Euskaldunok munduan  IV. urtea // 111. zenbakia

Bernardo Atxaga Mexiko DFko Euskal Etxean


Bizkaie!

Bernardo Atxaga, Euskal Herriko idazlerik internazionalena Mexikora joan zan pasa dan astean, eta Mexikoko uriburuan berbaldia eskaini eutsen hara joandako guztiei. Hirurogei persona batu ziran Bernardo Atxagaren berbak entzuteko. Giro ederra sortu zan idazlearen eta entzuleen artean. Batzuek Atxagaren liburuak be eroan ebezan idazleak sinatzeko.

Berbaldiaren ostean, itaunak etorri ziran, eta guztira hiru orduz jardun eben. Euskal Etxean batu ziranen artean, esan eben idazleak era apalean berba egin ebala eta danen gozamenerako hainbat bitxikeria tartean sartu ebazala. Mexiko DF-n egindako berbaldiaren ostean, ardaoa eta jatekoa etorri ziran. Atxagak berak egurrez eta beiraz egindako ikur bat jaso eban, baita Mexikoko zidarrezko txanpon bat be, Euskal Etxearen erregaluak, hain zuzen be. Bernardo Atxaga egunokaz Mexikon ibiliko da jentaurreko ekitaldietan-eta 'Soinujolearen semea' liburuaren aurkezpenetan parte hartzen.

Bitxikeria lez baino ez bada be, Bernardo Atxagaren azken liburua: 'Soinujolearen semea' 26 hizkuntzatan dago irakurgai.