Zinema-aretoa Antartikan
Bizkaie!
Lehenengo zinema-aretoa estreinau dabe Antartikan, argentinarren base batean. Hainbat herrialdetako ikerlari ugari dagoz lanean kontinente horretan. Argentinarrek, berbarako, sei base daukiez bertan eta horreetariko baten zabaldu dabe zinema-aretoa. Zemenditik martira arte ez da jente asko joango bertara, urte osoan, batazbeste, 17 lagun baino ez dira bizi bertan eta, baina udan bost bider biztanle gehiago dagoz eta arrakastea euki leike kontinente hotzean pelikulak ikusteko jokereak.
Juan Jose Campanella zuzendari argentinarraren Luna de Avellaneda lanagaz estreinau dabe aretoa eta, ostean, Sed dokumentala be emon dabe.
Basean lan egiten daben ikerlariez gan, 60 persona izan ziran estreinaldian, Antartikara zinema-aretoaren inaugurazinoan egoteko beren-beregi joandakoak danak, kazetari ugari tartean.
Jorge Coscia Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Institutu Nazionaleko zuzendariak esan dauenez, "filmak ikusteko areto normala da: 53 aulki ditu eta soinua gelearen alde guztietatik entzun leiteke". Ganera, erakunde horrek Argentina, Brasil, Uruguai eta Espainiako hainbat pelikula eroan ditu bertara.
Zinema-areto honen helburua inguruko beste zortzi baseetan dagozan biztanleak bertara joatea da.