Pablo Malok Frío sol de invierno filma aurkeztu dau Chicagon
Bizkaie!
Chicagoko Zinema Latinoaren Jaialdian, Pablo Malo zuzendari donostiarrak Frío sol de invierno filma aurkeztu dau. Maloren lehenengo film luzea da eta aurretik egindako film laburrakaz lortutako sariei esker egin ahal izan dau lan hau.
Hiru lagunen istorioa kontetan dau zuzendariak pelikulan, gazte bi eta ama batena hain zuzen be. Bizimodu oso gogorra daroe eta, Maloren esanetan, ‘gaur egun edonon dagoz holan bizi diran personak, baina egunkarietako gertakarien orrialdeetan begiratzean bakarrik konturatzen gara gure inguruan bizi dirala’.
Gaztezaroan bizitako esperientzietan oinarrituta idatzi eban Malok gidoia. Soldadutzea Madrilen egin eban eta, bertan, prostituta baten semea zaintzeko eskatu eutsen. Urte batzuk pasau ostean, garai batean ezagutu ebazan ama eta semearen arteko hartu-emonak zelakoak izango ete ziran gogoratzean otu jakon Malori lan hau.
Pasa dan urtean estreinau zan Frío sol de invierno, eta ordutik sari ugari jaso ditu pelikuleak. Malok berak, berbarako, zuzendari barri onenaren Goya saria jaso eban.