Euskal enpresak mundura
2004-03-26 00:00 Euskaldunak munduan
Dudarik ez dago hain enpresa garrantzitsu batek Zamudion egoitzea eukiteak zelako garrantzia gehitzen deutson bertako Parke Teknologikoari. Baina ESI-gaz batera badagoz beste hainbat enpresa ospetsu be, bertokoak zein nazinoartekoak. Besteak beste, BBK eta SARENET topau geinkez, baita Euskaltel S.A. be. Beharbada guretzat hain ezagunak ez diranen artean ROBOTIKER eta OWASYS topau geinkez.
Honen guztiaren haritik, Zineti enpresearen adibidea be komentau geinke. Izan be, enpresa bizkaitarrak Suediako AB Herman Gotthadt-en atal nautikoagaz banaketarako kontratu esklusiboa sinatu dau. Hemetik aurrera, Loiun ...
Bolivia (III): 'Kokea ikur edo sinbolo nagusia da'
2004-03-19 00:00 Euskaldunak munduan
Eguneroko bizimoduan be sano inportantea da. Han kafea hartzen dan moduan, hemen, bazkaldu ostean, kokea mastiketan da. Eraginak honeek dira: ahoan anestesia modukoa, alaitasuna, adimena zabaltzen danaren eta gorputzak indar gehiago daukanaren sensazinoa eta abar. Mastiketako orriari zanak kendu behar jakoz, gero ahoan sartu eta haginka egiteko. Apur bat baino ez dogu mastikauko; gero, bertan itxi behar da eta txistuagaz nahasten danean, urak urtengo dau. Hamar-hamabost minutuko eragina dauka; ostean, orri gehiago sartu behar dira.
Kokea mastiketea kaltegarria baino gehiago ...
Amerikar amesa (I)
2004-03-19 00:00 Bidaide
Mentalidadea
Askotan kritiketan dogu amerikarren mentalidade zarratua eta atzerakoia baina, kasu honetan be kontu handia euki behar da generalizazinoakaz. "Egia da herrialdearen barrualdeko behargin arruntak oso konserbadoreak dirala eta gehienak Bushen alde dagozala; dana dala, badagoz liberalak be eta herrialdearen kanpo politikea aldatzearen alde dagozanak. Hori bai, 2001eko irailaren 11ko Dorre Bikien kontrako erasoen ostean, abertzaletasunak nabarmen egin dau gora eta neurriz kanpoko mugetaraino. Gauzak holan, egun seinalatuetan, irailaren 11n edota independentziaren egunean, amerikarrek goitik behera apaintzen dabez euren etxeak ...
Eibar, antzerkiaren uriburua
2004-03-19 00:00 Kulturea
Euskal antzerki taldeak sei dira: Gorringo taldeak hain arrakasta handia lortu dauan “Kutsidazu bidea Ixabel” emon eban zezeilaren 28an, Narruzko Zezen eibartarrek “Historia de una escalera” eskainiko dabe martiaren 8an, Vaiven Produccionesek “Bittor Ghezk” lana emongo dau euskeraz martiaren 13an, Markeliñek “Punto rabo” taularatuko dau martiaren 17an, Chusma Teatro bilbotarrek “Expansiones” erakutsiko dabe martiaren 23an, eta azkenik, Ados Teatroaren “Las mujeres de verdad tienen curvas” antzezlan umoretsua ikusteko aukerea egongo da martiaren 25ean.
Ganera, kontutan hartu behar da izen handiko ...
Errioxan egingo dabe ardaoaren kulturearen ganeko munduko museorik handiena
2004-03-19 00:00 Jan edanak
Museoko sei areto iraunkorrotan mahastizaintza eta ardaoaren elaborazinoaren prozesuak izango dira ikusgai.
1. Aretoa : ¨Jaio, hazi eta heldu¨
Handiena da eta bertan ardaoaren kulturan zehar, sortu zanetik gaur arteko garapena izango dogu aztergai. Ardaoaren elaborazinoan antxina erabilten ziran tresnak erakusten dira, besteak beste, Baradan herrian XVIII. mendean erabilitako dolare erraldoi bat.
