The Boogie Punkers, Bilbotik New Yorkera
Autoproduzidutako lehenengo diskoaren eta kanta akustikoez osotutako bigarrenaren (binilozkoa) ostean, barrikuntzak derrigorrezkotzat jo dabez. Horregaitik, 1962ko kontrabaju bat entzuteko aukerea eskaini deuskue The Boogie Punkers-ek. Ganera, ordenadoreagaz egindako musikeari ez deutsez ateak zabaldu. ‘Taldearen linea berbera izan arren, aldaketak be badagoz’, dinoe taldekideek.
Diskoaren diseinua Javier Letamendiren esku egon da. Manhattaneko zubiaren atzean atarata dago argazki nagusia, New Yorkeko bihotzean, New York bizian, New York krudelean.
Jentearen erantzuna
Orain arte aurkeztutako lanetan, publikoaren erantzun bikaina jaso dabe bilbotarrek. Hori bai: ez dabe erantzun horren arabera lan egiten. Gustetan jakena egiten dabe eta ‘hori pribilegio hutsa da’, autortzen dabe. Ikusteko dago jenteak zelan hartuko dauen disko barri hau. Zapatuan aurkeztu eben, Kafe Antzokian, eta aretoa bete-beteta egon zan. Bidean aurrera doa, ba, The Boogie Punkers.
Bizkaie!
Hirugarren lana aurkeztu barri dau The Boogie Punkers talde bilbotarrak. ‘The Brooklyn Sessions’ izenburuagaz edonork jakin leike munduko zubi ezagunenetarikoa dagoan uriburuak zeresan handia daukala lanean. Bertan, New Yorken grabau dabe, Atlantic Sound estudioan. Javier Letamendia ekoizleagaz, euren amesetariko bat egia bihurtu eben pasa dan urteko abenduan Luis Arroyo, Javier Caballero, Carlos Beltran eta Edu Uña taldekideek.
Inspirazinoari bidea zabaltzeko joan ei ziran Atlantikoaz bestalde. ‘Espiritua, sustraien bila joan ginan New Yorkera. Bizioa izan zen’. Kapritxoa be izan dala autortu dabe, baina beti be kapritxo-musikala, helburu zehatz bategaz: diskoa. Oinarrian Rock&Rolla hartuta, beste estilo batzuei ez deutsiez ateak zarratzen. Horregaitik, askotan, horren estilo zehaztuaren jarraitzaile sutsuakaz alkartzean, arazoren bat edo beste izan dabe. Halanda be, esperientziaren balantze positiboa egin dabe.