Musikea  IV. urtea // 109. zenbakia

Jamiroquai Gasteizen


Orain arte egindako lan osoena da ‘Dynamite’. Jay Kay abeslariak berak eta Mike Spencerrek produzidu dabe eta ‘Feels Just Like It Should’ kantea mundu osoko irratietan entzuten da daborduko. Abesti honek taldearen soinu gogorrena erakusten dauen arren, kanta trankilagoak edota balada erromantikoak be topau daitekez diskoan.

Mendizorrotza futbol-zelaian izango da Jaminoquai taldearen kontzertua. Sarrerak maiatzaren 16an jarriko dira salgai Serviticket sarearen bitartez eta ohiko saltokietan. Kontzertua Last Tour Internationalek antolatu du, Gasteizko Udaleko Kultura Sailagaz lankidetzan. Enpresa askoren laguntzinoa be izan dabe.

Bizkaie!

Jamiroquai talde ingelesak Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan joko dau, abuztuaren 3an. Bagilaren 20an kaleratuko dauen ‘Dynamite’ disko barriko abestiak aurkeztera etorriko da taldea.

Lau urte pasau dira ‘Funk Odyssey’ kaleratu ebenetik eta, laster, Jay Kay-k eta gainontzekoek estudioko seigarren diskoa atarateko dabe: ‘Dynamite’. Azken hamarkadan Britainia Handitik heldu dan musika eskaintza arrakastatsuenetarikoa izaten segidu gura dau lan honegaz Jamiroquaik. Izan be, orain arte 20 miloetik gora disko saldu dabez mundu osoan.