Lanku.com
Azkenik, bertsogintzea eta bertsolaritzearen alderdi formalagoak be landu gura dauz Lankuk eta horretarako berbaldi eta ikastaro bereziak antolatu dauz, bertsolaritzearen arlo zehatzak jorratzeko.
Bertsolaritzearen presentzia gizartean areagotu gura dauen enpresa honek argi itxi gura izan dau bere asmoa ez dala herrietako mobimentua ordezkatzea; hori baino, beharra dagoan lekuetan zerbitzua eskaintzea eta aukera gehiago sor leitekezan herri eta eremuetan bertsoaren aldeko apustu serioak egiteko intentzinoa dauka.
Dudarik barik, web guneak mesede handia egingo deutse bertsolariei, erakunde, instituzino eta talde antolatzaileakandik parajeago egongo dalako eta saioak antolatzea askoz be errazagoa izango dalako.
Hutsune txiki bat baino ez dauka Lankuko zerbitzuak: ez dauka bertsozaleak emon edo horniduteko eskaintzarik. Hortaz, hori zulori herriak bete beharko dau!
Xabier Paia
Bertsolaritzearen hedapen eta sustapenerako enpreseak, Lankuk, web gune independente eta barria jarri dau martxan bertsoakaz zerikusia daukan edozein ekitaldi antolatu gura dauen edonorentzat.
Lanku sortu aurretik, herrietako bertso-saioen antolatzaileek itzelezko arazoak eukezan bertsolarien ordainsariak aurrekontuetan ezartzeko, Jarduera Ekonomikoen Zerga danak ez daualako “Autonomoetan” alta emondako bertsolaririk aurreikusten (bertso-jarduerearen fakturea egiteko, jakina).
Beste arrazoi askoren artean, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak Lanku sortzeko motiboetako bat hori berori izan zan. Bestalde, Alkarteko hedapen sailaren tresna exekutibo lez jarduteko be eratu zan, bertsolaritzearen ganeko ekimen eta proiektu barriak garatzeko. Bertsolaritzearen azpiegiturea indartzeko sortutako enpreseak, ostera, ordura arte gizalege eta ohituraz hartutako erabagi batzuk zelan edo halan arautu behar izan ebazan: horreen artean bertsolarien ordainsaria bateratzea egon zan. Enpresea sortu arte, normalean bardin kobretan eben bertsolari danek saio batean, Euskal Herriko txapelduna zein herri bateko txapel bako euskaldun soil bat izan. Ordutik aurrera, bertsolariak euren maila eta ezaugarrien arabera sailkatu ziran lau kategoriatan, lau ordainsari desbardin jarrita.
Gauzak holan dirala, bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen dauz Lankuk. Herri mobimentuaren antolakuntza-taldeak errespetatuz bertsolaritzea indartzea da bere helburu nagusia.
Web guneak aukerea emoten dau Lankuren eskaintzea aztertu eta antolatzaileak gura dauen ekitaldia zuzenean eskatzeko. Ekintza eta jarduerei jagokenez, hiru motatan banatzen dauz Lankuk bere ekimenak:
Batetik, bertso-saio arruntak dagoz, antolatzaileak berak gura dauzan bertsolariak eta gai-jartzailea aukeratzeko. Horretaz aparte, saioa antolatzeko beste edozein baliabide behar izan ezkero, Lankuk mikrofonoak, aulkiak, soinu-ekipoa, kartelak, argiztapena eta beste edozer gauza sortu, lortu eta kudeatzeko ahalmena dauka.
Bestetik, Lankuk ekitaldi bereziak antolatu dauz bertsolaritzeagaz lotuta dagozanak. Antolatzaileen kultur programazinorako produkzino bereziak dira, bertsolaritzea eta musikea, antzerkia, jantzea, magia, jolasak eta bestelakoak buztartzen dabezanak. Ekitaldi gehienetan bertsolari ezagunek hartzen dabe parte, Euskal Herriko musikari famatuek edo izen handiko jantzariek.