Alkarrizketarako momentua. Zertarako alkarrizketea?

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   eretxia
Egitasmo politikoak jarri beharko litzatekez mahai gainean. Sakoneko akordio bat izan behar da helburua. Ez litzateke normala izango azken urteotan pasautakoari lepoa emotea. Badagoz lepozainakaz dabiltzanak, badagoz politikoki ilegalizauta dagozanak, badagoz egungo markotik harantza joan gura dabenak eta gehiengoa osotzen dabenak. Eta horri guztiorri konponbidea emon behar jako. Alkarrizketearen bidez, jakina. Honen aurrean, galderak oso argiak dira. Kapaz izango ete da Gobernu sozialista barria erronka horreei aurre egiteko euskal abertzaleen botuak beharrezkoak ez diranean? Edota ahaleginduko ete dira barriro abertzaletasuna ...

Euskal enpresak Hannoverko (Alemania) CeBIT 2004 Azokan

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Euskaldunak munduan
Merkataritza-misinoan egongo diran enpresen helburuen artean informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiekin lotutako barrikuntzen ezagutzea, operazino bateratuak egin ahal izateko beste herrialde batzuetako enpresen identifikazinoa eta bezeroak eta hornitzaileak topetea dagoz. CeBIT Azokea Hannover uri alemaniarrean ospatzen da urtero eta informazinoaren teknologien ekipo eta sistemetara, telekomunikazino eta sareetara zuzenduta dago, besteak beste. Aurtengo barrikuntzen artean ETE foroa eta IKT eremuko praktika onenen ganeko urtekaria dagoz. Edizino honetan apustu handia egin da komunikazinoen sareen inguruan. Holan ba, 6.600 erakusletik gora eta 700 ...

Abra Saria etxean

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Bertsolaritzea
Txapela Xabier Payarentzat Lehenengo atalean maila polita erakutsi eben bertsolariek. Aitatzekoak dira zortziko nagusian Iñaki Apalategi eta Xabier Payaren lanak, hasikeratik buruz burukorako faborito izakerea berretsiz, eta baita Jokin Labayenen bigarren eta hirugarren bertsoak be. Zortziko txikian Beñat Lizasoren freskotasuna eskertu zan eta Xabierrek eta Iñakik, batera tokau jaken, beren lehenengo helbururako puntuak batzen segidu eben. Bakarlaneko puntuetan (ondo betetako beharrik eta gatxena) Beñat, Iñaki eta Xabier ibili ziran finen eta gaiari botatakoetan konfirmau eban Xabierrek bere ordura arteko nagusitasuna ...

Han goitik itsasoa ikusten da

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Kulturea
Elkar Argitaletxearen oharra: Julen Gabiriak idazkera txinpartatsua darabil, giro ameslaria, ukutu surrealistak eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia buztartzen dira istorio eder eta hunkigarri honetan, literaturea eta bizitzea eskutik joan daitekezala erakutsiz. Julen Gabiria Galdakaon jaio zan 1973ko urtarrilaren 19an. Soziologian lizentziatua da eta Enpresa Ikasketetan diplomatua. Ogibidetzat itzultzaile beharra aukeratu eban baina idazlea be bada eta makinatxu bat kolaborazino egiten ditu argitalpen desbardinetan. Argitaratutako liburuak: Nobelak: “Connemara gure bihotzetan”, Elkarlanean, 2000. “Han goitik itsasoa ikusten da”, Elkar, 2004. Biografiak: “Iparragirre” ...

Hikasten

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Euskerea berbagai
SINGULARRA PLURALA 1. pertsona Ni Gu 2. pertsona Hi Zu 3. pertsona Ha Ha(ie)k “Hi” zan “zu” eta “zu”, “zuek”. Gerora be ikasi neban euskerazko bigarren personak eskaintzen ebazan aukereak honeek zirala: Zuka: gaztelaniazko “usted” edo frantseseko “vous” pertsonen mailakoa, aurreko bi hizkuntzetako “tu” pertsona be izan daitekena. Forma alokutiboan be erabil leiteke, baina ez dau hitanoak beste informazino emoten. Hika: honek ez dauka baliokide zehatzik inguruko hizkuntzetan. Bigarren personea ezezik, forma alokutiboa be bada, hau da, zeharka ...