2. Aretoa : "Esentziak gorde"
Areto honetan, ardaoaren ezaugarriak ondoen gorde eta mantentzeko erabili dan ontziteria erakusten da. Besteak beste, kupelak zelan egiten diran eta botilearen garapena, antxinatik gaur egunera ...
Lehendakari ostikolaria San Mamesen
2004-03-19 00:00 Antxinakoak Geurera
1924-25 denporaldia izan zan Agirrek Athleticen jokatu eban onena. Lehenengo partidua Deustuarren kontra jokatu eban 1924ko zemendiaren 30ean; partidu horretan sartu eban bere lehenengo gola. Partiduko laugarrena izan zan: Allendek parera etorri jakozan aurkari guztiak gainditu eta Txirriri bota eutson baloia. Honek luze emon eta Agirrek buruz, sareetara bialdu eban baloia. Hurrengo eguneko egunkariek Agirreren berragerpena jaso eben elementu bikaina zala esanaz. Denporaldi horretan, beste partidu bi jokatu zituan Agirrek: Barakaldoren kontra lehenengoa, 1925eko zezeilaren 24an, eta Athleticek 8 eta ...
Antxinako ahotsa paperean
2004-03-19 00:00 BertsolaritzeaEz dakit testuak aurre-euskerea ezagutzeko erreztasunik eragingo dauan, ezta testuak euskerearen izaera monosilabikoa babesteko tresna izan daiteken. Baina bertsotan eta bertsolaritzeaz dakidanagaz, pentsetan dot honek sekulako aldaketea eragin leikela egungo pentsamentuan. Lazarragak bere ahozko jarduna papeleratu eban unetik, gauza bat argi itxi eban etorkizunerako: alde batetik, bat-batean adierazo gurako ebazan sentimentuak paperak emoten dauan segurtasunean babestu ebazan. Beraz, ahozkotasunaren bat-bateko sormena kendu eutson bere sentimentu adierazpenari, baina ez eutson kendu ahoz adierazo beharra. Doinurik daukan ala ez ezin jakin geinke ...
Ia 100 orrialde
2004-03-19 00:00 Euskerea berbagaiEskuizkribuaren ezaugarriei jagokenez, orriak antxinako bi orrialdekatze berezitan zenbakiturik agiri dira; bat, jatorrizko idazkeran eginikoa, 15etik 67ra doana, batzuetan orrialdea ez eze zutabeak be zenbakitzen dira zati honetan; bi, geroago egindakoak (XVIII. mendean, akaso), zenbakitze jarraitu bat dauka (1139-1203), zenbakitze horri erreparau ezkero, orrialde batzuk falta dituala eta segurutik, eskuizkribua bilduma zabalago baten zati izan zala adierazoten deusku, zati honetan, orrialdea eta zutabea dira zenbakitzen diranak. Itxureari jagokonez, ostera, alkarri jositako zenbait koadernoz osotuta dago, eta indartzeko, hamaseigarren mendean ohi ...
Ensalada politikoak gatz gehiago behar dau
2004-03-19 00:00 eretxiaZorionez edo zoritxarrez, hauteskunde kanpainak ez dira Estaduan guztiz yankee-zatu. Mezu profilaktikoak alde batera itxita, gatza eta piperra behar izaten dau botoemoleak etxetik botokutxetarako bidaia egiteko. Onerako edo txarrerako, Caroden ganeko azken sasi-informazinoak izango doguz hurrengo aste biotan protagonista, Aznarrek zeruko trumoi guztiak jaurtiko ditu popularrak ez diran guztien kontra eta batek jakin zelako prensa kanpainea preparauko daben datozen egunetarako.
Kontuak kontu, nik faltan botako ditut kanpainan zehar mingainaren artistak, Alfonso Guerra, Xabier Arzalluz, Felipe Gonzalez, Carlos Garaikoetxea,... arerioa lau ...
