Musikea  IV. urtea // 109. zenbakia

Leioako Udala Pop Rock V. Lehiaketako finalak maiatzaren 13an eta 14an


Bizkaie!

Leioako Udala PopRock V. Lehiaketea azken txanpan dago. Parte-hartzea sekulakoa izan da eta, danetara, 250 CD baino gehiago aurkeztu dira Espainiako eta atzerriko hainbat lekutatik be.

Epaimahaiak, azkenik, kategorietako bietako finalistak honako taldeak izatea erabagi dau:

Metal arloan:

- Beforce (Getxo).
- Konter (Leioa).
- Nunnery (Bartzelona).

Pop Rock arloan:

- Kepay (Guadalajara).
- The Midnight Travellers (Bartzelona).
- 33 Dennit (Valentzia).

Euskerazko abestirik onena:

- "Ustel" abestia Nuuk-at taldea (Zornotza).

Finalak hurrengo maiatzaren 13an eta 14an izango dira Leioako Kandelazubieta Kiroldegian gaueko 21:00etatik aurrera. Barikuan metal finalak eta zapatuan, barriz, pop rock arlokoak.

Gogoratu ikusle guztien artean landetxe batean bi pertsonentzako asteburu bat ( gosaria barne) zozketatuko dela.