Andolin Eguzkitza, Goian Bego

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Kulturea
Sariak: - Prosa zientifikorako Andima Ibinagabeitia saria. 1976 - Eusko Jaurlaritzeak Urkidian zehar (1987. Iruñea: Pamiela) izeneko eleberria idazteko emondako diru-laguntzinoa. - Eusko Jaurlaritzeak 1990ean emondako literatur sorkuntzarako diru-laguntzinoa olerki-liburu bat idazteko. -Alexander von Humboldt alemaniar fundazinoak 1992-93 ikasturtean, Hamburg-eko Unibersidadean Jürgen Meisel-egaz lan egiteko emondako ikerketa-diru-laguntzinoa. Argitaratutako lan nagusiak: -Lehen orenean. 1978. Eleberria -Orhiko mendirantz urratsez urrats. 1986. Poesia -Urkidian zehar. 1987. Eleberria -Topics on the syntax of Basque and Romance. 1987. -Mila urte igaro eta, ura bere bidean. 1993 Poesia -Herioaren ...

Bolivia (IV): Uyuniko Gatzagea

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Euskaldunak munduan
Gatzez egindako hotel bat be bisitau dogu. Hormak, oheak, jesarlekuak, mahaiak, behe-gana..., dana gatzez egindakoa da. Han lo egitea ez da biguna izango, baina ziur esperientzia berezia dala. Horren ostean, Arrantzalearen Islara joan gara. Esnezko itsasoaren erdian dagoan isla bat da. Kaktusez beterik dago eta ganera batzuk sano zaharrak dira. Eureratiko batek hamabi mila urte ei daukaz. Urtero zentimetro bat hazten da eta 12 metro daukaz. Bestalde, lekuari Arrantzalearen Islea esaten deutsie, isleak, antza, arrain etxurea daukalako. Han jan dogu ...

Iparameriketako barrualdea (II)

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Bidaide
Metropoli handia Duda barik, Illinoiseko uri garrantzitsuena eta handiena Chicago da. Bertan eregi ebezan lehenengoz etxe orratzak, eta horregaitik dauka izen hori. Chicago arkitekturearen harribitxia dala esan geinke. Hori dala ta, uriburuko eraikin garrantzitsuenak ikusteko ibilaldi bereziak antolatzen dabez, asko dira eta. ‘Chicagotarrak bilbotarrak modukoak dira: egiten daben guztia onena izatea gura dabe’, dino Virtok umorez. Egia esan, uri handi eta ezagun honetan ‘Sears’ torrea topau geinke, munduko hirugarren eraikin garaiena (Taipei-ko 101 torre barriaren eta Kuala Lumpur-go Petrona torreen ...

Inoiz inoren buruan existidu dan arkitekturea

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Kulturea
Erakusketea zazpi ataletan dago bananduta, ez garaiaren arabera sailkatutako obrakaz, ezpada atal bakotxean imajinazinozko arkitekturearen gai bat erakutsiz. Halanda be, atal horreetan erakusten dan arkitekturea ez da beti imajinarioa: benetakoa be izan daiteke, baina ukutu fantastikoagaz. Alde horretatik, erakusketa honetan benetakoa zer dan eta zer ez zehaztea, ez da beti hain gauza sinplea. Honeek dira atalok: “Beste mundu batzuetako arkitekturak”, “Ipuinetako arkitekturak”, “Espazio anbiguoak. Barrualdeak edo kanpoaldeak?”, “Hiri madarikatuak”, “Bizigaitasunaren mugetan”, “Gehiegikeriaren arkitektura” eta “Ez igarotzeko arkitekturak”. “Beste mundu ...

