Jan-edanak  IV. urtea // 109. zenbakia

Txipiroiak arroz prijidu eta tomate zopeagaz


Zelan egin:

Lehen eta behin arroza preparetan hasiko gara. Arroz prijidua egiteko, lapiko baten olibao-orio apur bat, ura eta gatz apur bat jarri; irakiten hasten danean, arroza botako dogu eta 19 minututan egosten itxiko dogu; ondoren, ur hotzetan hotzituko dogu arin gehiago egosi ez daiten. Hurrengo pausuan, arroza plaka batean zabal jarri behar da, azpian kipula-papela jarrita, pegau ez daiten. Ondoren, sikatzen itxi behar da arroza leku siku eta beroan, berbarako labearen gainean. Arroza sikatzen egun batetik bestera itxiko dogu eta hurrengo egunean zartagin batean nahikoa orio jarrita prijidu egingo dogu, arroza gitxika arroza botata dana golpean bota barik, asko infletan da eta. Arroz prijiduari gatza bota eta listo gagoz hurrengoagaz aurrera egiteko.

Tomate zopea egiteko, tomate biak thurmix-etik pasauko doguz eta ondoren koladoretik azala kentzeko, honi gatza eta oliba-orio apur bat bota eta erreserbau egingo dugu aurrerago erabilteko.

Orain txipiroiak preparauko doguz. Kontu handiz garbitzea komeni da apurtu ez daitezan eta kanpoko telatxua kendu barik; beraz, barruko partea garbitu behar da pazientzia handiz.

Ondo garbitu ostean, gatza gustora bota eta plantxan erreko doguz, geroago laban azken ukutua emoteko. Bien bitartean, arrosa eta tomate zopea ontzi batean nahastau eta berotu. Azkenik, platerean dana batera jartea baino ez jaku faltako eta gainean urdaiazpikoa eta txiki-txiki egindako perejila botatea.

BeƱat Ormaetxea

Kaixo irakurleok, urtea aurrera doa eta gure itsasoetatik badatoz apurka-apurka denporaldiko produktuak; gu, jakina, prest gagoz sasoiko produktuak lantzeko. Beraz, gaur poterako txipiroiak preparauko doguz. Plater berezia izango da eta guarnizino arroz prijidua eta tomate zopea jarriko deutsaguz.

Txipiroiak arroz prijidu eta tomate zopeagaz

Osogaiak (4 lagunentzako):

 50 gr.ko 20 txipiroi.
 Gatza.
 Oliba-orioa.
 15 gr. arroz.
 Tomate bi (helduak).
 Berakatz ale bat.
 Urdaiazpiko xerra bat.
 Perejila.