Buenos Aireseko Ipar Euskal Herriko Euskal Etxeak 110 urte bete ditu
Iratxe Ormatza
Orain dala 110 urte eratu eben Ipar Euskal Herritik Buenos Airesera joandakoek euskal etxea, herri-mina arintzeko asmoagaz. 1985ean izan zan. Euskal Herriko hustubidearen beste aldeko ahoa izan zan Hego Amerika makina bat euskal herritarrentzat, iparraldekoentzat zein hegoaldekoentzat. Horren adibide dira Argentinan sakabanatuta dagozan euskal etxeak. Eta hau dogu horreetariko bat. Ehun urte baino gehiago pasau arren, zutunik dirau.
Mendea baino gehiago igaro ondoren, badaukie oraindino zer ospatu. Batetik, Mikel Ezquerro irakasleak emon dauen berbaldiagaz gogoratu dabe urteurrena. Bertan, gai honen inguruan jardun dau: ‘Maria Jauregi de Pradere, Euskal Etxeko ongilea’. Eta, bestetik, mezea eta afaria be egin dabez. Iparraldeko dantza-taldeek be urteurreneko ekitaldietan hartu dabe parte. Orain dala 57 urte euskal etxearen zaindari izentau eben Mikel Garikoitz be akorduan izan dabe ekitaldietan. Atxakiarik, beraz, ez da falta urteurrena ondo ospatzeko.