eleizearen kontrako erasoak eta sexua oso bikote komertziala dira”.
Mantxako zuzendari ospetsuak Txinako kutxen antzeko puzzle bat atondu gura izan dau; holan, fikzino batek benetako ...
Pierce Brosnan, hilteko lizentzia galtzeko aginean
2004-04-16 00:00 Zinemea
Azken zurrumurruei kasu egin ezkero, zeregin hau hainbat urtetan beteteko aktore gazte eta erakargarriagoen bila ei dabilz; izenen artean Jude Law, Ewan McGregor eta “Eraztunen Jauna” filman Legolas arkulariaren papela egin eban Orlando Bloom britainiarrak agiri dira, bai eta “X-men” pelikulan egindako lanagaitik ezaguna dan Hugh Jackman be.
Edozelan be, horrek ez ei deutso loa kentzen 50 urteko Brosnan aktore ezagunari; izan be, beraren esanetan, 007 “negozio bat baino ez da, eta, edozelan be, sormen proiektuetan behar egiten jarraituko dot” ...
2003: Hego-ekialdeko ugarteak (I)
2004-04-16 00:00 Bidaide
Jakarta
Ospitaletik alde egin ostean, astebete behar izan neban behar dan moduan osatzeko eta aldatz gora hasitako abentureari sasoi betean ekiteko. Ondorengo egunotako eguraldi gris eta euritsuak ez eban larregi lagundu eta animo aldetik nahiko baju ibili ginan.
Kontuak kontu, gaixotasunaren ondoren, indarbarrituta eta behar egiteko gogo handiagaz ibili nintzan. Bukittinggi, Sumatrako beste herri bat ez dot inoiz ahaztuko, izan be, bertan Rafflessia, munduko lore handiena eta Minangkabau kulturea, hierarkia matriarkalari eusten deutson bakarrenetakoa ezagutu genduzan.
Urriaren hasieran Jakartara heldu ...
Aniztasuna, aberastasuna
2004-04-16 00:00 eretxia
Hortik kanpo, aniztasuna eta errespetua ondo buztartuta egotea komeni da. Gero eta sarriago ikusten doguz kalean erropa koloretsuak eta gurean orain gitxira arte ikusten ez genduzan kapela, tunika eta enparauak eta, jakina, orain arte pelikuletan baino ikusten ez genduzan ohitura batzuk gure artean biziko doguz. Ez da erreza ganera jatorkun aldaketea. Ez dago jakiterik aldaketa horreek zelako eragina eukiko daben euskal gizartean. Jakin badakigu, hori bai, hemetik gitxira ez dogula harridura aurpegirik jarriko etorkinak euren saltsan gure kaleetan ikusikeran.
Aldaketea ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1801
1802
1803
1804
1805
1806
1807
1808
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...