‘Jerusalem of Gold’ euskalduna
Orain urtebete hil zan Shemer baina egunotan jakin dogu barria. Antza, 60ko hamarkadako kantari israeldar batek kantau eutson behin Xenpelarrek egindako euskal kantearen molodia eta buruan geratu jakon. Orduan, lagunak kanta bat egiteko eskatu eutsonean, melodia horixe urten jakon.
Urteak eta urteak egon da Shemer kantearen nondik-norakoen ganeko gaiaren inguruan ezer autortu barik. Baekien plagioa zala baina ikaratuta egoan. Behin baino gehiagotan esan eutsen euskal kantearen ‘antza’ eukala. Isiltasunagaz erantzuten eban berak. Baina ezin izan eban sekretua hilobira eroan eta lagunari autorpen zintzoa egin eutson.
Bizkaie!
Naomi Shemerrek Gil Adema lagunak egindako eskaera bati erantzunez idatzi eban ‘Jerusalem of Gold’ kantea 1967an. Israeleko Armadeak Jerusalem uria hartu ebanean Sei Eguneko Gerrea hasi eta orduan egin zan ezaguna kantea eta gaur egun oraindino bizirik dagoan okupazinoaren ereserki nazional legez erabilten da. Steven Spielbergen 'The Schindler list' filman be entzun zan doinua, amaieran, holokausto nazitik bizirik atara ziranen aldeko aldarri legez. Baina Euskal Herrian, aurretik be ezagutzen zan melodia hori, askok gogoan izan ez arren. Oraintsu Israelgo Haaretz egunkariak argitaratutakoaren arabera, Shemerrek barru-barruan gordeta eukan sekretua autortu deutso Adema lagunari: ‘Jerusalem of Gold’ kantea euskal lo-kanta batean oinarrituta dago.