Mikel Garaizabal: 'Merkatuan 6 euro baino gitxiagoko ardao onak asko dagoz'

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Jan edanak
1.- Lehenengo eta behin, zorionak Mikel, sari hau eskuratzeagaitik. Zer ekarriko deutso Gourmand sariak zure ibilbide profesionalari? Mila esker. Lehenengo eta behin satisfazino personala. Azken finean niretzat eta nire lan taldearentzat eginiko beharraren errekonozimentua izan da. Beste herrialde bateko epaimahai batek zure lana baloreteak asko poztu gaitu. Sari honegaz Euskal Herritik kanpo urtetako aukera eukiko dogu eta ganera ate asko zabaltzea espero dot. 2.- Zein da liburu honegaz bete gura dozun helburu nagusia? Nire helburu nagusia, ardao ekoizleen artean edo ...

Benetako atletak non?

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   txutxu-mutxuan
Botika koktelak Whiteren adierazpenek eliteko kirolariek egunean-egunean hartzen dabezan bitamina, estraktu eta osagarri koktelen barri jakiteko balio izan deuskue. Guztira, dozenaka pilula konsumitzen dabez −pilula gehiago irunsten daben bakarrak Hiesa daukien gaixoak besterik ez dira−, baimendutako droga horreen guztien nahasketak galazotako substantzien antzekoak izango diralakoan. Azken baten, goi mailako kirolari honeek guztiak proiektu zientifiko hutsak dirala emoten dau: berezko trebetasun atletikoak, dedikazino eta beharra zein iruntsi nahiz injektaturiko osogai guztiak batu ostean lortzen dan emoitzea, hain zuzen be. Kelli Whitek ...

Keinuetatik eta etxuretatik haruntzago

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Euskerea berbagai
Administrazinoa egurtzea erreza da. Baina, administrazinoetan beharrean dabilzan beharginek eta hareek ordezkatzen dabezan sindikatuek ez ete daukie euskerearen bilakaeran ezelako ardurarik? Lagun hurkoari eskatzea ondo dago, baina, administrazinoa euskalduntzen hainbeste baliabide jarri diranean, emoitzez ez dot sindikatuen aldetik gogoetarik, autokritika arrastorik inon irakurri. Bestela esanda, euskerearen lepo abantailak (pagautako liberazinoak, herritarrek pagau behar dabezan ikastaroak doan, etab.) lortzen ahalegintzea bidezkoa da, baina, emoitzei buruz ardurak be hartu behar dira holako baten. Zerbitzuak euskeraz eskainiko bajakez, herritarrek presino egin behar ei ...

Kill Bill

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Zinemea
Quentin Tarantino oso gustora sentiduten da ezustekoak emon eta polemikak sortzen. Orain dala sei urte lehenengo pelikulak aurkeztu zituanean, itzelezko astrapalak biztu ziran, bortizkeria eta indarkeriaren apologia egin eta arazo larri hau hutsaren hurrengo bihurtzen ebalakoan. Sei urte geroago, inork ez dau horren ganean berba egiten eta Tarantino egile 'normaltzat' hartzen da, beste barik. Tarantinok badaki jakin zinean dan-dana asmauta dagoana eta, istorioak kontetako bide barriak jorratu beharrean, kasu honetan birziklapen lan handia egin dau, genero guztietako kodeak eta keinuak ...

Bartzelonako Raval Auzoa: Kolorez beteriko musikea

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Musikea
Bilduman honako artistak azaltzen dira: SESSION 1 - Yamal. “Es Yamal”. - 08001. “Araien”. - Clotaire K. “Lubnan”. - Polvorosa. “Behind de mi house”. - Kween Kahina. “Gambader”. - Wesak. “Canço Parisa”. - Khaled. “Minuit”. - Odessa Klezmer Band. “Dj Haszid”. - Banda Ionica + El Mono Loco. “Espinita”. - Fermin Muguruza. “Hasperena”. - Xerramequ Tiquis Miquis. “La grip”. - Züell. “Self Reliance”. - Soul Shakers. “Autenticos”. - Cheb Balowski. “Que pasa contigo”. - Dolores Vargas. “Jamalacha”. - Ojos de Brujo. “Ley de Gravedad”. SESSION 2 - El Noi. “Lerelelelerele”. - Naggo Morris. “Flour Power”. - Magic System. “1er. Gaou” ...

