Euskaldunok munduan  IV. urtea // 111. zenbakia

Gernikako arbolearen kimu bat landatu dabe Padronen


Euskaldunen eta galiziarren arteko hartu-emon historikoak nabarmendu ostean, Andoni Olabarrik Sabino Arana Kultur Elkargoko lehendakariak ondokoa adierazo eban: 'haren adarren pean betidanik aldeztu izan diran eskubide guzitakazko, bakeagazko eta askatasunagazko errespetua eskatu gura neuke'.

Gernikako Arbolearen, kimu bat landatu dabe oraintsu Padroneko (A Coruña) Lorategi Botaniko eta Artistikoan; ekitaldian udalerri horretako alkate Jesus Villamor-ek, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ana Madariagak, Castelao Fundazinoko Avelino Pousak, Sabino Arana Kultur Elkargoko Andoni Olabarrik eta erakunde horrexetako zuzendari Irune Zuluagak parte hartu eben, Lorategi Botanikoko artatzaile Carlos Rodriguez Dacal eta Galiziako erakundeetako ordezkariekaz batera.

Ekitaldian Bizkaiko Batzar Nagusietako buruak kimuaren jatorrizkotasunaren ziurtagiri bana emon eutsen Padroneko alkateari eta Lorategi Botanikoko artatzaileari. Plaka bat be ipini eben, bertan ondokoa idatzita: “Gernikako Arbolearen jatorrizko kimua, Bizkaiko Batzar Nagusiek emona, Avelino Pousa Anteloren gestinoari esker eta Sabino Arana Kultur Elkargoaren eta Castelao Fundazinoaren laguntzinoagazn. Padroneko herria. 2005eko maiatzak 18”.

Landatutako arboleaa quercus robur espezieko haritza da; genetikoki dator, 146 urtean Gernikako Batzar Etxean, Bizkaiko erakunde instituzional gorenaren egoitzan buru izan dan aurreko haritzaren ezkur batetik. Gernikako Arbola Euskal Herriaren askatasunen ikur bizi agertzen da. Hasieran haren itzalpean egin ohi ziran. Haren aurrean Gaztelako erregeek Euskal Foruak zin egin behar ebezan eta haren aurrean zin egin dabe euren kargua Eusko Jaurlaritzako lehendakari guztiek.

Gaur egun, Gernikan foru-haritzaren beste kimu bat da Euskal Herriko lurralde guztien bilgune, guztiak kultur eta etnografi tradizino berean bat eginda eta muga politiko guztien gainetik.

Padronen landatutako arbolea, ia 150 urtean, joan dan urtera arte, Gernikako Batzar Etxearen alboan egon dan haritzaren “ume” legitimoa da, eta orain artekoa bera be aurrekoen ondorengoa izan da. Horreetan lehenengoa, “Aita” deritzana, XIV. mendean landatu zan eta 450 urte bizi izan zan, bigarrena, “Zaharra” izenez ezagunaren fosila Gernikako Batzar Etxearen lorategian dago gordeta, 1742 eta 1892 bitartean bizi izan zan; hirugarrena, 1858tik harik eta igaz haren bizi-zikloa amaitu arte.