Gasolindegiak eta sakelako telefonoak
2004-03-19 00:00 txutxu-mutxuanOrduan zer pasetan zan benetan? Ba, arropea tapizeriaren kontra igurdikeran, elektrizidade estatikoaz beteten ziran. Eta karga hori nahikoa zan txinparta bat sortzeko, eskua edo arropea behar beste hurreratzen baeben gasolina-hornitegiko metalezko aldera. Txinparta horrek bizten eban hornitegia inguratzen eban gasolinaren lurruna.
Edozelan be, 'mini-sute' hori ez zan nahikoa gasolindegiaren txorrota nagusia isiotzeko, horrek askoz be energia handiagoa behar daualako (gogora ekarri behar da gasolina oso hoztaile ona dala). Kontua zan txinpartea sentidukeran mangerea arin be arin askatzen zala eta horrek ...
'Pasinoak' 20 miloe dolar inguru batu zituan estreinaldian
2004-03-19 00:00 Zinemea
Gibson-ek pagautakoa
Pelikula hau, Gibson-en esanetan, ebanjelioen berbarik berbako bertsinoa dana, merkatuan 4.000 kopia ipinita estreinau zan Estadu Batuetako zinemarik gehienetan.
Banaketea, beraz, ikaragarria izan da, obra hau independentetzat jo dala kontuan hartzen badogu, Gibson-ek oso-osoan finantzau dauela, bere poltsikotik 30 miloe dolar atarata.
Emonaldietan be hainbat ezbehar izan ziran, esate baterako andre baten heriotzea, filma ikusi bitartean. Ganera, nahiko kritikatua izan da irudien gordinkeriagaitik. Hildakoak, 50 urte ingurukoak, bihotzekoa izan eban goizean egindako emonaldi horreetariko baten, Kansasen.
'Pasinoa ...
Something's gotta give
2004-03-19 00:00 Zinemea
Nahiko absurdoa izaten da pelikula bati balio handiegia emotea antzezleak onak eta ospetsuak diralako, baina, era berean, hori baizen zentzunbakoa da antzezleen behar finari entzutea kentzea, filma makala danean.
Hori berori pasetan da komedia erromantiko honetan. Antzezleen jarduna on-ona da, batez be, Diane Keaton-ena, baina filma ez dago antzezleen maila berean. Pelikulea lar zuzena eta egokia da, topiko gehiegi erabilten ditu eta oso erraz aurreikusten da. Komertzialtasunari disimulu barik begiratu deutsie eta horrek produktua behar baino gehiago ahuldu dau.
Guztiagaz ...
Logela Multimedia-ren eskutik “ohe haundi bat”
2004-03-19 00:00 MusikeaEsperimentazinoaren eta sormenaren bidean, era horretako esperientziak sano interesgarriak dira eta musikearen arloa aberasteaz ganera, arte adierazpide asko buztartzeko eta indartzeko balio dabe. Gauzak holan, musikeagaz zein beste adierazpide batzuekaz esperimentetea arriskutsua izan daiteken arren, era koherentean egin ezkero, oso aberasgarria da.
Logela Multimediaren filosofia ekoizpen digitalak eszenaratzea da baina informazino gehiago behar izan ezkero, hona hemen euren direkzinoa:
http://www.logela.org
Gotzon Uribe
The Jeevas. Cowboys & indians. Mushroom Pillow
2004-03-19 00:00 Musikea
Air: 'Talkie Walkie'
Elektronika munduan dabilen Frantziar bikotea. Orain urte batzuk, 1998an 'Moon Safari' deituriko diskoa plazaratu eben, oso gomendagarria nire uste apalean. Soffia Coppola zine zuzendariagaz lan egindakoak dira 'Virgine Suicides' pelikulan eta baita 'Lost in Translation' film estreinau barrian.
Gaur egun, bazter guztietan zabal dabilen musika elektronikoaren munduan, disko bikaina da. Bertan, melodía leunak ugari topauko dozuez eta intimidadea beharrezkoa izaten dan momentuetarako oso aproposa dala pentsetan dot.