Martin Scorsese eta musikea

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Musikea
THE SOUL OF A MAN Zuzendaria: Wim Wenders. Musikea: T-Bone Burnett, Nick Cave and The Bad Seeds, Eagle-Eye Cherry, John Mayall, Lou Reed, Cassandra Wilson... FEEL LIKE GOING HOME Zuzendaria: Martin Scorsese. Musikea: Corey Harris, Salif Keita, Taj Mahal, Ali Farka Toure, Otha Turner, Keb' Mo', Leadbelly... THE ROAD TO MEMPHIS Zuzendaria: Richard Pearce. Musikea: B.B. King, Fats Domino, Bobby Rush, Howlin' Wolf... WARMING BY the devil's fire Zuzendaria: Charles Burnett. Musikea: Sonny Boy Williamson, Muddy Waters, Bessie ...

Relaxed Muscle // Explosions In The Sky // Jon Urrutia

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Musikea
JON URRUTIA. “Home made”. Gaztelupeko Hotsak. Bederatzi pieza barri aurkezten ditu pianojole trebe honek, izenburuak dinoan moduan, etxean grabaturikoak. Beragaz batera Santi Ibarretxe saxojolea eta flautajolea,Toño Miguel kontrabaxua, Borja Barrueta bateria eta perkusioetan Itsaso Gonzalez ibili dira. Disko honetan, betiko pianojole fina izateari uko egin barik eta bere bop sustraiei eutsiz, Jon Urrutia erritmiko eta latinoena topauko dozue, piano bakarrean, hirukote zein boskote formatoetan. Aurretik grabau izan ditu Bostonen 'Bilbao blues' eta 'Jon Urrutia Latin & Blue' Berklee-ko College of ...

Espainiako Parlamentua, oilotegi eginda

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   eretxia
Zenbaki eta koalizino posibleen saltseak bazterrak astinduko ditu datozen egunotan: CiU eta ERC, edota euskal abertzaleak tartean sartzea, baina ez dau emoten zapaterotarrak horretan ahalegindu be egingo diranik. Seguru nago Euskadin bat baino gehiagok poz handia hartu dauala ERC eta Nafarroa Baik lortutako emoitzakaz. ERCk alkarrizketearen aldeko apustua egin eta gero danetik entzun behar izan eban. Hartutako jipoiak botu ugari emon deutsoz, zorionez, kanpaina mediatikoak ez dira beti eraginkorrak eta. Beste alde batetik, Nafarroa Bai lehenengo aldiz aurkezten zan hauteskundeetara ...

Sariketa aroa

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Bertsolaritzea
ABRA SARIA 2004: Has gaitezan etxetik. Hirugarren edizinoa izan da aurtengo Abra sariarena. Orain urte bi hasi zan, Algortako bertsolari eskoleak (ALBEk) bertsolari gazteak kantuan ipinteko plaza barri bat sortu gura izan ebalako. Ezer baino lehen, argi itxi beharra dago Bizkaian ez dagoala gazteentzako sariketa ugari. Ondorioz, honek jaurerriko bakotasun horren kontrako ondar ale apala izan gura eban. ALBEk argi izan eban hasikeratik sariketeak Euskal Herri mailakoa izan behar ebala. Horregaitik, hain zuzen be, eskualde guztietako partaideak lortzeko saiakerearen aldeko ...

Ahate paparra oporto saltsa eta patata kremeagaz

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzat) - Bi ahate papar. - Mal-don gatza. - 300 gr. patata zuritu eta kaskatua. - 400 gr. esnea. - 100 gr. gurin - Piperrauts zuria. - 400 gr. Oporto ardaoa. - Maizena. Zelan egin Patata kremea egiteko: patata kaskatua esneagaz tapauko dogu lapikotxo baten eta gurina be ganeratuko dogu lapikora. Jarraian su motelean egosten ipiniko dogu, 20 minutuz gitxi gorabehera. Ostean, irabiagailuagaz pasauko dogu, gatz eta piperrautsagaz puntuan ipinita. Holan, patata kremea lortuko dogu. Oporto saltsea egiteko: hau be beste lapikotxo baten ipiniko dogu irakiten ...