Gotzon Uribe
Internetek usaina ekarriko dau
2004-03-19 00:00 sareanPersoneak daukazan bost zentzuak garrantzitsuak dira biziraupenerako, euretariko bat faltan euki ezkero bizimodu barri batera moldatu beharko ginateke ta. Imajinau be eztot gura egin zer pasauko jatan amumaren arroz-esnea sutan goiz osoa dagoanean, usaindu ezingo baneu. Euskaldunok janari kontuetan apartak garala esan beharrik ez dago, eta irakurleon artean bat baino gehiago egongo da ezkaratzean dagoan lapikoko usaina hartzen. Guretzat, behintzat, eskertzekoa da enpresa britainiarraren egitasmoa.
Halan da be, gauza danatan legez, beti egon behar da ‘baina’-ren bat. Anbientadorearen prezioa ...
Sekretuak ondo gordeta ez badagoz akabo
2004-03-19 00:00 sarean
Microsoft enpresea bigarren atal honegaz lehenengoagaz baino arduratuago dago. Dana dala, nahiz eta argitaratutako kodeketea nahiko ugaria izan, Windows sistemearen kode osoagaz konparauta oso atal txikia da: Internet-en jarri danak 203 Mb-eko neurria dauka eta Windows sistema operatiboaren kode osoak 40 Gb edo daukazala susmatzen da (1 Gb = 1000 Mb ).
Beste aditu batzuei lehenengo puntuak eragiten deutse burukominik handiena: seguridadearen arazoak hain zuzen be. Kontuan hartu, Internet beraren oinarrienetan ordenagailu serbidoreak dagoz eta ordenagailuok (gehienak) Windows 2000 edo Windows NT ...
Elikadurea adinez aurrerantza goazenean
2004-03-19 00:00 Jan edanak
ELIKADURA HIRUGARREN ADINEAN
1) Energia edo kaloria beharrizanak txikitu egiten dira.
Alde batetik, normalean gitxiago mobitzen garalako eta beste batetik, urteak pasetan diran neurrian gure gorputzaren konposizinoa aldatu egiten dalako. Hau da, muskulua koipe bihurtzen doa modu natural baten eta honek egunean zehar kaloria gitxiago behar izatea eragiten dau. Horregaitik, gehienetan, urte gehiago daukaguzan neurrian, gitxiago jaten dogu, berez.
2) Ur nahikoa edan behar da
Nagusiagoak egiten garanean, egarria sentitzeko ahalmena bajau egiten da eta batzuetan ur gitxiegi edaten dogu ...
Teknologiari esker aberatsen artean
2004-03-19 00:00 sarean
Oraintsu argitaratu dan zerrenda horretan, 587 kide dagoz, pasa dan urtean argitaratutako zerrendan baino 64 gehiago. Honen ondorioa zein izango ete da ba? Zoritxarrez mundu honetako aberastasuna nahiko txarto bananduta dagoala.
Teknologiaren munduan, dirua sendo dabil. Horren erakusgarri: Internet-en pasa dan urtean publizidadean egin dan inbersinoa da: estadu mailan bakarrik, 74,6 miloi eurokoa izan da, 2002an baino % 4,8ko igoerea beraz (Espainian pasa dan urtean 5.570 miloi euro gastau ziran publizidade lanetan).
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Idiazabal gaztaiaren espumea
2004-03-19 00:00 Jan edanakOsogaiak:
700 gr. Esne-tela.
200 gr. Idiazabal gaztai keztatua.
Gatz apur bat.
Zelan egin:
Ikusten dozuenez osogai gitxigaz ta tresna berezi horreekaz espuma bat lortzeko kapaz izango gara.
Esne-tela kazola baten ipiniko dogu surtan ta bertara gaineratuko deutsagu Idiazabal gaztai birrindua ta gatza. Dana bost minututan egosten itxiko dogu ta ostean lapikoa surtatik kanpora atarako dogu ta hozten itxiko dogu. Behin esne-tela gaztai gustoagaz ondo hoztuta dagoanean, sifoi barrura botako dogu nahastea. Gero, nitrogeno kargea sartuko deutsagu ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1805
1806
1807
1808
1809
1810
1811
1812
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...